Gaiak

dantza [46 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-029 B03 Ziripitona, saskitxo dantza eta zortzikoa dantzatzen ziren Alkotzen.
I-033a A08 Danborra eta txistua jo eta dantzan aritzen ziren neskekin. Baina hasieran, ezkilak jotzen zituztenerako etxera joan behar zuten neskek eta gero, ezkilak ez egonik ere, iluntzerako egon behar zuten etxean.
IR-006 A04 musika Ezkondu aurretik egiten zuten juerga, musika eta dantzan aritzen ziren. Herriko mutilek (bakarrik) jotzen zituzten instrumentu desberdinak: soinua, klarinete, biolina. Neskek ez zuten denborarik. "Belarriz" ikasten zen. Beraien artean entseiatzen zuten. Igandero egiten zen dantzaldia. Mezetatik eta arrosariotik atera eta solasean egoten ziren denbora luzez.
IR-007 B01 kontakizuna Dantzatzen nola ikasi zuten: etxe desberdinetara joaten ziren igandero ilunabarrean. Neskak bakarrik joaten ziren. Mutil talde batek ere bordan ikasi zuen dantzan. Kontakizuna. Arrosariora joatea derrigorrezkoa zenez, ateratzen zirela aprobetxatuz, gero ez ziren segituan etxera bueltatzen. Inauteri, Eguberri eta sanpedrotan ere musika dezente ekartzen zuten. Etxez-etxe ibiltzen ziren errondan. Orduko musikarien tonadak hartzen zituzten gero beraiek kantatu eta dantzatzeko.
IR-011a A08 jaiak Gazte zirenean auzoko neska mutilak elkartzen ziren eta fierretan edo kartetan aritzen ziren. Iparraldera joaten ziren festetara. Jai haietan Donibane Garaziko fanfarre bat ibiltzen zen edo jai txikiagoetan akordeoia. Dantza lotua eta fandangoa egiten zuten.
IR-023f B05 Dantza aske eta lotuak ere egiten zituzten. Kriskitin txikiak ematen zizkieten jotak dantzatzeko orduan. Apaizak ez zuen ezer esaten elkarrekin dantzatzeagatik.
M-001 A06 Dantza asko egin du berak, helduta eta jotak ere bai. Apaizek errespetuz eginez gero, ez zuten ezer ere esaten.
N-067 A09 inauteriak Inauteriak: mazkak, bolanteak. Bolanta dantza eta Jauzi dantza mutilenak ziren. Orain mutil eta neskek egiten dituzte. Orduan dantzatzen zuten mutilen arrebak ere joaten ziren autobusean janzten laguntzeko.
I-040 A02 Beti gustatu zaio asko dantzatzea eta sariren bat jaso du. Igandeetan beti zegoen dantzaldia. Herrian hogeita hamaika mutil eta hogeita bost neska ezagutu ditu. Behin Etsainen ordu eta erdiz egon ziren dantzan hiru bikote. Gaixorik egon zenean orain dituen kiloak hartu zituen.
I-040 B05 kontakizuna Zilbetira joaten ziren jaietan. Han dantzari xarmantak elkartzen ziren. Orondrizkoek oso ongi dantzatzen zuten. Urte batean jota txapelketa egin zuten eta berari mila pezeta eman zizkioten.
I-048 A08 denetarik Dantzan asko aritzen zen. Txapelketen bat ere irabazi zuen. Duela zazpi urte ospitalean egon zen. Tratamendua eman zioten eta kilo zenbait irabazi zituenez, jadanik ezin du dantzarik egin.
II-111a A04 Garaziko bost dantzari hoberenetarikoetatik hiru Luzaidekoak ziren. Kontakizuna Kanterori buruz. Beti jarraitu zaio dantzari Luzaiden. Luzaideko jaietan "Dantza Luze" zen lehenengo dantza. Orduan gazte gehienak aritzen ziren. Berak lagunekin ikasi zuen dantzan. Luzaideko dantza taldea leku askotara mugitu izan da. 1925.ean Iruñera joan ziren eta badaude abestiak.
II-062b A01 inauteriak - arropa: jantziak Aurkezpena: Kaxkarot izandakoa da Robert eta dantzaren inguruan aritzen dira. Aita zapatagilea zen eta bera ere laborantzarekin batera horretan aritu da. Kontabilitatea ikasi zuen. Hamasei urte izan arte eman zuen eskolan, gerra zela eta utzi zuen arte. Ez zen gerran egon, izkutaturik egon zelako. Aita ere dantzaria zen baina osabak erakutsi zien dantzan, aitak lanean bai baina dantzan ez ziela erakutsiko esan baitzien. Gerra aurretik ere baziren dantzariak, Inauterietan dantzatzen zutenak. Etxez-etxe joaten ziren. (12:50") "Bandelari" eta "agintariek" boneta gorria eta besteek txuria zeramaten. Arropa eta espartinak zuriak ziren, zinta gorriz hornituak. "Kaxkarot" izena nondik datorren. Jadanik ez da izen hori erabiltzen bertako dantzariak izendatzeko. Hamalau dantzari ziren eta musikariak ere baziren: atabala, baxua, pistona (balbula edo tronboia) eta klarinetea. Herriko orkestra zen eta beraiei prezio ona egiten zieten. Jantziak nola lortzen zituzten. inauterietan ateratzeaz gain, Baionara joan ziren dantzari jai batean. Bukatzean egin zen fandango txapelketa irabazi zuten. Beste behin Inauterietan dantzan ikusi zituen gizon batek bere herrira eraman zituen jaietan. (21:25") Fandango, arin-arin, kaxkarot martxa... dantzak ematen zituzten. Jauziak ez zituzten egiten jendeari ez zitzaielako asko gustatzen eta ez zegoen ohiturarik. Orduan neskek ez zuten dantzatzen. Beranduago hasi ziren. Gero bestelako dantzak ikasi zituen. Ohitura duenak beste dantzak ere erraz ikasten ditu.
X-011a A07 Arropa berezia zuten igandeetarako. Igande arratsaldetan dantzaldia egoten zen, baina solte dantzatzen zen, jotak eta. Kanpaiak jotzen zituztenean etxera joan behar zuten. Orduan denei gustatzen zitzaien dantzatzea. Felipe ez da dantzazalea izan. Zahartzearekin batera hasi zen dantzan. Batek ere ez daki musika tresnarik jotzen. Orduan ez zegoen horretarako aukerarik.
II-008b A03 ogibideak: musikaria - gizon/emakumeak Emakumeek ez zuten parte hartzen euskal dantzetan. Basandereak eta baita Zuberoako kantinerak ere gizonezkoak ziren. Gero, emakumeak sartzen hasi ziren. Ongi dantzatzen zutenak bakarrik aritzen ziren garai haietan. Aita beti zebilen kanpoan. Hura zen bere lanbidea, musikaria zen. Bere anaia hemeretzi urterekin gerrara joan zen eta hogeita hiru urterekin dena utzi zuen musikari izan nahi zuelako eta Tolosara joan zen ikastera. Aita hil eta gero orkestra bat egin zuen, aitak egiten zuen bezala. Aita 1936an hil zen, baina jarraitzaileak izan zituen, hala nola Manex Urruti. (32:28") Orain dena arinago dantzatzen da. Neskek ez zuten dantza-iauzirik dantzatzen. Espainia aldean hasi ziren neskak dantzatzen eta orduan hasi ziren han ere. (Frantsesez) Bere aitaren lanaren jarraitzaileak. (Frantsesez) Soinuaren inguruko guztia. (42:30") "Ramuntxo" orkestrak jotzen du. (44:00") Beñat Katxetaburuk Bolant-dantzaren musika jotzen du. (45:30") Agurra.
IC-014a A06 Jaietan orkestra ekartzen zuten. Jaien zain izaten ziren urte osoan hura baitzen ongi jaten zen garai bakarra. Orain ez da lehen bezala egunero jaten baitute ongi. Gauzak aldatu dira, beharrik. Ia igande guztietan soinujolea izaten zen eta dantzatzen ziren. Ez du Garraldako berezko dantzarik ezagutu.
II-059a A03 Hamasei urtetan hasi ziren dantzan, orduan baziren hamahiru edo hamalau gazte. Dantza irakasleari afaria pagatzen zioten. Igande arratsaldetan aritzen ziren dantzan, biltzarrak egiten zituzten kartierka.
II-059a A06 inauteriak:libertimendua - dantza: pertsonaiak Libertimenduetan baziren kurridak, martxak, Mutxikoak ere egiten ziren, Hegi, Marianak, Eskualdunak, Sorginak, Xibandiarrak, Lapurtar Motxak, ... Amak arropa garbitzeaz arduratzen ziren.
II-059a A08 dantza: fandangoa Ez zen Donibanen dantzaririk, hoberenak Luzaidarrak ziren. Fandangoko norgehiagokak ere egiten ziren Arnegiko festetan.
II-059a A13 Luzez izan dira dantzak, gerrako urteak galdu zituzten. Ezkondu eta gero ere ez da dantza segitu.
II-059b B03 Luzez izan dira dantzak, gerrako urteak galdu zituzten. Ezkondu eta gero ere ez da dantza segitu.
II-059b B04 ezkontza Behin eztei batzuetan goizeko zazpietan hasi ziren eta biharamunean goizeko zazpietan dantzan ari ziren.
II-059b B08 dantza: fandangoa - dantza:fandangoa Euskal dantzak ez dira aldatu. Badira dantza batzuk Galtzetaburuk eginak, Azkaindarrak adibidez. Fandangoa beti erritmo berean egin da, akordeoiarekin. Dantza-jauzien urratsak nola egiten dira.
II-059b B09 fiestas Leku askotan izan dira dantzan: Azkaraten, Luzaiden, Donazaharren. Festetan ere egiten zen.
II-140b B13 gaztaroa - erlijioa - lana:emakumeen lana Gazte denbora. Etxeetan lanean, gero Aldudeko postan. Gero esposatu zen. Aldudeko posta. Telefono deiak jasotzen zituen, jatekoa egin, behar zena egiten zuen. Etxeetan ez zen telefonorik, ez zen orain bezala. Penarekin utzi zuen. Urepeleko ostatuetan ere izan da lanean, janaria zerbitzen. Dantzan aritzea maite zuen. "Mariaren alabak" izenekoan izan zen, baina denbora gutxi, dantzan egiteagatik besteek salatzen zutelako.
II-140b B15 gaztaroa - erlijioa "Mariaren alabak" izenekoan habost bat neskato izanen ziren. Dantza egiteagatik salatzen zuten. Besteak ikusiz eta soinua segitzen ikasten da dantzan. Hiruzpalau dantza egiten ziren, soinulariak baziren.
II-060b B11 inauteriak: libertimendua - baile:Bolant dantza Dantza. Foxtinekin ikasi dantzan, eskola bukatutakoan joaten zen dantzan ikastera. Hamaika urterekin hasi zen. Libertimenduetan ere zazpi urte zituela hasi zen dantzan. Bolant dantzak, Satan dantza, eskualdun dantza eta farandola ikasi zituen.
II-060b B13 ogibideak: musikaria Bazen anitz gazte dantzan egiten zuena.
II-060b B16 dantza: Bolant dantza - inauteriak: libertimendua - arropa:dantzatzeko jantziak Donibane Garazin libertimenduak egiten ziren, atzeko bolantea zen libertimenduetan. Foxtinen taldeko dantzari zaharrenak Ingalaterrara joan ziren. Non eta nola egiten ziren libertimenduak. Satan dantza, eskual dantza, fandangoa. Dantzatzeko arropa etxeetan eskatzen zituzten. Dendariek egiten zituzten arropak (atorrak, pantalonak...).
II-060b B19 jaiak - jolasak: pilota, partiduak Festetan pilota partidak eta dantza ere egiten zen.
II-057a A02 jaiak Bestak nolakoak ziren. Dantzak.
II-057a A04 inauteriak - jaiak - dantza: dantza-jauziak Festak, inauteriekin hasten ziren. Inauteriak garizuman bukatzen ziren. Herriko gazteek dantzak ikasten zituzten. Mutxikoak.
II-057a A06 jaiak - inauteriak:libertimendua Musika eta dantza. Inauteriak. Libertimendua. Dantza eta dantzariak.
II-057a A09 jaiak - inauteriak: libertimendua - dantza:pertsonaiak Inauteriak, libertimendua, dantzak, pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderea, basa andereak. Aspaldi hartza ikusi zuen, itzulipurdika ibiltzen zen, sosa biltzen. Ferratzaileak ferrak ezartzen zizkion sosik ematen ez zuenari. Libertimendua inauteriko dantza zen.
II-057a A10 jaiak - inauteriak: libertimendua Herriko festetan ez zen libertimendurik egiten, orduko dantzak egiten ziren: polka exkotix, mazurka, bals edo fandango, karrilak, dantza-jauziak bukaeran eta farandula azken egunean bakarri, hirugarren egunean festa bukatzeko. Neskak eta mutilak elkarri lotuak, zapiak tartean, herrian zehar kalejira egiten zuten. Hirugarren egunean zaharrek ere dantza egiten zuten, zaharren eguna esaten zitzaion.
II-057a A12 Dantzan askotan ibili da, biziki maite zituen dantzak, haurrekin ere bai.
II-057a A14 dantza:antrexatak Dantzari batzuk bakarrik ari ziren ongi dantzan, eta horiek bakarrik dantzatzen zuten. Antrexatak zailenak ziren.
II-057a A20 dantza:dantza-jauziak Irratiko sintonia.
II-057a A22 dantza: emakumeak - dantza: irakaskuntza - dantza:dantza taldea Espainiatik dantza taldeak etortzen ziren, eta neskatoak ere bazirela ikusten zuten. Bera neska-mutil talde bati irakasten hasi zitzaion, ohartu baitziren kanpotik oporrak pasatzera etortzen zirenek nahiago zutela neskatoak eta mutikoak elkarrekin dantzan ikusi, eta ez mutikoak bakarrik.
II-061a A14 musika Dantza gerra baino lehen utzi zuen. "Lira" izeneko musika taldea, saxofoia jotzen zuen. Arno Bordetekin ikasi. Zanpantzarra.
II-083b B08 Dantza: dantza taldea Noiz, non sortu. Baigorrin sortua, bizitza guztia Baigorrin. Arrola dantza taldeko sortzaileetariko bat. Dantza taldea handituz joan zen, hasieran zortzi mutiko eta zortzi neskato elkartu ziren. Gerra ondoan kabalkadan parte hartu zuten, ikusgarri ederra izan zen hura. Dantza irakasleak. Repetizioneak sabaian egiten zituzten.
II-083b B10 Dantza: dantza taldea - feriak: Iruñea Dantza taldea emeki-emeki handituz joan zen, gero pixkat bat galdu zuen, baina beti izan da zerbait. Gero Garaziko dantza talde bat hartu zuen, talde ederra montatu zuten eta arrakasta handia izan zuten. Haurrak ere hasi ziren dantzan ikasten eta bera biziki kontent zen horregatik. Arrola taldea ez da gelditu geroztik, talde biziki ona da, lehengo ohiturak segitzen dituena. Ez dira biziki hurrun izan: Villafrancan, Iruñeko ferietara ere joaten ziren haurrak. Iruñeko ferietan bazen haurren eguna, eta han dantzatu zuten haurrek. Lehenengo aldiz izan zirelarik zortzikoa dantzatu zuten, hurrengo urtean Mutxikoak dantzatu zuten. Dantzatu ondoren Labrit frontoian biltzen ziren dantzari guztiak. Lau edo bost urtez bederen izan dira Iruñean. Dantzako sukarra apaldu zen pixka bat gero, orain ematen du berriz pizten ari dela, ohiturak atxiki nahi dituztela ageri da. Ikurrinarekin hainbat istorio izan dira.
II-083b B12 Dantza: dantza taldea Dantza taldea Bilbon ere izan zen bizpahiru aldiz, Hegoaldetik hainbat aldiz galdegiten zituzten. Baigorrin ez zen sekula dantza talderik izan baina gerraz geroztik presoei omenaldia egiteko elkartu ziren Baigorriko dantzari eta musikariak eta beti izan da zerbait. Ez du diferentziarik ikusten leku bateko eta besteko dantzatzeko maneren artean, ezta denboraren aldetik ere, bere ustez dantzak ez dira kanbiatu. Taulatik erori zen eta dantza utzi behar izan zuen, hala ere taldea ez du utzi, beti segitu ditu gazteak. Dantza gauza sanoa da.
II-006b B08 gaztaroa - feriak - emakumeak Bizitza, Aintzilan sortua, inoiz ez da herritik mugitu. Gaztea zelarik igandetan bakarrik ateratzen ziren, pilotan jostatu, dantzan ikasi eta kartetan aritzen ziren. Ateraldi guztiak Lourdesera eta Baionara izan dira, baina eriak ikustera eta enterramenduetara joateko bakarrik. Beti etxean egon da, lan guztiak egiten, bai etxe barrukoak eta bai kanpokoak. Gaztea zelarik ezteietan, festetan eta ferietan bakarrik ateratzen ziren, baina etxera goiz itzuli beharra zuten. Feriak. Ez zuten autorik eta oinez ibiltzen ziren. Ferietan ez ziren ostatuetan sartzen pekatua zelako. Emakumeek dantzatzen bazuten, salatzen zituzten.
II-006b B09 gaztaroa - dantza:emakumeak Dantzan ikasi du gaztetan, igandetan mezatara behar zuten joan, gero igandetako arropak kendu eta garbiak jantzi eta plazara joaten ziren. Han dantzan ikasten zuten, gazte guztiak elkarrekin. Moda zaharreko dantzak ikasten zituzten: mazur balsa, ezkotix, polkak... Jauziak ez zituzten neskatoek dantzatzen. Baziren dantzari handiak, libertimenduetan ibiltzen zirenak. Neskatoak libertimeduetara joaten ziren baina iluntzean etxera sartu behar zuten.
II-006b B11 musika Dantzan aritzeko akordeoia eta klarinetea jo ohi ziren. Beste batzuetan baziren orkrestak.