Mediateka

Nafarroako Euskararen Mediateka Euskarabideak abian jarritako proiektua da eta Nafarroako euskalki desberdinetan ekoitzitako mota guztietako materiala euskaran interesa duen edonoren esku jartzeko helburua du: Nafarroako euskalkien ikus-entzunezko nahiz soinu grabazioak eta Nafarroako euskalkietan idatzitako testuak.

Proiektuari duela hamar urte eman zitzaion hasiera eta, orduan, Nafarroako Euskararen Fonoteka izena jarri zitzaion. Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak elkarrekin sustatu zuten.

Nafarroako Euskararen Mediatekaren helburu nagusia da aipatutako material hori guztia biltzea, sailkatzea eta adituen nahiz herritar ororen eskura jartzea, kontsultatzeko erraza den sistema informatiko bat baliatuta, betiere.