Gaiak

elikadura: errezeta [9 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-023b A01 Sarrera. Adina. Bizkotxoa egiteko errezeta: Hiru arrautza, hiru kutxeta azukre eta hiru kutxeta irina. Botatzen da batean gorringoa eta beste leku batean txuringoa. Gorringoa azukrearekin oso ongi nahasten da. Txuringoa nahastu handitu arte. Gero txuringoa gorringoari bota eta azkenean irina bota gainetik eta dena nahastu. Moldean jarri eta labean sartu. Ordu bat ingurun behar du. Moldean mantekila bota eta irina pixka bat ere bai, ez kolatzeko. Agurra.
IR-024a A05 Haragia egiteko errezeta bat. Gatz lodiak gustu hobea ematen dio. Baratxuriaren kantitatea.
XH-026 A02 (16:10") Errezetak: bonboiak eta mugurdizko elurra.
X-003 B02 Esne frijitua: litro bat esne, bost goilarakada azukre, kanela edo limoia eta bost goilarakada irina hotzean nahastu. Irekiten jarri eta ahalik eta ontzi zabalenean utzi. Zatiak egin eta irina eta arraultzarekin frijitu. Gainetik azukrea bota.
IR-014a A02 gramatika: lexikoa Artoa nola prestatu. Matxardea eta eltzaburdina. Aulkiak egiten dituena. Aulkia esateko modua: katedra, katreda, xarraulkia. Aulkiak nork egiten dituen.
IC-004a A05 Sukaldaritza bere kabuz ikasi zuen, libururik gabe eta inork erakutsi gabe. Osagaiak onak badira janari ona egiten da. Txilindrona egiteko errezeta. Haragia ontzi batean jarri, tipula asko poliki xeheturik, pikor bat baratxuri edo pikor bat eta erdi haragi kilo bakoitzeko, gero perrexila. Haragia eginda dagoelarik tomatea, piperrak eta patatak bota. Gatza larriarekin gozoago dago.
II-009b B08 inauteriak - erlijioa: Hausterre-eguna - elikadura: kauserak Neskek etxean pasatzen zituzten inauteriak. Kauserak egiten zituzten. Kauseren errezeta. Badaki beste jaki batzuk prestatzen (krepak), baina horiek ez ziren inauterietan jaten, inauterietan kauserak jateko usaia bazen. Neskak ez ziren ateratzen, gauza asko aldatu dira. Inauterietan astelehen eta asteartean bazen meza, haustez ere bazen meza. Bestela ez zen deus partikularrik inauterietan. Hauste eguna: hauts sortu gara eta hauts itzuliko gara.
II-082b B09 elikadura:katalanbroxa Katalanbroxa, ospakizunetan jaten den biskotxa. non eta nola ikasi duene giten. Auzoko emazte zahar batek irakatsi zion, geroztik egun berezietan jateko egiten du, ez du saltzen. Hogeita hamabost urterekin ikasi zuen katalanbroxa egiten. Lehenik pasta egiten da, beste biskotxak bezala egiten da. Katalanbroxa nola egin. Errezeta.
II-082b B11 elikadura:katalanbroxa Katalanbroxa, errezeta. Nola erre katalanbroxa, sua.á Ordu eta erdi behar du biskotxa egiteko. Batzuek sua kanpoan egiten dute. Haritza edo pagoaren egurra erabiltzen du. Moldetik nola atera, hozten utzi behar da.