Gaiak

dantza: Bolant dantza [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-111a A07 Leku eta aldi askotan dantzatzu izan da "Bolant dantza". Normalean plazan dantzatzen zen. Berak gehien maite duena martxa da.
II-130b A04 inauteriak - kontakizuna Bolant dantza eta maskak egiten ziren Inauterietan. Aurpegia tapaturik, batzuk emakumez jantzirik eta besteak animaliz. Bi "bandelari" eta bi "gorri" zeuden ere. Orain Pazkotan egiten dira Bolantak. Gerratik bueltatu eta gero aritu zen bera dantzan, "gorri" eta "bolante" bezala. "Zapurrak": aizkorekin bolanteen aurrean joaten dira; "zaldikoak"; "giganteak". "Atso eta tupinak": bat emakumez jantzirik eta bestea larru bat bizkarrean eta kasketa bat elorriz betea doaz. Plazan txapela kendu egin behar zaio. (19.12") Nola egiten zuten plazan txapela lortzeko ikuskizuna. Lehenengo dantzariak aritzen dira eta gero danborraren errepikaz adierazten da noiz hasten den joko zati hau.
II-059a A09 arropa:dantzatzeko jantziak Bolanteek urreriaz gain bizkarreko xingolak eta fular bat eramaten zituzten eta orain bezala pantalon zuriak. Espainolek kolore gorria eta horia zeramaten eta beraiek urdina eta gorria. Bertako dendariek egiten zituzten arropak.
II-059a A10 jaiak - inauteriak:libertimendua - dantza: dantza-jauziak Libertimenduak egiten dituzte Donibane, Arnegi eta Uharten. Martxak eta karrika-inguruak egiten ziren, gero Mutxikoak eta ondoren aperitifa. Gero berriz Mutxikoak edo beste dantza bat. Bolant dantza ere egiten zen. Lehen zortzietako meza bazen eta hori bukatzean hasten zen libertimendua. Eguerdi eta erdi edo ordu bateko bukatzen zen. Denbora baldin bazen fandangoa eta arin-arina egiten ziren, baina inoiz ez ordu batetik aurrera. Libertimenduak lehen beti inauterietan egiten zen. Makilaria beti bazen. Bi zapur, bi zigante edo batzuetan lau, makilaria, banderaria, gorriak eta abar.
II-060b B16 dantza - inauteriak: libertimendua - arropa:dantzatzeko jantziak Donibane Garazin libertimenduak egiten ziren, atzeko bolantea zen libertimenduetan. Foxtinen taldeko dantzari zaharrenak Ingalaterrara joan ziren. Non eta nola egiten ziren libertimenduak. Satan dantza, eskual dantza, fandangoa. Dantzatzeko arropa etxeetan eskatzen zituzten. Dendariek egiten zituzten arropak (atorrak, pantalonak...).