Gaiak

kontakizuna [410 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-001 A02 eskola Behin eskolan maisuak atera behar izan zuen eta haurrek erlojuaren ordua aldatu zuten.
D-001 A03 istripua Afaltzeko, esne hotza opilekin (taloekin) hartzea gustatzen zitzaion. Behin egosi berria zegoen esnea eta leiho kanpoan utzi zuen katilua hozten. Bera igo zen gero hoztu zenentz ikusteko, eta lehenengo katilua eta atzetik bera joan ziren leihotik behera.
D-001 A04 Txerrikumea eraman zutelako negarrez hasi zen eguna.
D-001 A05 elikadura: pastelak Ama Donostiara oihala erostera joan zen egun batean, pastelak ere ekarri zituen. Mahai gainean utzi zituen eta berak bat jan eta katuari errua bota zion.
D-001 A06 Gazta maldan behera joan zitzaion eguna.
D-001 A07 kontrabandoa Behin, kontrabandoan ari zirela gertatu zitzaiena.
D-001 A08 kontrabandoa Paketeekin zebiltzatela, tiroka hasi zitzaizkien eta hauek paketeak askatu zituzten korrikan ihes egiteko.
D-001 A09 dantza: ezpata dantza Errekako bi aldeetakoak beti haserretuta zeuden, egun batean baketu egin ziren arte. Hura ospatzeko erabaki zuten ezpata dantza egin behar zutela, bakoitza kontrako aldeko karelean. Horrez gero, sanferminetan ohitura hori dago.
D-004 A01 lapurrak Aurkezpena. Emakumeak, idiak saldu eta gero aitonari Berueteko lapurrek lapurtu egin ziotela kontatzen du.
D-004 A02 lapurrak Berueteko lapur berberek mutil bat ere hil zuten. Azkenik, guardia zibilak haiek harrapatu zituen eta Iruñean aulki elektrikoan hil eta kanposantuan lerroan enterratuta daude.
D-004 A03 Berueteko lapur berberek egiten zituzten lapurretak eta ematen zuten beldurra kontatzen du.
D-007 A01 abestia - eskola - euskara/gaztelania Eskolako oroipenak. Abesti zati bat maistra eta alabari buruz (00:00:39"). Adina eta sexuaren araberako antolamendua. Hizkuntzarekiko (euskara -gaztelania) zailtasunak. Remigio Múgica gotzainarekin kredoaren kontakizuna
D-007 A02 arrantza Gaztetako bihurrikeriak: Olentzero, txori kabien bila joatea, arrantzara joatea.
D-007 A06 eskola Gau eskola eta eguberri aurreko eskolako gertaera.
D-007 A07 Karameloaren pasadizoa
D-007 A08 "Zortxiko"-ri egindako azpijokoa.
D-013 A01 Amerika - indianoak Ameriketatik bueltatutako amerikano (indiano) batzuen hiru istorio. Ameriketan egon eta aberats bueltatu zen gizon baten familiaren istorioa. Bera hil zenean familiarekin gertatutakoa. Hiru anaiek lortutako milioi bana nola gastatu zuten. Ameriketatik bueltatutako batek ezkontzea lortzeko denak engainatu zituen.
D-016 A02 Gerra zibila Gerra zibilaren garaiko pasadizo bat: danborra jotzen zuten soldaduz jantzita eliza atarian.
D-016 A06 Gerra zibila Gerra garaiko oroitzapenak: ihes egin zuten, zenbait gertakizun.
D-017 A02 sutea Gari sega garaian, nagusiak segan eta gazteak jolasean zeudela, etxean sortu zen sutearen gertaera kontatzen du gizonak.
D-022 A02 herria: Leitza - herria: Leitza, musikariak Leitzako txistulari eta atabaleroen pasadizoak: ttun-ttuna eta atabala erori zirenekoa, zapoaren kontakizuna, pizontzia bizilagunaren astoaren gainean erori zenekoa, arropa kendu ziotenekoa, bandoa emateko atabala jotzen erakutsi zionekoa, Maxurrenea baserriko gertakizuna.
D-025 A01 Agurra. Berroeta aurkeztu eta geografikoki kokatu egiten du. Ama eta Almandozi buruzko kontakizuna.
D-026 A01 Aurkezpena. Lutxiri oilategian gertatutakoa: txakurra oiloak hiltzen ari zen.
D-028 A02 Gerra karlista - errota Bi gaztetako kontakizun: alde batetik, aitona gerra karlista garaian soldaduskan egon beharrean etxean izkutaturik zegoen. Bestalde, amona eta beste bi neska sanferminetan Iruñera joaten ziren saltzera eta diru pixka bat irabaztera.
D-032 A01 Mattinmotela Mattinmotteli buruzko zenbait kontakizun.
D-033 A04 Erregez mozorrotu ziren hiru asto hartuta eta bueltaka ibili ziren Etxarri-Aranatzen ezezik Arbizun ere bai.
D-035 A10 Amerika Eskolara joaten ziren urrutitik eta bidean bazegoen txakur bat izutzen zituena. Egun batez ez ziren eskolara heldu horregatik.
D-035 A02 Gerra karlista Aitona Gerra Karlistetan korreo gisa egon zeneko istorioak.
D-035 A05 kontrabandoa - Gerra zibila - errota - gosea Kontrabandoa egiten zuten garaiko kontakizuna. Kontrabandoan zer gauza pasatzen zituzten. Gose handiai pasatu zuten beraiek ere azkenerako errotak ere itxi egin baitzituzten. Soldadu joan zen hogei urterekin.
D-035 A08 Gerra zibila - gosea Encarnaciķn hasten da orain bere aurkezpena egiten. Gerra Zibila nola bizi izan zuen: zazpi urterekin beste baserri batera eraman behar izan zuten. Eskolara bueltatu zirenean gertatutako kontakizuna. Goseteari aurre egin zioten denen artean janaria biltzen.
D-037 A01 sorginkeria Arruzpiko sorginei buruzko bi kontakizun: txarrantxari zati bat falta zaio eta etengabean negar egiten zuen haurra.
D-037 A02 sorginkeria Beste sorgin istorio bat: sorgin omen zenak kuluxka bat egin behar zuen eta arnas egiteari utzi zion.
D-037 A03 sorginkeria Beste sorgin istorio bat: andregaia eta bere ama sorginak zirela esaten zen eta benetan ikusi zuen baietz.
D-037 A06 sorginkeria Sorgin fama zuen gizon baten istorio bat.
D-037 A08 sorginkeria Baserri batean hontza bat agertu zen eta susmagarri zelakoan harrapatu egin zuten. Baina ihes egin zuen. Hurrengo goizean baratzera joan zirenean, piper guztiak lapurtu zizkietela ikusi zuten. Hontza, mozorruturiko sorgina ez ote zen esaten zuten.
D-038 A01 sinesmenak: agerpenak Doloresen anaiari behin batean etxera bueltatzen ari zela, euritakoaren sei puntetan argi bana zintzilika jarri zitzaizkion etxean sartzean itzali zitzaizkionak. Hurrengo egunean, hildako osaba agertu zitzaion. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zen gehiago agertu.
D-038 A02 sinesmenak: agerpenak Mantxintxako baserrian argi bat zebilen hona eta hara egunetan. Azkenean, gizonak galdetu eta argiak erantzun zion bere ama zela meza baten bila. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zuten berriz ere ikusi.
D-038 A03 sinesmenak: agerpenak Artantxuko baserriko Teresak ere, argi bat ikusten zuen nonnahi bere senarra hil eta gero. Azkenean, senarra bera agertu zitzaion behin. Eta oraingoan ere, meza bat eskeiniz desagertarazi zuten.
D-038 A04 sinesmenak: agerpenak Bekitxeko Bautistari hiru bat metrotako zuriz jantzitako bi emakume atera zitzaizkion etxera bueltan, ez atzera eta ez aurrera egiten uzten ez ziotenak. Azkenik lortu zuen ihes egitea eta etxera sartzea.
D-038 A05 sinesmenak: agerpenak Beste bati ere, zakur formako animali haundi bat atera zitzaion.
D-039 A02 Neskekin dantzatzeagatik apaizak denuntziatu eta gartzelan egon ziren.
D-039 A03 bizimodua - bertsoa Gaztetako bizimodua alaiagoa zen oraingoa baino. Beti zeuden abesten eta dantzan. Beti ardoa edaten zuten gazteek ere. Larraungo Peio Joseren kontakizuna: urte batean mendian ibili eta gero tabernara jaitsi eta bila joan zitzaizkion, andreak haurra izan zuela esanez. Etxera ailegatzean kantatu zion abestia (8.20" - 8.37"). Bertsolari ibiltzen zen, Xalbador, Mattin eta Uztapiderekin batera.
D-039 A05 Eugin gertatutako bi kontakizun: haurra jaiotzen ari zenean, emakumeak kexu egiten zuen bakoitzean, gizonak ardoa edaten zuen. Bestean, mozkorrak apaizari zer esan zion kontatzen da. Agurra.
D-043 A01 abestia Abestia (00.22" - 00.35") . Kontakizuna.
D-043 A02 sorginkeria Sorginkeria kontu bat eta horren gainean esaten zena.
D-043 A04 Bere aitari buruzko kontakizunak: ogi bat lapurtzen zuen gauero. Espartinak erostera joan zen eguna. Mentxagako ostatuan jan zuten egun batean. Arbien istorioa. Kontratistarekin gertatutakoa. Trenean baztanga zuen gizon bat zihoala esan zuen egun batean. Meatzeetan lan egin zuenean egin zituenak. Behin beraiek Donostiara joan nahi zuten eta bidean eta behin ailegatuta pasatu zitzaizkionak kontatzen ditu.
D-043 B01 Gerra zibila Orreagatik bueltan Ibañetako mendatean lau kanonigorekin elkartu zen eta Ziordiako idazkariak egindakoak esan zizkien. Mezan belaun bakarra lurrean jarri zuenean gertatu zena. Gerra Zibileko kontuak. Makilak, eserleku, makila izateko eta tiro egiteko balio zuen.
D-046 A01 sorginkeria Sorginetan sinisten ez zuen bati gertatutakoa.
D-046 A03 sorginkeria Araoa gaizki esateagatik gertatutakoa.
D-057 A26 lapurrak Diru asko zeraman mutil bati lapurtzeko asmotan, buruan jo eta leize batera bota zuten. Azkenean mutila aurkitu zuten eta gaizkile haiek Iruñera eraman zituzten gartzelera eta bertan hil zituzten. Horren ondorioz Iruñean Beruete gaizkileen herria bezala zen ezaguna.
D-061 A01 gizon/emakumeak Goizuetako neskek Aranoko mutilak zituzten gustoko eta hortaz, Goizuetako mutilak haserre zeuden. Bidean izutzea erabaki zuten eta kalabaza bat jarri zuten argizari batekin neskak pasa ez zitezen, baina hauek kalabaza txikitu egin zuten.
D-061 A02 gizon/emakumeak Beste behin larunbata arratsaldea izanik, neskak plazan dantzan zebiltzala, mutilek dantza eskatu arren ez zegoen modurik. Mandotegira joan ziren orduan hauek eta mandeuliak zorro batzutan sartu eta plazan lurrean utzi zituzten. Dantzan ari ziren neskek oinekin puskatu zituzten poltsak, eta euliak gonen barrenera sartu zitzaizkien. Plaza hustu zen.
D-061 A03 Beste batean herriko bi borrokatzen ari zirela tabernan eta batak besteari esan zizkiotenak beren hankatartekoak zirela eta.
D-061 A04 sorginkeria Sorginetan sinistu edo ez bazihoazen bi senide gauez bidean eta sinisten ez zuenak hartu zuen izugarrizko sustoa.
D-061 A05 sorginkeria Sorginetan sinistu ez eta eman zioten sustoa.
D-061 A06 Apaiza urtero joaten zen lurrak badeinkatzera etxez-etxe. Baina urte batean ez zuen egin. Egun batez, elizan, apaizak emakumeari esan zion ez zituela oraindik hartu urtero urtero emakumeak apaizari ematen zizkion oilaskoak, eta emakumeak erantzun egin zion.
D-061 A07 Arano eta goizuetarren arteko istorioa.
D-063 A01 bizimodua Aita hil zenean, bederatzi urterekin neskame joan zen etxe batera lanera. Eskarpinak kendu behar izan zituen eta abarkak egin artean oinutsik ibili eta lan egin ere. Egun batean ihes egin zuen bere aiton-amonen etxera eta bertan bizi izan zen bere osabaren familiarekin ere.
D-063 A03 Aranon egon zen ere oso ongi. Bertan egin zituzten bihurrikeriak.
D-063 A04 Kalean zeudenean, amak nola deitzen zien eta haiek nola erantzuten zioten
D-064 A03 Txikitako gaiztakeriak. Zigarro bat erretzen harrapatu zuten. Neskekin tontakeriatan ibiltzen ziren.
D-064 A06 jaiak Festak ere egiten zituzten: sanferminak, San Fernando eguna, herriko festak. Zezenen aurrean ibili eta galtza apurtu zuen eguna. Mozkorturik etxera bidean espartina galdu zuen eta aitak hurrengo egunean aurkitu. Neskek harrika hartu zituzten eguna.
D-064 A07 Amerika: arrantxua Ameriketara bidaiaren gora-beherak. Behin han bere anaiarekin eta bizkaitar batzuekin elkartu ziren. Lehenengo gaueko pasadizoa. Bera arrantxuan gelditu zen negu hotzean ahariak, zaldiak eta gainontzeko animaliak zaintzen. Udaberrian mendietara igotzen zituzten animaliak estaltzeko.
D-064 B02 Amerika - abeltzantza: transhumantzia Neguan ardiak basamortura bideratu eta zaldi gainetik gidatzen zituzten. Izugarrizko bidaia luzea zuten beraien arrantxutik. Pasatzen ziren leku guztietako izenak. Indioekin izandako pasadizoa.
D-064 B03 Suge kaskabelaren arriskua eta berari gertatutako kontakizuna.
D-066 A10 Sakristau izanik gertatutako gertakariak. Herriko jendeak maite zituen.
D-067 A03 bizimodua - harakindegia Zurgin bezala hasi zen osabarekin lanean gerratik bueltatzerakoan. Gero hori utzi eta harakindegia jarri zuen: haragia zerratu eta txerriak hiltzera joaten zen. Gantxo bat eskutik sartu eta zintzilik gelditu zen behin. Zorrak ere bazituzten baina loteria tokatu zitzaion eta aurrera atera ziren. (7.44"-ra arte) Bere semeek zerbait gehiago egin zezaten nahi zuten eta denek ikasi zuten unibertsitatean. Beraiek jubilatu egin ziren eta orain familiarekin elkartzen dira txerri eta bildotsak hiltzeko.
D-067 A04 Txikia zeneko kontuak: aitaren txirrindularen kandadua zerratu eta gurdi artean txikitu zuen behin. Eskolan maisua ilargira dauden kilometroak esaten ari zela ez zioten sinesten. Bi neska zaharren katuari lehengusuak ostikoa eman zion eguna. Lehengusua erori eta gizon batzuek iseka egin ziotenean erantzun ziena.
D-068 A11 ehiza Senide zaharrenak ehiztatzea zuen gustoko eta eskopeta bat nahi zuen. Baina aitak ez zion erosi nahi. Berak orduan zuen diru zerbait atera bankutik eta erosi zuen. Mendira ehizara joan zen egun batean eta gendarmeak atera eta kendu egin zioten. Gero gerrara joan eta han hil zen. Neska zaharrenari titiak erakustea eta gauez irakurtzea gustatzen zitzaiolako errieta egiten zioten. Gazteena deskargatzen ari ziren kamioi batean sartu zen eta honi ere errieta eman zion aitak.
D-068 A12 goitizenak Elkarri jartzen zizkioten goitizenak. Txikia zenean besteei oihukatzen zien amak, berari ez.
D-069 A03 Errementari ikasi nahi zuenaren kontua. Adan eta Eva-ren irudi bat egin zuen eta bilobak esan ziona. Feria bat egin zuen bere lanekin. Obren azpian eskuz egindako koltxila bat jarri zuen. Eta harekin gertatu zitzaiona. Beste zenbait "kultur obra". Guardia zibilen eta kontrabandistaren obraren istorioa.
D-070 A02 Gaztetako gaiztakeriak. Beti zirikatzen ari zitzaien gizon bati behin egin ziotena: zaldi gainean zetorren batean zaldia zirikatu zuten eta gizona erori egin zen.
D-071 A03 Zurgina zela esan zuen eta kristal bat jartzeko agindu zioten. Baina apurtu egin zitzaion. Belarretara lanera bidali zituzten eta bidean laranjak ikusi zituzten. Haiek hartzera joan eta gizon bat atera zen.
D-071 A04 Zorriak izaten zituzten soldaduskan eta lurrean egiten zuten lo lastoaren gainean. Bertan hasi zen zurgintzan eta bueltatu zenean Iratin aritu zen lanean.
D-079 A04 lapurrak Bere aitak kontatutako istorio bat. Aitonak aulkiak egin eta gero oinez eramaten zituen Belateko bentetaraino. Behin lapurrak atera zitzaizkion bidean baina ez zioten ezer lapurtu.
I-001 A12 eskola Eskolan bera eta bere lagunei egiten zizkieten bihurrikeriak.
I-001 A16 abeltzantza: ardiak Egun batean hiru ardi falta zitzaizkion. Beste gizon batekin bilatzen ibili zen, baina hiru anaiek hartuak zituzten.
I-001 A17 hilketa Hiru anaia horiek beste behin dirua lapurtzeko mutil bat hil eta leize batera bota zuten. Harrapatu zituzten eta Iruņean espetxeratu eta hil egin zituzten.
I-001 B01 gaixotasuna Aita nola hil zen. Gripea zuela zioten baina beste gaixotasun bat izan zuen, pleura, eta asmatu zutenerako berandu zen. Bere anaiak, Gerran zegoela, izugarrizko sukarra zuen eta gripea zuela esaten zuen medikuak. Baina berak esan zion aitarena eta ospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hilabete askoz eta azkenean bi sahiets kendu zizkioten.
I-001 B12 istripua Laurogeita sei urte zituenean kotxe batek harrapatu zuela kontatzen du.
I-002a A06 zahar-etxea Martina San Francisco erresidentzian dago orain. Oso zahartuta dago eta oso gutxi entzuten du. Kontakizuna erresidentzian. Beti esaten zuen hogeita hamar urte zituela.
I-002b B10 Manuela zen zaharrena, emakume zaharra bi hortzekin. Zituen bi hortzak ikusteko kafea ematen zioten gauean.
I-002b B11 haria - ogibideak: galtzerdiak Orain gazteek ilusioa gauza desberdinetan dute jarrita. Berak txoratila zuen ilusioa. Gerra garaian zen. Luisen etxera joan zen batean, bera zegoen sukaldean haria egiten galtzerdiak egiteko. Beraiek etxerako eta kanporako egiten zuten. Eta orain egiten zituenak baino politagoak egiteko esaten badiote ere, ez du nahi, lehenagoak asko maite ditu eta horiek egiten jarraitzen du.
I-002b B12 Mexiko Karneta ez zuten denak kartzelan sartu zituzten. Karneta zutenei kendu eta hilabete baten buruan eman zieten. Berak Pedrori esan zion Mexikora alde egiteko eta hori egin zuen. Duela bi urte joan ziren beraiek. Han bi karneta eman zioten baten ordez. Bazeuden han euskaldun gehiago.
I-002b B09 Elikadura: Bazkaria Zenbait kontu: Martinaren ilobaren gizona, kaputxinoari loteria tokatu zitzaion, Manuelen mozkorraldiak.
I-013 A04 euskara Ultzamako euskarari buruzko Orreagak egin nahi duen lanaren inguruan. Ultzamako herrietan egin dituen grabaketak. Apaizaren grabaketa.
I-017 B05 Kontakizunak: herriko jendearen inguruan. Jaunartzeko soinekoaren kontua. Ezkontzakoa.
I-018 A01 denetarik - istripua Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua.
I-019c B05 Etxalekuko elizan hil zen bere anaia, lanean ari zela.
I-021 B03 euskara: erabilera Beraien artean ez dute batere euskaraz egiten. Batzuei lotsa ematen omen die. Txikitan eskolara zihoazenean egiten zuten eta kastigatu egiten zituzten, erdaraz egin behar zutelako. Alkotzen erloju pisu bat ematen zieten eta klase ondoren gelditu behar zuten. Kontakizuna: behin euskaraz ez zekien neska bat gelditu zen pisuarekin klasea eta gero.
I-028 A10 txondorra Anaia berberek hamaika pertsona hil zituztela aitortu zuten. Bat bizirik zegoela txondor batera bota zuten. Txondorra nola egiten zen. Beste kontakizun bat: Belaten lanean ari zirela, Burutainera joan eta bertan beste bat hil zuten. Dirua kentzeagatik hiltzen zituzten.
I-028 A09 jaiak Jaietan Jauntsaratsera joaten ziren bizikletaz. Neskak bizikletan hartzen zituzten eta Itsasora joaten ziren. Kontakizuna. Beruetekoek fama txarra zuten. Bertako neskek ez zuten bertako mutilekin ibili nahi. Oso astoak ziren. Kontakizuna: dirua lapurtzeko mutil bat hil egin zuten.
I-029 B06 eliza: Santurbe Gaskueko Santurbe (San Urbano) eliza. Oinez joaten ziren, meza entzun, bazkaldu eta Gaskuera jaisten ziren. Arratsalde guztia dantzan eman eta lasterka etxera. Bazen bide bat. Jende asko joaten zen, autobusez eta dena. Pazkotako konfesioa egiteko joaten ziren. Lehen egun finkoa zen eta bertako herriek aurreko egunean prozesioa egiten zuten.
I-033a A04 jaiak Idazkariaren anaia bonba bat jartzen ari zela hil egin zen. Pankarta handi bat jarri zuten eta ordura arte joaten zen jendea, dantzariak eta denak, atzera egin zuten eta ia ez zen inor etortzen. Harekin bukatu zen giroa herrian: Iruñetik etortzen ziren dantzariak, txapelketak ikustera joaten zen jendea ... Orain ere badaude herri kirolak eta pilota txapelketak. Jaiak Gartzaronen abuztuak hamabostean dira. Gerendiainen urriaren zortzian.
I-033a B03 euskara Zenbait jenderi buruz hitz egiten dute. Kontakizuna: iloba batek bere amonari hiketan hitz egiten zion.
I-033a B08 euskara Euskara oso mezprezaturik izan zen. Kontakizuna: Andre batek denda batean esan zuena nekazariei buruz. Barre egiten zieten euskaraz edo euskara desberdina hitz egiteagatik.
I-034 A03 nekazaritza: belar lanak Euria egiten bazuen, belarra lehortzen uzten zuten. Azkenean txirrikarekin igotzen zuten belarra sabaira. Traktorearekin nola egiten zuten lan.
I-034 B07 kontrabandoa Hamabost egunez joan behar zuen kuartelera. Berak ezer ez zuela egin esaten du baina besteek deklararazi nahi zuten. Kontrabandoan aritzen ziren.
I-038 A09 Berueteko hiru anaiek egin omen zuten "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz" esaerak esaten zuena, baina hauek lapurtzeko asmoz. Lantzen ere hil zuten bat.
I-060b B06 jaiak Gerran hiru urtez egon zen Bizkai aldean. Beorburuko jaiak sanbartolometan egiten dira. Animatuak izaten ziren baina bi egun eta gero garia bildu behar zuten lanean. Kontuak.
I-071 A08 landareak - zuhaitza - elikadura: perretxikoak Zuhaitz eta landareen izenak: pagoa, haritza, hostazuria, ezkia, ezpela, lizarra, gorostia, artea, osina. Kontakizuna. Kamamila, tea, elorria. Perretxikoak: zizazuriak, zizahoriak, gibelurdinak,txanpinoi, pago zizak, orbel zizak.
I-080 A10 euskara Lehen mendietako borda guztiak beteta zeuden jendez, baina orain ia ez du inork mendian lanik egiten. Batere erdararik ez zekien gizon baten kontakizuna.
I-080 A08 lapurketa Gaur egungo egoera: lapurrak. Kontakizuna: San Fermin bezperan lapurtu zioten, beste lapurreta bat. Banku batean sanferminetan egon zen lapurreta.
I-090b B07 euskara: euskararekiko sentimendua Lehen gizonak tabernan elkartzen ziren abestera. Asko sentitzen zen kantua eta horrekin batera hizkuntza ere. Orain ia galdu dira gauza haiek. Kontakizuna: Donibane Garazira joan zen zerbait erostera, eta dendan elkartu ziren zazpiak euskaldunak baziren ere, denak frantsesez ari ziren.
I-095b B14 Kontakizuna: bordara behietara joan zen neguko egun batean gertatutakoa.
IR-005 A01 bizimodua Aurkezpena. Bere gaztaroan herria nolakoa zen: ez errepiderik, ez urik. Zenbait kontakizun: Krisketa apurtu eta barruan gelditu ziren. Norbaitek sute bat eragin zuen. Elurra urtzen zuten bezkoan ura lortzeko. Umeek laratzean egin zutena. Haurrak txakurra leihotik bota zuen. Lan asko egiten zuten orduan, haurrek ere bai.
IR-007 A06 Berak negar asko egin izan du lanaren urduritasuna zela eta. Kontakizuna.
IR-007 B01 dantza Dantzatzen nola ikasi zuten: etxe desberdinetara joaten ziren igandero ilunabarrean. Neskak bakarrik joaten ziren. Mutil talde batek ere bordan ikasi zuen dantzan. Kontakizuna. Arrosariora joatea derrigorrezkoa zenez, ateratzen zirela aprobetxatuz, gero ez ziren segituan etxera bueltatzen. Inauteri, Eguberri eta sanpedrotan ere musika dezente ekartzen zuten. Etxez-etxe ibiltzen ziren errondan. Orduko musikarien tonadak hartzen zituzten gero beraiek kantatu eta dantzatzeko.
IR-009 A01 Aurkezpena: Lazaro Oderizkoa, Zumarragan bizi bada ere. Astoa eta trajearen kontakizuna.
IR-012 A04 gramatika: lexikoa - nekazaritza: patatak Kontakizuna eta pataten sarrera eta egoeraren bilakaera nahastuta kontatzen ditu. Iparraldera patatak saltzeko egin zuten bidaia kontatzen du. Patata sartu zenean kendu ziren ardiak, hauek belar asko behar baitzuten eta patatekin batera ezin zitekeen eduki. Bueltako bidean galdu egin ziren. (17.44") Ikertzaileak zenbait hitzen erabilerari buruzko oharra egiten du: Donibane beharrean beti San Joan erabiltzen dute. Hala nola Iparralderen ordez Frantzia hitzaren erabiltzea. (18.39") Bidean galdu baziren ere, ailegatu ziren azkenean herrira.
IR-012 A05 euskara: erabilera Euskararen erabilera. Iparraldean oso erabilgarri gertatu zitzaion. Eta Biarritzera medikuarengana joaten zirenean ere, euskaraz egiten zuten. Kontakizuna: espainiarra eta euskaldun hitzen erabileren anbiguotasuna. Segun eta non gauden, nongoak garen esateko hitza aldatzen dugu. Beraien bi semek egiten dute euskaraz eta beste biek ez. Beraiek gazte zirenean euskara gehiago hitz egiten zen.
IR-013 A02 euskara Kontakizuna: bilobak berarekin egin nahi ez baina lagunekin oso ongi hitz egiten du euskaraz. Honoriak euskara norekin eta non hitz egiten duen esaten du. Enekoizkoekin ere euskaraz hitz egin du beti.
IR-013 A04 euskara Ospitalean egon zenean medikua euskalduna zen, Etxegaraikoa. Bilobak koadro bat eraman zion eta denei asko gustatu zitzaien. Erizainarekin kontakizuna. Euskara ikasi behar da inor mindu gabe.
IR-016 A11 Gizon batek hamar mandamenduak euskaraz abesten zituen. Herri batean gertatu zen kalean kantari zihoala, Leitzako apaiza zuten han eta besteak kantatzen zuen bitartean apaizak idatzi egin zituen.
IR-016 A13 erlijioa: meza laguntzaile Bera elizan laguntzailea zen hamalau urteak arte. Orduan erretzen hasi zen. Aste osoan laguntzeagatik zortzi sos ematen zioten eta paketeak hamar sos balio zuen.
IR-016 A06 Gerra Kontakizuna. Hamar egunetako baimena eman zioten Donostiara joateko eta aberatsentzat kasino bat bazegoen han. Bertan gizon batek erakutsi zion gela bat, zeina ondasunak galtzeagatik bere buruaz beste egiteko tiro eginez prest zegoen, eta non gorago soka bat zintzilikatzeko prestatua zuten eta non, azkenik, leihotik behera saltatzeko lekua ere bazegoen. Bi pezeta eta erdi ematen zieten eguneko, bazkal ondoren musika eta ikuskizun guztiak dohainik ikusteko pasea zuten.
IR-016 A08 autoak - ogibideak: medikua Orduan ez zegoen autorik. Eta behin gertatu zen bere emaztea isuri batekin ohean gelditu zela eta bera medikuaren bila joan zela Bizkarreta-Gerendiainera. Bertan medikuak esan zion autorik aurkitzen ez bazuen ez zela joango. Autoa aurkitu zuenean bakarrik joan zen medikua bere etxera.
IR-016 B06 Emakumeak harrian garbitzen ari zirenean hitz egitea gustuko zutenez ez zen horren gaitz egiten. Gabrielen aita ttun-ttuneroa zen. Bera hil eta gero atabala etxean zegoen eta bere ama ez zegoen gau batez leihotik atera zuen. Bata txistuka eta bestea atabalarekin ez zuten inor lo egiten uzten.
IR-018 A06 Hiru hilabete kanpamenduan egon eta gero, hirira jaitsi zenean, emakume guztiak aurpegia estalita zebiltzan. Hiru auzo zeuden: mairuena, hebraitarrena eta espainiarrek hartutakoa. Emakumeek debekatua zuten beraiekin hitz egitea. Egun batez hiru sarjentu joan ziren pasteleria batera eta batek emakumeari esan zionagatik ihes egin behar izan zuten. Eta kalera irtetean, jeneral bat zetorren eta horrelako kale estuan behar zen moduan agurtzea eginarazi zieten. Zigortuko zituztelakoan lehenago gozatu behar zutela eta tabernara joan ziren.
IR-018 A07 erreskatea Navarro jenerala preso egin eta ordainduz aske utzi zuten.
IR-018 B03 eskola Lehenengo egunean eskolan alfabetoa irakasten hasi zen maisua. Berak jadanik etxean ikasia zuen anaiekin. Eta "S" letrara ailegatu ziren, baina maisuak zazeiatzen zuen. Eta errepikatzeko eskatu zionean honek bere nahia betetzeko, berak bezala esan zuen hirutan, eta maisua haserretu egin zen eta bera negarrez hasi. Anaia joan eta belarrira ongi nola esaten zen esan zion. Bost edo sei urte zituen.
IR-018 B04 Hiru urte zitueneko oroitzapena: Ameriketara joan behar zuen lehengusu bati etxe batean agur gisa sagar bat edo batzuk eman zizkioten. Eta oso ongi gogoratzen da, nola lehengusuak hiru anaiei sagarrak banatu zizkien, hiru txoritxo bezala. Oraindik ez omen zituen hiru urte.
IR-018 B05 Nola egin zuen aurpegian duen ebakiondoa: Hiru anaiak eskailera batean aldamiora igotzen ari zirela, bera erdian zihoan eta goikoak eskua zapaldu zion eta honek eskailera askatu. Orduan erori egin zen, eta beheko anaiak zangotik eutsi zion, baina indarrik ez eta azkenean erori egin zen. Ez zen medikura joan. Bere aitak ez zuen harreman onik medikuarekin eta prestatu zuen ozpin eta gatzezko nahasketa bat eta harekin zauria garbitzen zion bitartean, alabari jostorratza eta haria prestatzeko esan zion. Bi anaiek zutik eusten zioten, aitak garbitu eta arrebak josten zuen.
IR-022a A02 Aita erretiratu zenean pentsioa kobratzeko karta iritsi zitzaion. Eskubidea zuen kobratzeko, bi sos ordaintzen zuelako hilabetero.
IR-022a A06 Bilbotik eskatu zioten behin, Espainia osoan ez baitzuten dena eskuz egiten zuen beste inor ikusi. Hogei eskatu zizkioten Corte Ingles-a ireki behar zuten garaia zen eta gonbidatuak zituzten. Lau edo bost egin zitzakeen egunean. Lau edo bost egin zitekeen egunean, baina material ona aurkitzea ez da erraza. Biltzera joan zirenean, inaugurazioa zein egunetan izatea nahi zuen galdetu zioten. Egun hartan saltzen ez zuena beraiek hartuko zutela esan zioten. Hau izan zen bere lehenengo erakusketa.
IR-022a A07 Hiru urte beranduago artisauen leku bat ireki zuten eta orduan laurogeita sei pieza egin behar izan zituen. Afaldu eta denak sinatu behar izan zituen.
IR-022b B10 kontrabandoa Bera eta bere anaiak zenbait mando Frantziara kontrabandoan eramaten ari zirenean batek ihes egin zuen. Lainoa sartu zen eta galdu egin ziren. Azkenean aurkitu zituzten galduta ibili ziren besteak ere eta egin zuten trukea. Bueltan egin zituztenak.
IR-022b B11 lantegia: gas lantegia Cortes de Navarran zegoen gas lantegi batean aritu zen lanean. Talde bat joaten zen eta gasa oso indartsua zen eta denak erre ziren bera izan ezik. Gomazko trajeak jantzi behar zituzten. Azkenean bera ere erre egin zen eta eskuan baba atera zitzaion. Gomazko trajeak gordetzen ziren lekura joan eta eskularruan zulo bat egin zuen. Hurrengo egunean azterketa medikuan, hark salbatu zuen. Baba zulatu eta isuria atera eta hankara erortzean, bertan ere beste baba bat egin zitzaion. Gero bi hilabetez egon zen lanik egin gabe.
IR-022b B02 Kontakizuna: behiak irrist egin eta ezin atera etsitu egin zen eta airean eraman behar izan zuten bordaraino.
IR-022b B06 Lehenengo aldiz Iruñean egon zenean taberna batera ailegatzeko biderik luzeena egin zuten.
IR-022b B08 Frantzian tuberkulosiaren kontrola egin zutenean, abere denak Espainiara bidaltzen zituzten ez zegoelako kontrolik. Iruñeko Mina fabrikari saltzen zizkieten eta bertatik lukainkaz kargaturiko kamioiak berriz ere Frantziara bidaltzen zituzten hemengoek.
IR-023g B03 erlijioa: mirakulua San Estebaneko ermita lehenengo aldiz egin zutenean, joan nahi zutenek, harria prestatzen ari ziren eta herriko jaun bat joan zen idiekin egurra ateratzera. Idiekin egurra ateratzen ari zenean, lurra ireki egin zen eta idiak hil ziren egurrarekin batera erortzean. Jendea joan zenean, idiak zulotik kanpo belar jaten aurkitu zituzten egurrarekin batera. Gero ermita egin zuten.
IR-023g B04 landareak: anbuloa Anbuloak biltzera joaten ziren txerriei neguan emateko. Beti joaten ziren ermita eroria zegoen lekura. Lurreanzegoen San Estebaneko burdin laukitxo bat. Errezatzen aritzen zitzaizkion Santu hari. Jende asko joaten zen. Ume jaio berriak eramaten ziren hara, Orreagara eta San Joakinera. Lehen fede eta debozio gehiago zegoen.
IR-023g B05 Gerra garaian, gizon baten semeak Gerrara eraman zituzten eta bera, San Estebaneko ermitara joan zen eta bere semeak Gerratik ongi bueltatzen baziren ermita berreraikiko zuela zin egin zuen. Itzuli ziren semeak osorik eta orain bertan dagoen ermita berak egindakoa da.
M-006 A02 euskara Ergoiena beti herri euskalduna izan da eta gaur egun ere bada. Baina gaurko gazteek euskara desberdina egiten dute, berak, euskaldun zahar izanik ulertzen ez duela diona. Erdaraz egin zuen bakarra eskolan egindako apurra zen eta hori dela eta zenbakiak eta irakurtzen euskaraz ez daki. Herriko apaizarekin izandako kontuak.
M-009 A02 ogibideak: kontratista Kontratista batentzat beste hirurekin fabrika bat botatzeko lana egin zuten.
M-010 A01 Gerra Gerran bere lagunekin arrosarioa egunero errezatzen zuen berak. Apaiza enteratu zen eta bere mezan utzi zion arrosarioa errezatzen. Gero, apaizak seietan eta berak zortzietan egiten zuten eta honek, apaizak ez bezala, eliza betetzen zuen. Horregatik guztiagatik, sari bat eman zioten: hilabete batetarako Donostiara joan zen guzti-guztia ordaindurik. Baina horretaz gain, egun batean Franco Jeneralaren ondo-ondoan afaldu zuen.
N-023 A04 kontrabandoa Inoiz ez zuten hartu baina erori eta klabikula apurtu bai egin zuela. Tiroak ere egoten ziren eta bi gizon hil zituzten.
N-067 A02 irakurmena Hogeita bost urterekin espainiar batekin ezkondu zen. Batxilergoa egin eta gero, izeba baten etxera joan zen, barra zuten eta, Donibane Garazira. Askatasun faltan jarraitzen zuen, hamarretarako etxean egon behar zuen. Bera ohean sartzen zen, baina gurasoak lo zeudenean, bazuen linterna txiki bat eta irakurtzen aritzen zen beti. Berarentzat irakurtzea beti izan da bizio bat.
N-067 A04 euskara Orain euskara batua ikasi nahi du, Aurizberriko haurrekin. Bere senarrak ez daki euskaraz, baina semeak bai. Alaba Frantziara joan zen frantsesa ikastera eta aitonak irakatsi zion euskara daki, baina berdina ez denez ez du hitz egin nahi Aurizberriko jendearekin. Bera Aurizberrira ailegatu zenean zaharrek bakarrik hitz egiten zuten euskaraz eta beraiekin egiten zuen gaztelaniaz baino hobeki zekielako eta irri egiten ziotelako. Egun batez apaizak, euskalduna zenak, negarrez ikusi zuen bera. Apaiz onak esan ziona.
N-067 A06 istripua Eguberrietan erori egin zen eta besoa gaizki eduki zuen. Elur pusketa baten gainean zegoen eta zakurra atera zitzaion eta bera erori. Sendagileen beldur da eta inoiz ez da joan, eta oraingoan ere ez.
N-068 A03 dirua Bera basozain zegoela, igandetan ere, eguerdia arte egin behar zuten lan. Abuztuko Ama Birjinaren egunean dirua nola eskatzen zuten.
N-068 A04 Gerra - euskara Hiru urte eman zituen berak Gerran. Marokon eta Espainian egon zen bera. Ezin zen euskaraz mintzatu, kartzelara joan zintezkeen. Don Salvador Napal apaiza izan zuten beraiek herrian eta emakumeei, gizonik ez baitzegoen, euskaraz hitz egitea bekatu zela esaten zien. Eta denek egiten zuten negar, ez baitzekiten erdaraz mintzatzen.
N-072 A01 bizimodua Hamar-hamabi urterekin idiak zaintzen eta egurretan nola lan egiten zuen gizonak. Oraindik gaua zela hasi behar zuenean lanean zer egiten zuen. Orduan hasi ziren errepidea egiten. "La cadena de Lizaso" deituriko etxea. Ura iturritik hartzen zuten, baina hango ura bukatzen zenean, ibaikoa hartzen zuten. Gurdia hartuta abiatu zen batean behia erditzen lagundu behar izan zuen. Txekorrarekin gertatu zena. Emakumeak ere, lan egin behar izan zuen gurdiarekin bere aitari laguntzen.
N-072 B01 denetarik Gaztetako bizimodua eta kontuak: Sanferminetako kontua, argirik ere ez zuten erabiltzen.
N-072 B03 Gerra Bere bi anaiak boluntario aurkeztu ziren Gerran soldadu bezala. Herritik batera joan zirenak, denak hil egin ziren. Herrian neskak ere falangistaz janzten ziren. Bera Azkoitira joan zen. Bertan erizain eta sarjentuarekin gertatutako kontua. Margaritak.
N-072 B04 Gerra Loiolako santutegia bonbaz bete zuten. Fraide izateko ikasten ari zen gaztearen kontua.
N-072 B05 Gerra Eskoriatatzik gora tiroak hasi zirenean mendira bidali zituzten. Bala batek jo egin zuen bonbak zeramatzala. Ospitalera bidali zuten.
PP-001 B06 Larrearen bordako emakume bat ere gaixorik zegoen eta ez zuen gizona bere gelara sartzerik nahi kutsatuko zelakoan. Baina berarekin hizketan egon zen eta ez zen kutsatu.
PP-001 A02 errota Beltsoko borda: errota izan zen. Antonia hil zen, eta senarra eta hiru semeak gelditu ziren. Oso emakume ona zen, baina bihotzez sufritzen zuen eta goiz batez komunera joan eta bertan aurkitu zuten.
PP-001 A03 Erretzeari buruzko kontuak.
PP-001 A07 Aranoko apaizari buruzko kontuak. Zutik edukitzen zuen jendea. Iruñean eta Donezteben egon zen.
PP-009 B16 etxea: izenak Apezenea: bertan ez zen apaiza bizi. Apaizaren neskamearekin ezkondu zena egin zen etxearen jabe. Apaizak koinata batek utzi zizkiolako zituen hainbeste etxe. Kontakizuna.
PP-009 B17 etxea: izenak Oienea: Bere adinekoa da bertako nagusia eta beti izan dira elkarrekin. Anaia pilotan aritu zen. Honen emazteari buruzko kontakizuna.
PP-009 B24 Gerra Beraien aitona Gerran ibili zen. Lege bat egon zen, hemezortzi urteak baino lehen ezkonduz gero, Gerrara ez zela joango esaten zuena. Kontakizuna.
PP-009 B25 Gerra: Konbentzioko Gerra Soldadu frantsesak Arroalden zebiltzala, bere aitaren aitona oiloak harrapatzen ari zen eta lortu zuelako "biba, biba!" esan omen zuen. Soldaduak joan eta tiro egin eta hil egin zuten.
PP-009 B06 etxea: izenak Errementaldegia: apaizarena zen hau ere. Kontakizuna: etxez aldatu beharko lukeela esaten zioten. Morroiaren kontakizuna.
PP-009 A10 etxea: izenak - Cuba Etxe handia: bota egin zuten. Kubako kontuak eta nola egiten zuten dirua. Beste kontakizunak.
PP-009 A11 etxea: izenak Sagastinea: plazakoa. Azkeneko nagusia amerikanoa zen. Etxea erosteko momentuko kontuak. Dirua bankuan izanik nola galdu zuten.
PP-009 A22 etxea: izenak Oxenea. Aranaldea: kontakizuna.
PP-025 A12 bertsoa Istorioa eta bertsoak.
PP-025 B12 Goizuetako bikote baten kontakizuna.
PP-025 B13 Beste bikote baten kontakizuna.
PP-025 B14 Festetan apaiza eta neskatoaren kontakizuna.
PP-025 B06 Kontakizunak.
S-007a A06 Beste zenbait kontakizun.
S-014a A14 bizimodua Abestia.
SA-003 A01 Gerardoren aurkezpena besteen ikuspuntutik: zubia egin behar zen mendi azpitik, eguzkia sartzen zenean gizon bat zegoela zain hurrengo egunean atera behar zen lekura berriz eramateko, telebistaren kontuak.
SA-003 A13 sorginkeria - sinesmenak: Gaueko Emakume batek etxe batekoei dirua eskatu eta gero bueltatu ote zien edo ez istiluak omen zeuden. Eta nahiz eta minik egiten ez zuen, etxeetan gauzak falta ziren. Emakume bera, beste etxe batera joan zen zerbitzatzera eta han ere zerbait gertatu omen zen. "Gaua gaukoendako, eguna egunezkoentzako eta Kattalin guretzako" eta neska desagertu egin zen.
SA-003 A14 sinesmenak: agerpenak Blasenea inguruan herri guztia biltzen zen. Bertako kontua. Ama Birjina ikusten zutenak. Ameriketako senideak hil zirenean nola jakin zuten.
SA-003 A16 medikuntza: erremedioak Ogia etxean egiten ari zela Mariari, tximiniatik ahots batek esaten zion "Maria, pixka bat, Maria, pixka bat". Eta gizonari esan zionean, gizonak esan zion ahotsa nola desagertarazi.
SA-003 A17 Mariaren senarra komertziantea zelarik, posada bila zebilen gau batean, ate batean jo eta nor zen galdetu zutenean erantzun zuena.
SA-003 A18 Lakuntzako esaerak: gurdiekin saltzen ibiltzen ziren bi lagunetako batek saindu guztiei mezak egiten zizkien eta nola ordaintzen zuen galdetzean berak erantzundakoa.
SA-003 A19 Aralarrera joan ziren aldi batean aitona xelebre bat (erdi aztia) harrapatu zuten gurdiaren azpian eta handik ateratzerakoan izan zituzten hitzak.
SA-003 A02 Nagusiak soldata jaso nahi zuen. Ehiztaria zen eta oso abila. Haren kontuak.
SA-003 A20 Etxe batera bazkaltzera joan eta bazkaltzeko zer zegoen galdetzean eta besteak denetarik zegoela esatean lehenengoak erantzundakoa.
SA-003 A23 Puriren aitak otsoak bere bi hortzak erakutsiz eta suaren laguntzaz uxatzen zituen.
SA-003 A24 Erbinude batek harakinari hamaika ardi hil zizkion, baina gau batean sua egin zuten eta ez zen berriz itzuli.
SA-003 A25
SA-003 A26 Lapur fama zuen familia bateko aitak, egun batean lau adarrekin heldu zen etxera. Emakumeak hura ikustean izan zuten elkarrizketa.
SA-003 A27 Alabak ama jotzen zuen familia baten historia. Purik familia harekin izan zuen harremana. Errendaturik zuten pisua. Alabak bere ama Puriren etxetik ateratzen ikusi zuen eguna. Purik janaria ematen zion emakume hari. Puriren familiak beste etxean gertatzen zena leihotik ikusten zuen.
SA-003 A03 Osaba Emilioren kontuak: gaztetan etxe batean zerbitzari joan zen. Lapurrak joan omen ziren eta gorriak ikusi zituen bizirik ihes egiteko.
SA-003 A04 Jateko orduan txerri handienek txikiak baztertzen zituzten eta honek makilekin ematen zien. Erremolatxak banatzeko orduan egiten zuena. Txerrien hizkera ulertzen omen zuen. Katuaren kontua.
SA-003 A05 Txekorra saldu behar baina azkenean ez zuen saldu.
SA-003 A06 Andregaia ikusteko ate gainetik pasatzen zen ateak zaratarik egin ez zezan.
SA-003 A07 ezkontza Ezkontzak: neskazaharren feria. Mutilaren ama mugitzen zen gehien. Ez zegoen aurkezpenik. Beste etxe batean gertatutakoa eta azkenean denak moja eta fraide joan ziren. Andregaia ikustera bakarrik larunbatetan joaten ziren eta berandu xamar ateratzen baziren, atari gainetik egiten zuten zaratarik ez egiteko.
SA-003 A08 Bati gertatu zitzaion ez omen zekiela bi ahizpetako zein zen berea.
SA-003 A09 Bizikletan ibiltzen ongi ez zekien baten kontua.
SC-002b A02 Uronen hiru euskaldun ari ziren lanean eta batek mazoak(?) saldu zizkion beste bati. Saltzaileak San Franciscora joan nahi zuen eta hirugarrenak gurdian eramango zuela esan zion. Baina ez zen gehiago jakin saltzaile hari buruz. Gero jakin zen besteak hil egin zuela eta dirua kendu ziola.
SD-004b B02 herri sendagintza Purik artrosia zeukan eta beste batek esanda Logroñora joan zen Aita Marcelino ikustera komentu batera. Ezin zituen besoak ere jaso. Berarengana sartu zen eta gizonak eskuak gorputzetik pasatzen zizkion ukitu gabe, gora eta behera. Sentitu zuen bakarra eskuak sabeletik pasatzean sabela gora eta behera egiten ziola. Orduz geroztik ez du inoiz minik gehiago izan.
SD-004b B07 Cesarrrek, hemeretzi urtetako mutil batek aldarte txar bat izan zuen goizeko ordu bat t´erdietan. Iruñera eraman zuten baina ez zioten ezer ere ikusi. Bueltatzerakoan galderak egiten dizkiote lozorroa izan zitekeelakoan. Ez da konturatu ezertaz. Iruñeko medikua ailegatu zenean esnatu zen, ordura artekoaz ez da oroitzen. Ez dirudi lozorroa denik. Bere anaia txikiak ikusi zuen lehenengo. Bitsa botatzen zuen ahotik, besoak bortizki mugitzen zituen eta ahotik itotzen arituko balitz bezalako zaratak ateratzen zituen. Beraiek, medikua eta apeza, ailegatzerakoan konorterik gabe bezala zegoen. Medikuak eskua hartu zionean pultsua hartzeko ireki zituen lehenengo aldiz begiak.
SH-003 A11 Zotola bat egitera joan zen egun bateko pasadizoa. Zotolatik erori zen eta San Migelera joan zen eta bertan sendatu zuten.
SH-003 A12 Egur egitera joan ziren beste batean, gaztainondo bati adarrak kendu zizkioten. Bueltaka hasi zen oso osorik, azkenean gelditu zen arte.
SH-003 A13 Beste behin ere izan zuen antzeko istripu bat.
SH-003 A14 Bera ez du inoiz zuhaitz batek harrapatu baina beste batzuk harrapatu ditu. Beste kontakizun bat.
SH-003 A02 Errotan lan egiten zuen infartua izan arte. Nola jarri zuen errota, Uharte-Arakilgo idazkariari esker. Beste errotari buruz eta beste zenbait jenderi buruzko kontuak.
SH-003 A21 Kontakizuna: bere lagunak behia erosi nahi zuen eguna.
SH-003 A03 basoa: erosketak Sorotan lan egin zuen errotan baino lehen. Basoak erosi eta saldu ere egiten zituen. Egurra eta basoei buruzko kontuak.
SH-003 A04 Plazaola Plazaolako kontuak. Ordaintzeko moduak.
SH-003 A08 Berak Urbasako trikuharri eta kobazuloak ezagutzen zituen. Gerra Zibilaren garaian tratuetan ibili zen. Gatzarria ateratzen zuen gizonaren kontaketa.
SH-003 A09 Jentilen kobazuloa ikustera sartu ziren eguna.
SM-002 A01 Animen haizea: Etxe batetik pasatzen zen bakoitzean, bertako alaba batek haize fuerte bat sumatzen zuen. Izututa, apaizari esan zion eta honek bertatik pasatzerakoan hau esateko erantzun: "onen partetik bada, mintzo zaitez eta bestela fundi zaitezela". Horrela egin eta baita haizeak erantzun ere. Bere ahizpa zela eta neurria eta pisua zuzen egiteko esan zion. Eta etxea denda ez bazen ere, saltzen zituzten patatak eta.
SM-002 A10 sorginkeria Arrosan ere, ardi baten gainean hiena bat harrapatu zuen artzainak eta aizkora batekin hanka bat moztu zion. Hurrengo egunean, etxekoandre bat gaizki zegoela esaten zuten eta azkenean besoa moztuta atera zen.
SM-002 A11 sorginkeria (Gaztelaniaz) Gailego batena: Nafarroa eta Aragoi artean dagoen etxe batean, gauean ohea eskatu eta ezetza jaso zuen. Azkenik, erregututa, sukaldean lo egiten utzi zioten. Afaria eman zioten eta joan ziren. Gero berak andreari entzun zion alabari esaten begiratzeko ea lo zegoen. Dena kenduko ote zioten edo, beldurrez zegoen. Izutu egin zen eta lo zegoelako itxura egin zuen. Orduan ama eta alabak gerriraino arropa kendu, adreilu baten azpitik lapiko bat atera eta han zuten ukendu bat jarri zuten gorputzean. Esan zuten: "Por encima de matas y arbustos al campo mar te vaya a parar" (Sasi guztien gainetik zelai itsasora joan zatzaizula) eta tximiniatik desagertu ziren. Zein adreilu zen ikusi zuen eta berak berdin egitea erabaki zuen egia ote zen jakiteko. Bere gorputza eserleku batera lotu zuen eta gero, ukendua jarri eta hitz haiek esan zituen. Tximiniatik sartu zen, baina eserlekuak ez zion joaten uzten. Zapi batekin ukendua garbitu eta azkenean lurrera erori zen. Ahalik eta azkarren alde egin zuen etxe hartatik.
SM-002 A13 sinesmenak: agerpenak Amonaren ahizpari gertatutakoa: senarra oleazioa hartu gabe hil zen ez zuelako nahi. Bera oso gaizki gelditu zen eta Ameriketara joan zen. Bueltatzerakoan kontatu zuen Ameriketan egon zen lehenengo gaueko gertaera. Loak ezin hartu zegoen eta gelan norbait zegoela sumatu zuen. Eskuaz aurpegia ukitu zion bere senarra zenak egin ohi zuen bezala eta honek eskua hartu zion. Epel zegoenez infernuan ez zegoela daki.
SM-002 A14 sorginkeria Trinitate egunean, Bestaberri egunaren bezperan, bere amonaren ahizpa hilik egongo balitz bezala erori zen eta hiru egunetan hitzik egin gabe egon ere. Hirugarren egunean beste emakume bat joan zen bera ikustera eta gaixoak bat-batean esan zuen: "Atera ezazue andre hau etxe honetatik! Sorgina!" Etxetik kolpeka atera zuten.
SM-002 A16 sorginkeria Mezkirizko familia batean jaio berri ziren sei haur hil ziren. Eta Perpetuaren amonak, emagin bezala ibiltzen zenak, esan zion emakumeari aurrerantzean haurrak Trinitateko elizan bataiatzeko eta ez zirela hilko.
SM-002 A02 sinesmenak: agerpenak Beraiek etxean xaboitzen zuten arropa, baina askan garbitu behar zuten etxeetan ez baitzegoen urik. Joaten ziren aldioro iturriaren goi-eskuinaldean argi bat ikusten zuten. Esku itxi baten neurrikoa, dardarka ibiltzen zen. Behin berari ohean zegoela argia atera zitzaion. Apezak aurreko emakumeari esandakoa esan zuen eta ez du berriz ere ikusi. Gero entzun zuen karabineroetan Bizkarreta-Gerendiainen guardia zibil bat omen zegoela jendea lotsarazten zuena.
SM-002 A23 Urrezko hortzak zituen gizon bat hil zenean batzuk joan ziren hilerrira hortzak kentzera eta joan zirenerako ez zuen hortzik.
SM-002 A25 Juan de Atarrabiaren istorioa: asko ateratzen zen eta ama larritzen zen berandu heltzen zelako. Behin oso berandu iritsi zen eta amak non ibili ote zen galdetzean, Ibañetan elurra zegoela esan. Amak ez zuen sinisten bertan izugarrizko eguraldia baitzegoen. Eta Juanek egia bazen oilarrak berehala abestuko zuela esan zuen eta baita oilarrak abestu ere.
SM-002 A26 Beste batean Aita Santua Deabruekin zegoela zekielako oso izutua zegoen. Aita Santua ikustera joan zen. Mahaia neurtzeko esan zion eta bertan zeuden bi deabruak desagertu egin ziren.
SM-002 A27 Bere heriotza: Bere sakristauarekin zegoela buruan burdinazko zerbaitekin jo eta bertan hil egin zen, bestela ezin izango zela zerura joan esaten zuelako.
SM-002 A28 sinesmenak: Judu alderraia Judu noraezekoa: bere aita zena mendian egurretan ari zela berarengana hurbildu zitzaion eta ogia eskatu zion eta honek eman eta gelditzeko eskatu. Baina besteak ezin zuela esan eta joan egin zen.
SM-002 A03 sinesmenak: agerpenak Noiznahi argi bat alde batetik bestera pasatzen zen. Bere anaiarena zen. Amonak kontatzen zuen bere anaia bat hogeita bost urterekin pilotan jolastera joan beharrean, elizara joan zela eta apaizari esan ziola aitortu nahi zuela ez zelako ongi sentitzen. Apaizak kasurik egin ez eta pilotan jolasten hasi eta bat-batean erori egin zen.
SM-002 A04 sinesmenak: agerpenak Beranduagoko historia bat: gizon bat hil zen eta Perpetuaren aitari bidera atera zitzaion ilundu ondoren baina honek hitz egin zion eta besteak ez zion kasurik egin. Bere aitak ezer esan gabe beste gizon bati ere agertu zitzaion.
SM-002 A05 sinesmenak: agerpenak Bere amona edozein momentutan deitzen zuen emakume batek kontatutakoak: haren senarra hil zenean kolpeak entzuten zituen. Haren arimari meza bat eman eta erabat bukatu zen.
SM-002 A06 erlijioa - eguna: animen eguna Arimen eguna: errotariari eramaten zitzaizkion kilo erdi eta laurdeneko opilak. Gero hauek haurrei ematen zizkieten eskolan. Gaueko mezan batzuk saiatzen ziren elizan lehenengo sartzen. Arratsaldeko bederatzietan izaten zuten dotrina. Berak hemezortzi urte izan arte, apaizari laguntzen zion dotrina irakasten. Kontakizuna: maindireak gainetik jarrita jendea izutzera atera ziren behin hiru anai-arrebak. Esaten zuten arimak otoitz eske ateratzen zirela gau hartan. Hilerrian argi desberdinak ikusten ziren. Baina berak ez du gauza horietan sinisten eta berak fosforoak zirela uste du.
SM-002 A07 sinesmenak Etxeetako hotsak: bere etxeko goreneko pisutik txanbil bat eskaileretan behera jaitsi zen eta bera gora joan zen nork bota ote zuen ikustera. Berak ez du sinisten gauza horietan, baina jendeak mezen bila zeuden zaratak eta hotsak egoten zirela esan ohi zuen.
SM-002 A08 sinesmenak: agerpenak Mezkiritzeko festetako hirugarren egunean, oraindik gaua ez zenean, bere etxetik hurbil argi handi bat zegoen airean. Afaltzen ari ziren eta denak atera ziren ikustera. Ez daki zer zen hura.
SM-002 A09 sorginkeria - erlijioa Arrosakoa: bere bi aitonak kutxetagileak ziren. Neguan menditik kanpora joaten ziren herriren batera. Behin esan zuen bere aitona batek, zortzi egun lehenago Arrosako apaizak sermoia sorginen aurka egin zuela.
SM-007b B11 kontrabandoa Behin ikusi zituzten eta gelditzeko esan. Paketeak bota zituzten baina beraiek ez zituzten harrapatu. Batzuek lortu zuten paketeak salbatzea.
SM-007b B12 kontrabandoa Emakume baten aitaren kontrabandoko istorioa, tiro egin zioten batean. Momentu larriak dira.
SM-007b B07 Sanferminetara joateko aita eta bera bezperan atera eta gaua Uharten egin zuten. Hurrengo egunean feriara joan, bertan hamarretakoa hartu eta bera etxera bueltatu zen.
SM-007b B08 jaiak Beste behin, bera Iruñetik itzuli eta botatzen hasi zen eta festetako lau egunak ohean eman zituen. Lehen uztailaren 10ean ziren, baina orain abuztuko lehenengo igandean dira jaiak, belar garaia zela eta aldatu zuten data.
SM-011 A10 Herria bi taldetan zatituta zegoen. Don Julianek herrian argia jarri nahi zuen. Baina beste taldeak ez zuen nahi, haserre baitzeuden. Botuetan zer egin behar izan zuen Don Julianek irabazle suertatzeko.
SM-011 A11 Maiatza jartzean, bi talde zeuden mutilak banatuta baitzeuden. Bi talde egiten zituzten plazan eta Don Julianen taldekoek ekarri zuten zuhaitzik handiena.
SM-011 A14 Kontakizuna: Txabola erre zuen.
SM-011 A18 Aitak bera noiz hilko zen esan eta asmatu egin zuen. Eri egon zen hamalau hilabetez ohean, eta zein egunean hilko zen esan zuen eta egun hartan hil zen. Bere bi ahizpa mezara zihoazen eta joan aurretik agurtu zituen gero ez zituelako berriz ikusiko.
SM-011 A27 Kontakizuna: Apaiza dantzatzeagatik kendu zieten.
SM-011 A32 kontrabandoa Gauaz argiak pizturik etortzen ziren karabineroek ikus zitzaten. Norbait aurretik joaten zen egoera aurreikusteko. Hontz oihua egiten zuten seinale gisa. Etxe batean kontrabandoa eta bestean kontrabandista ezkutatzen ziren. Horrela ez zuten inoiz ezer aurkitzen. Idazkariaren papera behar zuten eta idazkaria etxera joan orduko kontrabandoa zegoen etxera mezularia heldu eta lekuz aldatzen zuten.
SM-011 A04 Bere aita jaiotzean amona gaixorik gelditu zen. Aitak hamalau urte zituenean, bere amak esan zion, bazuela oraindik Lukingo Erremedioetako Ama Birjinari egin zion promesa bat bete gabe eta berak egin beharko zuela bere ordez. Hemezortzi urte bete zituen eta Lukingo festak noiz ziren enteratu zen eta orduan egin zuen bidaia. Amak esandakoa egin zuen eta gero plazara joan zen. Izugarrizko egarria zuen eta iturri bat ikusi zuen, baina ura oso bero zegoen. Azkenean batere edan gabe buelta egin zuen, festak ere ikusi gabe.
SM-011 A07 artegia Artegiak: buelta guztian egiten zitzaion pareta lehorra harriekin, metro erdi bat baino pixka bat gehiagoko alturakoa. Atzetik eta aurretik altuagoa zen gailurra egiteko. Haizea sartzeko zirrikitu bat uzten zitzaion. Aurrean ataria egiten zen. Saihetsak jartzen ziren eta horien gainean adarrak, trabeska hobe, eta "zuzturrak" (zuztarrak?). Gainetik egurrak jartzen ziren, gailurrean ere bai. Kontakizuna: Gau batean erabat bukatu gabe utzi zuten artegi bat haizeak eraman zuen.
SR-009 A02 Lakuntzara trenez baina dirurik gabe joan ziren eguna.
SR-009 A05 ogibideak: maisua Eskolako bere maisua Don Cleto Rojo zen. Eskolara gitarrarekin joaten zen. Eta Fernandak Tolosara joan behar zuela jakin zuenean, bere etxera joan eta bere amari esan zion, ikasteko balio zuela eta ez bidaltzeko hara. Hurrengo egunean Fernanda trenez joan zen Tolosara.
SR-009 A06 herrimina Tolosan gauean besteak ohera joaten zirenean berak bere arropa garbitzen zuen. Elurra ari zuen egun batean, balkoira atera zen eta herrimina sentitu zuen, baina bertan egon zen hiru urtez familiako inor ikusi gabe.
SR-009 A08 istripua Belarra mozteko makinarekin izan zuten istripua.
SR-009 B01 ogibideak: sukaldaria Behin aita Iruņera joan zen feriara eta bertako ostatu batean bazkaldu zuen. Hango emakumeari esan zion bazuela alaba bat sukaldaritza ikasi nahi zuena eta emakumeak bidaltzeko esan zion. Eta horrela joan zen Fernanda Iruņera. Lehenengo egunean oiloa hiltzeko esan zioten eta burua moztu zion. Gero hankak zopara botatzeko esan eta berak garbitu gabe bota zituen. Horrela ikasi zuen sukaldaritzan. Bertan Diputazioko idazkaria zegoen apopilo eta berarekin ezkondu nahi zuen, baina Femandak ez.
SR-009 B02 Behin batean, bere aitona batek etxe bat eraiki nahi zuen, baina horretarako zuhaitz bat bota behar zuen eta baimena behar zuen. Guardak hiru hilabete kosta zitezkeela esan zion. Fernandak egun berean lortu zion.
SR-009 B03 antzerkia Karmelo izeneko bat ere bazen ostatuan eta berak argitaratu zuen "Pensamiento Navarro"-n Fernanda herrira itzultzen zela. Gizon berberak ere antzerkira eraman zituen ostatuko jabeak eta bera. Sei hilabetez egon zen Iruñean.
SR-009 B04 elikadura Martxonean, bere etxean, hamabosten bat lagun elkartu ziren afaltzera eta berak egin zien afaria: zopa, haragi gisatua patatekin eta bizkotxada.
SR-009 B09 eliza Eliza berria egiten hasi zirenean bi arduradun joan ziren eta haiek ere etxean bazkaltzen zuten. Orduan bazkari berezia egiten zuen, egunero desberdina: zopa, albondigak, txuletak. Aitona elizako juntakoa zen eta azkenean hamaika langile hartu zituzten etxean: hamaikak jantokian eta etxeko zazpiak sukaldean jaten zuten. Urte oso bat eman zuen horrela. Apezpikuaren autoa bere etxearen ate aurrean ikusten den argazkia.
SU-005 A01 Sarrera. Adina. Kontakizuna: zein arin zegoen jakiteko hirurogei urtetan plazako intxaurrondoko adar batetik hankatatik zintzilik jarri zen. Izena, jaiotze lekua. Zazpi senide ziren.
SU-005 A10 Ameskoan lanean ari zela igandean heldu zen etxera eta zaldia hiru alditan ikusi zuen. Hurrengo aldian zuhaitz guztiak markatu zituen ez galtzeko.
SU-005 A11 Kontrario asko eta asko izan ditu. Zortzi lagunek jo nahi zuten elurretan galdu eta hanka apurtuta zuenean. Batek dantzara joan nahi eta berak ez zuela gustuko eta ez zela joango eta jotzen hasi zitzaizkion.
SU-005 A16 Abereekin "ipurtatsak" egiten ziren. Otsoek bere amaren aitonari egindakoa. Bere aitonak bat harrapatu zuen zepo batean. Eta bere lagun baten laguntzaz hankak lotuta eta mozala emanda etxera eraman zuen. Bere amak lau urte zituen eta gau hura otsoak saltoka eman zuen hil zen arte. Gero larrua kendu eta saldu egin zuten.
SU-005 A17 Bere aitonak hamalau urte zituen, ahuntzen etxean bizi ziren eta txakur beltz bat zuen. Ahuntzei jarraitzen, otsoa bi otsokumeekin agertu zen. Otsokumeek txakurrari hortzak erakusten eta txakurra izuturik.
SU-005 A22 Andregaitzat nahi zuen baina lehengusuak ziren eta neskak ez zuen nahi. Mutila Ameriketara joan zen eta aitari karta bidali zion, neska bizirik zegoen bitartean ez zuela atsedenik izango eta hura hiltzeko. Eta puntzoi batekin hil zuen hark mendian.
SU-005 A23 Behin artzain zegoela, iturmenditar batek axuria saldu zuen dirua lortzeko eta gero berak ostu zuela esanez salatu zuen. Bera izanik bestearen lagunik onena, azkenean berau salatu zuen egin ez zuen zerbaitetaz.
SU-005 A24 Iturmendi eta Urdiaingoen arteko borroka batean bat hil egin zen Urdiainen bertan. Baina inork ez zuen egiarik esaten eta ez zuten inor kartzelaratzen.
SU-005 A25 Azkenean bera salatu zuen Iturmendiko artzainak barkamena eskatu egin zion eta dena konpondu egin zen.
SU-005 A26 Zurgintzarako jarri zuen motorrarekin arazoak izan zituen. Eibartik ekarri zuen makina eta ezin izan zuen ordaindu. Baina jada dena ahaztuta dago.
SU-005 A03 Lokiz mendian egurra moztu eta jaisten ari zirela, lehertu egin zen eta bera egur azpian gelditu zen.
SU-005 A05 Hogei urterekin Urbasara joan zen arkumeen bila elurra egin zuelako. Baina galdu egin zen. Goizean joan zen eta ikaragarrizko elurtea zegoen. Bost egun eta lau gau egon zen mendian galdurik. Ezkizan egon zen haritz ondo batean. Ameskoako bat zelako ustetan basurdeak etorri zitzaizkion ondora. Gau hartan pentsatu zuen hil egingo zela eta ez hiltzean bertan elurra kendu arte egongo zela uste izan zuen. Seigarren egunean euriarekin elurra jaitsi zenean, mandabide bat aurkitu zuen. Iluntzean ailegatu zen bentara eta bertan sei egun gehiago igaro zituen. Oinetako mina sendatzeko ikusi zuten medikuen kontuak. Azkenean pixarekin sendatu zitzaion baina behatz bat kendu zioten.
SU-005 A06 Beste behin behiak basora eraman zituen arratsean eta goizean bila joaterakoan behiak sakabanaturik zeuden. Hirurogeita hamazazpiren bat urte zituen. Errekako ura gainezka zegoen. Urak behia eraman egiten zuen eta bera lurrera bota zen. Hilda ote zegoen baina bere behi gaiztoak ikusi eta txiza egin zion. Txizaren beroarekin esnatu eta salbatu egin zuen egun hartan. Berak, behi hura norbaitek bidali zuela uste du. Beti errezatu du asko eta asko.
SU-005 A07 Argazkiak ateratzera joateko ongi jantzi zen baina sagarrondo aldamenean erori egin zen behin eta berriz. Hori zela eta etxera heltzerako katarroa zuen.
SU-005 A09 Berak Urbasa oso ongi ezagutzen zuen. Baina beste behin lainoa zegoela galdu egin zen artzain zebilela.
I-066a A6 Gerra denboran elizan gertatutakoa: apaizari tiroa bota zioten.
I-066a A11 Kattagorria, ipurtatsa. Kontakizuna.
I-033b A3 Herriko beste familia bati buruz ari da. Aberatsak omen ziren eta oraindik herentzia dena aitonaren izenean dute, etxeak eta dena. Beraien ama duela hogeita hamar urte hil zela eta oraindik ere, bere izenean eskutitzak ailegatzen dira. Izugarrizko etxe bat dute, baina diru asko behar da hori konpontzeko. Ez diote batere kasurik egin, ezta barrutik ere ez. Duela berrehun urteko dirua eta guzti zegoen etxe barruan.
I-010 A9 Ardiei ematen dieten pentsu, belar eta kotoia. Abeltzainei egindako ardien kontrolak. Beti esan diete gezurra kopuruari buruz, baina ez badiete esaten ez dute laguntzarik jasotzen. Kontakizunak.
I-010 A4 Igoako neskak famatuak dira, baina oso polita eta pinpirinak izateagatik bere euskaragatik baino gehiago. Kontakizunak.
I-010 A6 Frantziatik ekartzen omen dituzte haragirako behiak kontrabandoz. Ultzaman Lantzeko partetik pasatzen dira. Sorogainen ere egiten dute. Kontakizuna: Orreagaren osaba bati gertatutakoa.
I-010 A10 erlijioa: apaizak Apaiza Lizasokoa da, oso umila eta euskalduna da. Beste zenbait apaizei buruz ari dira. Orreagak aurreko egunean Arrarasko eta Lizasoko apaiza ezagutu zituen. Kontakizuna.
I-008b B1 Emakume batek oso diru gutxi zuen edozein erresidentzian sartzeko. Eta azkenean aspaldi ezagutzen zuen eta bera bezala alargun zegoen gizon batekin ezkondu zen.
I-008a A4 Uztailaren azken egunetan etorri zen, Arrarasko jaietarako. Gaztetan jotak dantzatzen ibiltzen zen beti. Baina "Hijas de Maria" ziren eta handik atera behar zituela esaten zuen apaizak.
I-008a A3 Orain bera Bartzelonan bizi da bere alabarekin. Kontakizuna: familia bereko lau belaunaldi zeuden.
I-007 B13 Beraiek eskolara ere oinez joaten ziren. Igoako mutil kaxkarrek bere jostailuak kentzen zizkieten.
I-007 B14 eskola - eraztuna Euskaraz egiten bazuten eraztuna jartzen zieten. Bizilagunek batzar bat egin zuten eta bertan erabaki zen eraztunarena. Baina beraiek euskara besterik ez zekiten eta batak besteari pasatzen zioten. Maistrak bera ez zuen inoiz jo euskaraz egiteagatik. Baina behin mutil bati makila batzuk ekartzeko esan zion. Berarekin hautsi zuen lehenengo makila. Mutil hura fraide joan zen gero.
I-007 A4 Gurpil-aulki batean zegoen neska baten aulkian pasatzen zuten kokaina. Gurpiletako goman ezkutatzen zuten.
I-006 B6 Lehen ezer ezin egin eta orain askatasun gehiegi. Lan egin eta etxean egon behar, besterik ez. Orain, noiz etxeratu zain. Kontakizuna: Inauterietan ateratzeko baimenak direla eta.
I-006 B4 Erresidentzian dagoen emakume batek laurogeita hamabost urte ditu. Janariarekin arazoak ditu. Hanka batetik operatu zuten. Gizona hil zitzaion. Frantsesa zen eta itsasontzi batean ezagutu zuten elkar. Ez zuten seme-alabarik. Arren pisu bat zuten. Diru asko du, baina miserikordiarako geldituko da. Eta orain arte kasurik egin ez dioten ilobak joaten zaizkio orain bisitatzera. Diruak galtzen du jendea.
I-003 B9 Bere izenaren gaineko kontakizunak.
I-006 B2 Medikua zen lehengusua, Andres Labaien, bat-batean hil zen. Bere heriotzaz nola jakin zuen, lagun batek egunkarian ikusi eta berak bera ez zela uste izan zuen. Hiletan jende asko eta asko zegoen, jendeak asko maite zuen gizon ona baitzen. Euskalduna zen eta beti egiten zion euskaraz. Iruñean topatu ziren aldi batean nola agurtu zuen. Oso gizon arrunta zen, ez zen batere harroa. Zaragozako andrea zuen, han ikasi zuen eta. Beste bikote batekin zebiltzala, besteak ongi-ongi jantzita eta bera arrunt-arrunt zihoan. Hiletan jende asko zegoen. Horrelako pertsonak hiltzeak pena ematen du. Baina, "zaharrek eskaporik ez eta gazteek ordu ziurrik ez".
I-003 B7 Gauza txarrak erostea baino merezi du onak erostea. Berak jartzen zituen. Behin ilobak eskatu ziona jarri zuen.
I-003 B6 Katalanak bere familiari buruz galdetu zion eta gero esandakoa. Semeak egindako ohe-estalkiak. Familiakoek egindako eskulanak.
I-003 A9 Pedro alkate egin zuten. Bere lehengusuak oso ongi pasatu zuen. Bere amak bi gizon bidali zituen han ote zegoen galdezka.
I-003 B1 Garia neurtzeko "erregu erdi" neurria. Artilea kardatu. Azpiltzea. Hamaika senide hil ziren, zaharrenak hogeita sei urte zituela, gaitz batek hartuta. Bi gelditu ziren bizirik.
I-003 B2 Karlosek ongi zekien "zapinak", artilezko galtzerdiak, egiten. Gero Ignazio sukaldean ikusi zuen haria egiten. Besteek bazekiten eta honek ez, baina berak behar zituen eta egin zitzala."Mandasoka". Bera ere jarri zen egiten, baina artilea garbitzerik ere ez zitzaion bururatu. Eta ama heldu zen. Bera garbitzen balego bezala egin zuen eta amak nork egin zuen galdetzean inork ez zuen erantzun. Gero jakin zuen eta hurrengo egunean hari garbi-garbia prestatu zion eta egin zituen. Mutilak Asturiasen ikusi zuen egiten. Badago erakusketa bat urtero Axularren. Zenbait lekutara joaten da bera ere nola egiten den erakustera.
I-003 B3 Hankako hezurra mugitu zitzaion. Beteluko petrikiloarengana joan zen eta ongi sendatu zion. Hezurra apurtu zuen batean, ospitalean egon zen hilabete bat baino gehiago igeltxoarekin, operatu gabe eta analisiak egunero eginez. Etxera joan zen hilabete luze bat eta gero, baina beste hilabete baten buruan bueltatu behar zuen.
I-003 A3 Goizuetan egon ziren behin jaietan: bazkaria, errekan sartuta ibili ziren, etab. Gero herrira itzuli ziren eta elizara joan. Bertan organoa jotzen aritu ziren. Apaiza sartu zen. Kredoa kantatzen. Dantzaldia. Hamasei neska korruan dantzan. Arratsaldean Idazkaria, Iruñekoa zena, mozkor-mozkor zegoen eta "levántate pamplonica" abestu zioten neskek. Guardia zibil batek zelako ausardia zuten esan zienean isiltzeko esan zioten, musika egon behar zuela eta ez zegoela. Hogeita bost bat urte zuten orduan. Nola joan ziren Goizuetara.
I-003 A4 Beste egun batean gertatu zena. Ez zuten esan nahi nongoak ziren. Galdetu ziena herriko ezkongabea zen.
I-003 A7 Egun batean, errepidea egiten ari zirenean, duela berrogei bat urte, kanpoko jendea zegoen. Hamaseiren bat elkartu ziren afaltzera.
I-003 A5 Oso oso mozkorra zegoen batean ohean "petaka" (maindireak zeharkan jarri ohean sartzea galeraziz) egin zioten.
I-003 A10 estalaktikak eta estalagmitak Lehengusuak beste zulo bat aurkitu zuen. Zuloak ikustera joan den jendea. Zulo hauek leizeak dira. Bertatik estalaktita eta estalagmitak hartzen dituzte "euskal sukaldeak" deritzanak egiteko. Debekaturik dago eta zigorrak izugarrizkoak dira. Bere lehengusu batek, igeltseroa denak, hartu zituen bere sukaldea egiteko eta beste bat ere egin behar du.
I-003 A11 Norbaiten heriotza. Norbaitek etorri behar omen zuen. Arropak jasotzen ari zenez besteei beste egun batean joateko esan zien.
I-003 A13 Katalan bat joan zitzaion galdera batzuk egitera. Gero Erriberriko neska bat joan zitzaion.
I-039 B02 egurra Mendian lan asko egin izan du. Egurra ateratzen zuten eta garraiatu egin behar zuten. Ibaian zehar garraiatzen zituzten, baina ez almadietan, solte baizik. Beraiek oinez joaten ziren ibai ertzetik, egurrak nonbait gelditzen baziren askatzeko. Uretara eroriz gero ez zekien iregi egiten. Uretara erori zen behin eta nagusiaren semeak luzatu zion makil bati hartuta lortu zuen ateratzea.
I-043 A08 Egunero joaten zen apaiza berarekin euskaraz hitz egitera. (11.05") Dantzariak plazara jaisten ziren beraiekin trago egitera.
I-043 A09 elikadura: gazta - elikadura: taloak Bi anaietako bat beti falta zen lanean buruko mina zuelako. Beraiek bazuten artoa eta beti zituzten taloak. Bazegoen familia bat artorik ez zuena baina ez zuten nahi ezer ematerik. Bazuten esnea eta harekin gazta ere egiten zuten. "Marrakuka": taloak esnearekin.
I-015 A08 Montxo Armendariz joan zela kontatzen du.
I-026 B03 denetarik - familia Bere ilobei buruz. Herria asko gustatzen zaie. Familiari buruz zenbait kontu: arraindegia, ikasketak eta gorabeherak.
N-033 A03 euskara Bere aita Iruñekoa da eta bere gurasoak erdaldunak dira. Amona Etxaurikoa zen eta euskarazko hitz zenbait erabiltzen zituen erdarazko hizketan. Aitona Garisoaingoa zen. Aitonaren amona Jaizkoa zen eta hark aitonaren arreba bati katezismoa euskaraz erakusten zion. Beraz garai hartan bazegoen euskaldunik Jaitzen.
N-065 A04 jaiak Apaizaren etxean zegoenez, ez zuen besteek adina askatasun. Apaiza baino, zerbitzaria zen kaxkarragoa. Irurtzunera joan ziren jaietara okinaren kamionetan. Bueltan zerbitzariak baimen gehiago ez eskatzeko esan zion. Hurrengo jai egunean baimenik eskatu gabe joan ziren.
I-016b B03 euskara Horiek badoaz, horiek joan dira, nik ekartzen dut. Sakanan oso desberdin hitz egiten zuten, forma trinkoak erabiltzen zituzten. Zenbait laguni buruz hitz egiten dute. Zenbait kontu.
I-016b A03 herria - erlijioa: apaizak Gizonak ezkilak jotzen ditu seietan eta sei eta erdietan sartzen dira. Nor biltzen den eliz atarian. Sei apaiz ezagutu ditu herrian. Seiei buruz ematen ditu azalpenak. Duela berrogeita hamar urte hirurehun biztanle baino gehiago zituen herriak. Berak ehun bat ikusi ditu hiltzen. Kontakizuna: Jaunartzearen egun berean heriotza bat ere egon zen.
SS-016a A01 Don Juanek kontatzen zuen haur gabeko Araizko emakume baten gertaera. Haur eske kateak hartuta hona eta hara ibili zen eta urte hartan bi ume lortu zituen. Emakume hark berrogei urte baino gahiago zituen.
I-011 B02 esne kooperatiba Esne kooperatiba. Honek laguntzen du herrian jendea gelditzen. Baina ezkongabeak dira mutil guztiak. Kontakizunak.
I-016b A01 Gerra Soldadu zegoela gertatutako kontuak. Hemendik hara egon zen: Huesca, Andaluzia, Bilbao... Hemezortzi urte zituela joan eta hogeitabost zituen garaian itzuli zen. Bitartean etxean lana nork egiten zuen. (6.30")Teruelen nola eta noiz egon ziren 1937.an. Batailoi internazionalak zeuden han. Terueletik jende asko joan zen Frantziara. Gartziandiari buruzko kontakizuna.
I-011 A05 ohe-estalkia Gakorratzezko lau ohe-estalki dote bezala.
I-012 A10 Gizona abenturazalea izan da eta zenbait istorio kontatzen ditu.
I-050 B01 Haragia saltzeko eman eta etxera ezer gabe etortzen zen seme gazteena. Orduan amak ez zion gehiagorik eman.
I-050 A02 Gerra Gizona Gerran egon zen. Bere etxean bertako lana bere arrebak egiten zuen, ezkonduta zegoen eta bertan bizi zen. Gerran egon zeneko kontakizun batzuk.
I-073a A07 euskara: euskalki desberdinak Behin Durangon bazkaltzen egon ziren eta zerbitzariak "itxoin" esan eta beraiek ez zuten ulertzen. Gipuzkoako euskara errazago ulertzen dute Bizkaikoa baino.
I-022b A01 euskara - ogibideak: maisua Herriko jendeak ez zuen erdaraz ulertzen. Baina egon zen herrian maisu bat euskaraz egiten uzten ez ziena eta orduan sartu zen erdara herrian. Gerra bukatu eta jarraian izan zen. Oraingo gazteek, ikastolara badoaz ere, erdaraz hitz egiten dute dena. Apaizak "musir" euskaraz nola esaten zen galdetu zien.
I-016a A02 Heriotza baten historioa.
I-024 A02 Zenbait etxe garbitu eta ezkilak jotzen zituen. Hamabiak jotzera joan zen eta han ezkutatuta zegoen mutil bat. "Ni euskalduna naiz" esan zion hark eta honek erantzun "ni ere bai".
I-004 B10 etxeko lanak - herrimina Herria oso leku politean dago. Herrimina izaten du, beti bilatzen du antzeko paisajea, baina Nicaraguan ez dago. Han dena basatiagoa da. Ez dago ardirik, behiak bai. Autoak ere badira, baina ez hemen beste. Berak behiak jezten badaki baina ez ardiak. Litro asko jetzi zituen gaztetan. Orreagaren esperientzia abere eta etxeko lan kontuetan. Bere azken esperientzia kontatzen du. Gustatu egin behar zaizu lan horietan aritzea.
I-004 B03 ikasketak Baina ikastea ere gustatzen zitzaion. Bere ahizpak ikasten ari ziren eta berak ere nahi zuen, baina ez zioten uzten, amarekin gelditu behar zuela esaten zioten. Bere ahizpa batek josten behintzat ikasteko Irurtzunera bere etxera joateko esan zion eta gurasoei, behin Irurtzunera joanda, berdin zitzaien Iruñera joatea eta orduan utzi zioten ikastera joaten. Akademia batean hasi zen ikasten.
I-004 B01 Nikaragua Nikaraguara bidaia egitea nola bururatu zitzaion. Bazuen bertan egon zen lagun bat. Oporretako denbora herri bat ezagutzeko gutxi zelakoan urte oso baterako joan zen. Lehenengo josteko gauzekin ibili zen, gero asentamentu batera joan zen eta han kafea mozten aritu zen hiru hilabetez eta gero eskolan. Egunero artoz egindako taloak jaten zituzten. Batzuetan kosta egiten zen egunero ur eske joatea, txinaurri eta labezomorroz inguraturik bizitzea etab. baina berarentzat lehen herrian bizitzea bezala zen. Ez zuen talorik egiten ikasi, pasatzen ziren neska batzuei erosten zizkieten. Egun libreetan, larunbata arratsaldean, etxean egoten ziren irakurtzen edo idazten. Jende asko joaten zen bere etxera. Diskoteka bat ere badago eta hara joaten ziren dantzatzera.
I-005 A06 ogibideak: itzaina Kontakizuna: Behin feria batera joan ziren eta han bera ezagutu eta itzain onena zela esan zion gizon bat zegoen. Berak ez zuen gizon hura ezagutzen.
SN-007b A03 sorginkeria Herrian bazegoen sorginak zeudelako zurrumurrua. Amak kontatzen zien borda bateko apaizgai bat joaten zela taberna batera eta bertan esaten ziotela sorginak bazirela baina berak ez zuen sinisten. Behin izugarrizko burrunba batean "Sorginak ez garela baina bere imagina bagarela" esan omen zioten. Ez zen gehiago gauez joan. Bere amak erroka hartzen zuen eta kontu kontari aritzen zen. Beste batean norbait joan zen haziendekin eta orraziak aurkitu omen zituen. Norbaitek ahaztu zituelakoan orraziak hartu zituen eta hauek hitz egiten ziotela gertatu zen. Beste kontakizun batean, hiru zarata egiten omen zituen sorginak gelako leihoan. Ez zegoen sorginkerietarako erremediorik. Baina sorginek ez zuten gauza txarrik egiten. Ez zegoen lamiarik edo gaueko beste izakirik (Inguma).
SN-007b A02 istripua Gaztainak biltzen ari zela erori zen baina adar batek gelditu zuen. Gurdiz eraman zuten etxera, baina azken kilometroa oinez egin zuen. Ez zirudien larria zenik baina errekonozimendua egitera Iruñera eraman zuten. Gutxi iraun zuen gero.
I-005 B11 ogibideak: egurgilea Egurgileek Kataluniara bidaltzen zuten egurra. Aurizberrik Mezkiritzek baino mendi gehiago zergatik duen kontatzen du Orreagak.
I-005 B08 ogibideak: sukaldaria Bi iloba baditu. Batek "Toro"-n egiten du lan eta bestea sukaldaria da. Azken honen kontakizunak. Beste ilobaren kontakizunak.
I-005 A02 Iruritako bentakoei buruz hitz egiten dute. Bere iloba batzuek etxea konpondu dute orain. Kontakizunak: pinudia; autobusa bentan gelditu zen aldi batean gertatu zena.
I-066b A05 hilketa - herria: Beruete Berueteko lapurrak maizterrak ziren Etxebarrian. Lantzeko lapurren arrazakoak zirela esaten zuten. Goņi abizena zuten. Bost anaia eta hiru ahizpa ziren. Azken heriotza baino lehen egin izan zituzten bestelako gaiztakeriak. Ixilik egon behar. Ilarregiko gaztea hil eta leize batera bota zuten eta ondorioz herriko mutilekin zenbait istilu izan zituzten. Ikatza saltzeagatik ordaindu zioten eta gero mendian beste bide batetik aurrea hartu zioten eta lapurtzeko hil. Lantegian mutila faltan sumatu zuten eta bazekiten hauekin kontuak egitera joana zela. Susmatzen hasi ziren eta errudun ikusi zituzten. Gaztetan artzain ibili izanak zirenez, mendiko leizeak ongi ezagutzen zituzten. Herriko bi izan ziren leizean sartu zirenak bere bila. Gero aitortu zuten eta Kandelera egunean Iruņera eraman zituzten 1934.ean. Bi gazteenak hartu zituzten baina zaharrena aske zegoen. Bere emaztearen etxera sartzen omen zen ezkutuan jatera eta horrelako batean koinatak Guardia zibilari keinu bat egin eta bidean harrapatu zuten. Balkoietan maindireak jartzen zituzten aske zegoela abisatuz. Gero hirurak hiltzera kondenatu zituzten, baina batek bere buruaz beste egin zuen eskaileretan behera jauzi eginez. Bere familia herritik joan zen. Jendeak hiru anaientzat barkazioa eskatu zuen, baina gauza politikoa izateagatik edo, euskaldunak baitziren, hil zituztela diote batzuek.
SN-007a A01 euskara Bere adineko inork ez du euskaraz hitz egin herrian. Bere etxean osabak eta amak euskaraz hitz egiten zuten. Osabak euskaraz besterik ez zuen hitz egin nahi eta euskaraz ikasi behar izan zuen berak. Bere aitak ez zekien euskaraz eta berak itzuli egin behar zion.
SN-007a A03 Apaizak euskaraz agurtu zuen eta berak erantzun.
I-056 B07 istripua Zuraren makinarekin izan zuen istripua. Ospitalera eraman eta han egon zen hilabete batez hitz egin gabe, konortea galdurik.
I-056 B09 gerra: soldadua Barrakoiak non zeuden eta nortzuk egoten ziren. Borrokak izaten zituzten eta horregatik ziegara eramaten zituzten.
I-025 B01 Argentina Aitona gazte zenean ez zegoen eskolarik herrian eta ez zekiten erdaraz. Argentinara joan ziren asko garai hartan. Aitona joan zen eta hau hil bazen ere, baditu lehengusuak oraindik han. Aita oso gazte hil zen eta lehengusu hauek ez zekiten ziur nongoak ziren. Herrira joan ziren aldia.
I-025 B02 "Itxoin" hitzaren gertaera.
I-046 A04 harrobia Mezkirizko harrobia. Alkate zen garai haietan eta han sartu zen bera ere lanean. Izan zuen istripua: polborak eztanda egin zuen.
I-046 A07 Berak izan dituen gaixotasunak eta istripuak.
I-047 A01 medikuntza: operazioa Gerria gaizki du eta duela hamaika urte operatu zuten. Baina bigarren operazioa bortitzagoa da eta ez dira egiten ausartzen.
I-047 A02 Gerra Herriko bere adinekoak. Batzuen eta besteen istorioak. Gerrako kontuak. Bera Madrilgo frentean egon zen, Barajasko Coslada herrian. Utzita zegoen markes baten ehiza barruti batean ehiztatzen zuten. Hogeita bi edo hiru urte zituela joan zen bera, soldaduska bukatu eta oso denbora gutxira.
I-047 A04 bizimodua - gosea Mahats kilo bat hiruren artean erosi eta abereak egoten ziren Kuatropea zeritzoten lekura joaten ziren jatera. Manuelek koilareak egin eta han saldu egiten zituen. Egunez soroan egiten zuen lan eta gauez, koilareak egiten zituen. Beharra ezagutu dute beraiek. Gerra ondoren gosea ere ezagutu zuten. Ogia handitzeko patata sartzen zioten. Beraiek asto handi bat izan zuten.
SM-007b A07 sorginkeria Haur bat gaixorik jarri zen eta medikuak ez zekien sendatzen. Pauera joateko esan zioten amari, han mediku on bat baitzegoen. Hark haurra ikusi zuenean berak ezin zuela sendatu, mina eman zionak sendatu behar zuela esan zien. Baina beraiek ez zekiten nor izan zen. Medikuak orduan, herrian jende gehien joaten zen meza zein zen ikusi eta orduan ur bedeinkatuaren putzura zazpi pikorreko ilar leka botatzeko esan zien. Min eman dionak lan gogorrean sartuko da eta ez da elizatik aterako hiru gauza hirutan egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esana egin zuen. Mezatik atera eta emakume hark mutilaren amari mutila nola zegoen galdetu zion. Amak gaizki zegoela esandakoan emakumeak sendatuko zela esan zion. Poliki-poliki sendatu egin zen mutila. Baina handik urtebetera beste hainbeste egin behar zuela bururatu zitzaion eta berdina egin zuen. Lehengo medikuak esan zion berriz egitekotan, soka bat lazo antzean bota eta urkatzeko esan zion. Hala egin zuen emakumeak eta sokaz hartuta zuenean semea sendatzeko esan zion hantxe bertan urkatzerik nahi ez bazuen. Izuturik baietz esan zion baina apaizari esan zion. Eta honek mutilaren amak sorginari barkamena eska ziezaion esan zion. Amari kolera sartu zitzaion eta oso gaizki egon zen. Iruditzen zitzaion pekaturik handiena egin zuela bere semea sendatzearren. Mutil haren amak azkenean apaizari esan zion eta honek sorgin hura infernuan zela esan zion. Eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela. Eta hala zen, baina arratsalde hartan hil zen, San Sebastian egunean. Zazpi apaiza zeuden elizan eta sorginaren semeak apaiza bat eskatu zuenean bere ama hiltzen ari zelako, ez zen inor joan.
SM-001b A08 sorginkeria Haur jaio berriei ere kalte egiten zieten sorginek. Bere amak esaten zuen hiru haur hil zitzaizkiola begizkoa zela eta. Egun batean Iruritatik Arraiozera bidean zihoazela hiru txerri atera zitzaizkion bidean. Zubiak ibaia zeharkatzen duen lekuan desagertu ziren. Alabak bi hilabete zituela hasi zen, arropak aldatu eta zerua garbi zegoela, ura alabari gainean erortzen zitzaion. Hori aldi askotan gertatu zen. Gurutze saindua ur bedeinkatuarekin egiten zuen alditan ez zen gertatzen. Azkenean haurrak atakeak zituen asteartetik asteazkenera eta ostiraletik larunbatera. Beste egunetan ez. Mezkirizko apaizak behin ikusi zuen eta oso arraroa zelakoan Iruritako apaizari esan zion. Honek katezismoak eman behar zirela esan zuen eta hala egin ere. Ez zen haurra gehiago busti. Haur harekin haurdun zegoela, mezatara joan eta, nahi gabe, apaizaren kontra jartzen zen. Behin apaiza batekin konfesatzen ari zela, apaizari esan zion ezin zuela aguantatu apaiza hor egoterik. Eta apaizak orduan barruan zuen haur hark deabruari lan handia emango ziola esan zion.
SM-001b A09 mitologia: lamiak Mezkiritzen lamiak zeudela kontatzen zuen amonak. Emagina baten bila joan ziren behin herrira. Honek egin zien lana eta izuturik ez zien ezer kobratu. Baina denak orraztera atera ziren egun batean, orrazi bat hartu eta etxera eraman zuen bere lanaren ordainetan. Lamiek ikusi zuten eta beti izan da zerbait haren etxean.
SM-005a A07 Bazegoen herrian gaixotasunen bat zuen haur bat. Hura sendatzeko haurra haritzetik pasatu behar zen. Horretarako haritza arrailatu egin behar zen eta Perpetuaren aitak egin zuen. San Joan egunean eguzkia atera baino lehen egin behar zuten. Bi maingu behar zuten izan eta biek Juan izena zuten. Batak besteari ematen zion haurra arraialde batetik bestera horrela esanez "To Juan" -esaten zuen batak- "karrak Juan" -besteak- "Biba San Juan" -denek, hiru alditan egin zuten. Haurra sendatu egin zen eta orain sei haurren aita da.
SM-005a A08 erlijioa: San Joan Bera behin San Joan goizean biluzik ihintzean bueltaka ibili zen. Hori sarna zutenek egiten zuten.
SM-005b A01 Trinidad Urtasuni buruz: bere izebaren etxean zegoela nola ezagutu zuen. Gau hartan ez zitzaion gustatu. Nola eskatu zion lehenengo aldiz Trinidadek berarekin ezkontzeko. Sei eskaera izan zituen ezkontzeko. Bozateko mutilak gurasoak bidali zituen Perpetuarekin hitz egitera, bera joan beharrean. Azkenean nola erabaki zuen Trinidaderi baietza ematea.
SM-005b A02 istripua Trinidadi ogia saltzen ari zela gertatu zitzaiona: Erratzura zihoala karabinero bat atera zitzaion eta Elizondora eramateko esan zion. Istripua izan zuten eta karabineroen kapitaina agertu zen.
SM-005b A03 Trinidadek ez zuen onartzen inork Jainkoaren aurka ezer esaterik eta behin haserretuta zeuden bi mutilen artean sartu eta horrelakorik ez esateko esan zienean gertatu zena.
SM-005b A04 Bazeuden bertso batzuk Trinidadek eginak Iruritako nesken kontra. Eta Perpetuak erretzeko eskatu zion.
SM-005b A05 Gerra Gerra garaian abertzaletzat zituzten Trinidad eta bera. Erratzun ogia saltzen ari zirela gelditu eta galdeketa egin zioten. Burgosekoak ziren haiek eta konturatu ziren berari buruz esan zizkieten guztiak gezurrak zirela eta aske utzi zuten. Iruñera joan ondoren ez zuen lanik aurkitzen ez zuten nahi aita zen gizonik lanean. Bestalde, politika kontuak zirela eta joan ziren bere bila. Jo zuten eta San Cristobalera eraman nahi zuten. Trinidad ezagutzen zuen mandazain bat atera zen orduan eta horri esker joaten utzi zuten. Beste behin Mezkirizko etxeko atean jo zuten.
SM-005b A06 Gerra Pikorraren kontua: pikorra izateagatik negozioa hiru egunez itxi zioten. (27.05") "Arriba España" eta astoaren kontua. (27.50") Perpetuaren ahizpa Julia medikua zela esan zion Trinidadek gaixo bati. (30.05") Trinidadek begia eta hanka zirela eta ospitalean egon zenean esan zituenak.
SM-006a A04 herria Mezkiritz aldatu egin da. Beraiek han jaio ziren baina arrotz bailiran hartzen dituzte. Berak bekaizkeriagatik dela uste du. Uraren arazoa. Perpetuak ere berdin uste du. Egurrik ere ez diote inoiz eman. Herrikoek gaizki begiratzen dituzte. Emakume batek herrian bera erotzat zutela esan zion, bera baino idazle hobeak badirela eta ea zertarako sartzen zuen muturra berak horretan.
SM-006a A06 eskola - euskara Fermin gutxi joan zen eskolara. Maisuak erreglarekin jo zuen mutil bat eta hil egin zuen. Erreglarekin sorbaldan eman zion eta bihotza bere lekutik atera omen zitzaion. Maisu berak beste mutil bat jo zuen eta hura ere eri gelditu zen. Maisua Aezkoakoa zen eta ez zekien ortografiarik ere. Gero don Manuel, apaiza, izan zen maisua. Hauek biek ez zuten euskararen aurka egin. Hurrengo batek, Martinezek, xigortu egiten zituen euskaraz hitz egiteagatik.
SM-001b A07 sorginkeria Mutil bat gaixotu zen eta ezta mediku batek ere ez zion aurkitzen zer zuen. Pauera joateko esan zioten amari, bertan mediku ona baitzegoen. Medikuak, berak ezin zuela sendatu esan zien, mina eman zionak sendatu behar zuela. Baina ez zekiten nor zen. Hori jakiteko, mezatara jende gehien joaten den egunean, ur bedeinkatuan zazpi pikorreko leka bat botatzeko esan zien. Pertsona hori lanean gogor hasiko da eta ez da elizatik aterako hiru alditan hiru gauza egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esandakoa egin zuen. Elizatik ateterazean, emakume hark gaixoaren amari mutilari buruz galdetu eta sendatu egingo zela esan zion. Poliki-poliki mutila sendatu egin zen. Baina urte baten buruan, sorginak beste hainbeste egin behar zuela erabaki eta hala egin zuen. Oraingoan emakumea urkatzeko esan zion medikuak. Amak soka bota zion eta helduta zuenean, semea sendatzeko agindu zion bertan urkatuta hil nahi ez bazuen. Egingo zuela esan zuen. Baina sorginak apaizari esan zion emakumeak egin ziona eta honek emakumeari sorginari barkamena eskatzeko agindu. Emakume gaixoa bere semea salbatzeagatik horren gauza txarra egin zuelakoan, oso gaizki zegoen eta apaizari esatea erabaki zuen. Apaizak lasai egoteko sorgin hura deabruarekin zegoela esan zion eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela erantzun. Eta hala zen, baina arratsalde hartan bertan, San Sebastian egunean, sorgina hil egin zen. Sorginaren semea oso gaizki zegoela ikusita, elizara joan zen apaiz baten bila. Eta sei bazeuden ere, inork ere ez zion kasurik egin.
SM-006b A04 Bere anaia hamar urte zituela leize batera erori eta hil egin zen. Bi seme zituen eta bat karabineroek hil zuten, lau tiro eman zizkioten sorbaldan kontrabandoan ari zela. Beste semea, komunera sartu zen garbitzera eta atzerantz erori eta hil egin zen. Lau seme utzi zituen.
SM-009 A03 Amerika - bidaia Ameriketara joateko Frantziara trenez joan ziren, han itsasontzia hartzeko. Barkuan hamar egun eman zituzten. Lehenengo lau egunetan ez ziren gelatik atera eguraldia zela eta. Ameriketan New Yorkera joan zen, han papeletak eta trenerako paseak ematen zizkieten eta. Batzuk euskaldunak ziren. Bera Utahra joan zen. Han egon zen bi-hiru urtez. Buelta trenez egin zuen, Chicago eta Washingtonetik pasatuz eta bidai guztia bakarrik egin zuen, beste inor ez zebilen trenetan. New Yorken trenetik jaitsi eta agente espainiar batekin elkartu zen. Berarekin tranbia hartu eta espainiarren hotel batera joan zen. Hotelean hiru frantsesekin elkartu zen. Bost egun itxoin behar izan zituzten barkuak atera arte. Itsasontzian hamabi egun eman zituzten Cadizera iristeko. Handik Bartzelonara joan ziren eta handik Iruñera trenez.
SM-009 A12 gaixotasuna Hilabete batez egon zen itsu. Gero begi-operazioa izan zuen. Ez zen ausartzen baina azkenean egin zuen. Oso ongi gelditu da. Birritan egon da bakarrik medikuarenean. Bi kasuak kontatzen ditu. Lehenengo aldia infekzio bat izan zuenean eta bigarren aldian suge batek kosk egin zion. Medikuak pozoia nola kendu zion.
I-041 B05 denetarik Gauza arraro eta sorginkeria kontu bitxirik ez du herrian gertatu denik entzun. Gerra garaian makiak oihanean ikusi omen zituzten baina herritik ez ziren pasatu. Samaniego medikua joaten zen herrira. Bere anaiak Iruñean jaio ziren bere ama gaixorik egon zenez ospitalera eraman zuten. Lehen ume asko hiltzen ziren.
I-091a A02 ezkontza - eztei-bidaia Bere senarra nola ezagutu zuen: bera Mezkirizkoa zen, baina Zilbetira neskame joan zen etxe batera. Inozenzio ere etxe hartan ibiltzen zen lanean. Inozenzioren bi arrebak ezkondu eta Felipe, anaia, Ameriketara joan zenez bakarrik gelditu zen gurasoen etxean. Burlatan ezkondu ziren. Inozenzioren arreba han bizi zen eta bertan egin zuten bazkaria ere bai. Autobusean joan ziren Iruņera. Eztei-bidaian Donostiara joan ziren.
I-091a A11 Inozenziok suge bat hil zuen segaz.
I-040 A01 Gerra Gerran Espainia guztian zehar ibili zen. Hiru urtez egon zen, hogei urte zituela hasi zen Gerra eta deitu baino lehen bera aurkeztu zen bolondres gehiago kobratzen zuelarik, bikoitza. Han dozena bat euskaldun elkartzen ziren eta soinujole bat hartzen zuten beraientzat eta horrela pasatzen zituzten zortzi egun. Benicarlon orkestra zuten eta astean bi egunez zuten dantzaldia. Gerra bukatu zenean, hirurogeita hamar nafarrak Sanferminetara bidali zituzten. Trenez joan eta hiru egun egon ziren.
I-040 B03 denetarik Mezkiritz ezagutzen du baina ez bertako jendea. Ipete mendian uzten ziren behiak jaien aurreko egunean. Herriko etxalde eta zenbait jenderi buruz. Ameriketan dagoen bati buruz. Bikote bat ezkondu eta izan zituzten seme ahulei buruz. Ahaideen arteko ezkontzak.
I-040 B05 dantza Zilbetira joaten ziren jaietan. Han dantzari xarmantak elkartzen ziren. Orondrizkoek oso ongi dantzatzen zuten. Urte batean jota txapelketa egin zuten eta berari mila pezeta eman zizkioten.
I-048 A02 Larrasoaña herriari "Puerto Rico" deitzeko arrazoia: Gerra karlistetan frantsesei urrea lapurtzen zieten.
I-048 B05 ezkontza Garai haietan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak komeni zitzaien moduan. Behin bere ama ezkontza batera joan zen Leazkuera. Han zegoen senargaia eta bi ahizpak eraman zituzten. Berarekin ezkondu behar zuena zein zen esan ziotenean senargaiak bestea nahiago lukeela esan zuen. Lesakan etxe garrantzitsuenetakoak beraien artean ezkontzen ziren. Odol nahasketak gertatzen ziren horrela. Eta horren ondorioz gaixotasunak.
I-048 B07 animaliak: hontza Herrian maistra egon zen neska bati buruz. Harentzat hontz bat harrapatu zuen berak.
I-048 B08 animaliak: sugea Panikesa edo erbinudea. Suge kontuak: Zilbetin langileak hartzen zituen gizon batek, Eugiko mugan dagoen larrera eramaten zituen eta leku batean, esaten zien hura ez mozteko handik sugea pasatzen zen eta. Baina oso ausarta zen bat, sugearen zain gelditu eta sugea hil zuen, baina baita bera hil ere sustoaz. Bere aitaginarreba kutxetagilea zen eta Eugiko muga hartan ezpeldi batean zegeola, suge bat mugitzen ikusi zuen eta atzetik segitu zion. Pago batera ailegatzean sugea zuhaitzean kiribildu zen eta gizonak aizkorarekin lau zatitan moztu zuen. Beste behin, seme zaharrenarekin zizatoki batera joan zen. Suge bat ikusi zuen lurrean erdi sartuta. Harri handi bat hartu eta buztan gainera bota zionean sugeak beste aldetik burua atera zuen. Eskerrak semea ondoan zuela. Bera han lanean aritu zenean jabeak Lantzekoak ziren. Haiek kaxkarrekoa ematen zieten sugeei buruan eta gero eskuetan edukitzen zituzten. Berari behin suge batek koxk egin zion hankan eta herritik urruti zegoenez, labanaz gurutze bat egin zuen garbitzeko.
I-048 B16 abeltzantza: abereak Abereak bordatan izaten zituzten mendian. Janaria eramatera joaten zirenean bide gogorra zuten. Batzuetan ardiak faltan zituzten. Behin lau gizon joan ziren ardien bila eta binaka bereiztu ziren. Elurretan eta bisutsa ari zela ibili ziren.
I-089 A04 kontrabandoa Mendian paketeekin ibiltzen zirenean eguraldi txarra ere tokatzen zitzaien. Bera aziendekin ibili zen paketeekin baino gehiago. Gizon baten gertaera: merkantziarekin asmatu ez, desterraturik egon zen, gida gisa ibiltzen zen. Guardia zibil bat Ziaurrizko gizon batekin borrokan hasi zen, honek eskopeta kendu zion eta guardia zibila negarrez hasi zen. Urepeletik ejerzitoko zaldiak pasatzen ari zirenean bidea galdu eta etxe batetik tiroka hasi zitzaizkien. Horrek berak parte eman zuen eta pinadi batean tiroka hasi zitzaizkien. Hura guztia bi durogatik. Guardia zibil asko ibiltzen ziren baina haiek ere saldu egiten ziren. Beste batzuetan guardiek paketeak kendu, eta lokartzen zirenean arrastaka joan eta berreskuratzen zituzten. Nylon, farfailak eta kafea pasatzen zen. Beti izan dira guardiak kontrolatzeko espioiak. Txakur espioia baten kontua.
I-089 A07 Orondrizko korreoa zen gizona ez zen ausartzen ilundu eta gero Errora bakarrik joaten. Eskopeta bat eman zioten, baina polbora kartutxoak besterik ez zituela. Gizon hura beste batzuekin Iruñera joaten zen eta ajoarrieroa hartzen zuten gosaltzeko. Soberan zegoena berak hartzeko esan zioten behin eta galtzan sartzen zuen bere olio eta guzti.
I-091b A01 Baigorriko gizon batek Arrola inguruan burdinezko balak bildu zituen. Beste bi Trona mendian aurkitu zituen. Bera ziur dago urrea dagoela Luzaide inguruan. Karlistek kaxa bat urre atera zuten. Lur azpian zerbait gorde eta iruditzen zaizu oroituko zarela non utzi duzun, baina lurra aldakorra da.
S-014b A02 erlijioa: Amabirjina Amabirjinaren istorioa. Uztailaren 2an amabirjina Altsasuko elizara eramaten da meza egiteko. Zer egiten zuten Amabirjina zihoan egunean. Egun hartako kontakizuna: erori egin zen. Beste zenbait kontu Amabirjinaren inguruan.
S-014b A06 erlijioa Jesu kristoren Pasioaren kantua. Gazte guztiak joaten ziren Santo Kristora kanta haiek ikastera. Ostiral Santu egunean elizan abesten zuten. Baziren liburu batzuk abesti haiekin. Bere amaren heriotza abesti haiek kantatzen. Hain triste gelditu zen aita, ezen bera ere hil egin zen eta biak egun berean ehortzi zituzten.
I-092 A01 sinesmenak Basilioren kontakizunaren bukaera. Denek gai baten edo besteren gainean ditugu sinesmen zentzugabeak. Gutxi ateratzen zirenek gauza arraro asko kontatzen zituzten eta asko ateratzen zirenek gutxi.
I-092 A08 animaliak: otsoa Otsoak ere baziren han. Bere aitonak bederatzi urte zituela, artzain txakurra otsoarekin borrokan utzi zuen eta etxera joan zen. Garrangak (txakurrentzat pintxodun koilareak) erabiltzen zituzten otsoak txakurra lepotik har ez zezan.
I-092 A11 gaixotasuna - ilargia Ilargiaren eragina euria, egurra, eraikuntzarako zura... etab.en gainean. Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zegoen eta ezin zuen ahoa ere ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ireki egin zuen.
I-092 A12 herri sendagintza Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zen eta ezin zuen ahoa ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ahoa ireki zuen. Berak beti izan du sensibilidadea herri erremedio hauekin.
II-111a A05 Soinua jotzeagatik apaizak ez zien komunioa ematen.
II-111a A06 inauteriak Eske joaten ziren: "azeriak" arrautzak biltzen zituen etxeetan eske joaten zirenean. Oraindik ibiltzen dira eskean eta gero afaria egiten dute. Kontakizuna: apaizak elizan ere abestu beharko luketeela esatean erantzun ziotena. Maskak aurpegia tapaturik edo itsusi jantzita ateratzen ziren.
II-130b A04 inauteriak - dantza: Bolant dantza Bolant dantza eta maskak egiten ziren Inauterietan. Aurpegia tapaturik, batzuk emakumez jantzirik eta besteak animaliz. Bi "bandelari" eta bi "gorri" zeuden ere. Orain Pazkotan egiten dira Bolantak. Gerratik bueltatu eta gero aritu zen bera dantzan, "gorri" eta "bolante" bezala. "Zapurrak": aizkorekin bolanteen aurrean joaten dira; "zaldikoak"; "giganteak". "Atso eta tupinak": bat emakumez jantzirik eta bestea larru bat bizkarrean eta kasketa bat elorriz betea doaz. Plazan txapela kendu egin behar zaio. (19.12") Nola egiten zuten plazan txapela lortzeko ikuskizuna. Lehenengo dantzariak aritzen dira eta gero danborraren errepikaz adierazten da noiz hasten den joko zati hau.
II-130b A05 ohiturak: Galar hotsak "Galar hotsak": gizon alarguna beste emakume batekin ezkontzen bazen gazteak zarataka eta istiluka hasten ziren. Kontakizuna. (26.30") Martini buruzko kontakizuna. Gauaz berriz ezkondutakoaren etxeko leiho azpira joaten ziren eta han hasten ziren zalapartaka eta tiroka. Kontakizuna.
SC-002c A01 lapurketa - hilketa 1952ko neguko historia: Intxauspe artzaina hil egin zuten eta ez zituzten hiltzaileak aurkitu. Jendeak nagusiak hil zuela uste zuen, nagusiaren emaztearekin adiskidetuta zegoelakoan. Bere artzain batek dirua sakelean zuela bazekien norbaitek, eta lapurtu egin zioten, berari ezer ere egin gabe. Lehenengo kasuarekin lotzen saiatu ziren legegizonak, hiltzaile hura babesteko asmotan edo. Ez ziren ez bata ezta beste kasua ere argitu.
SC-002c A02 istripua 1963ko abenduan bere bi ilobek eta haietako baten emazteak bizia galdu zuten. Ilobetako baten ezkontzatik bueltan, kamioi bat stop batean ez omen zen gelditu eta autoan zeuden hiruetatik, haurra bakarrik salbatu zen etzanda zegoelako, kamioi azpian sartu zirenean. Atzeko autoan ezkonberriak eta beste bikote bat zihoazen eta hauek kamioiaren kontra jo zuten, ezkondu berri zen iloba hilik suertatu zelarik. Bizirik atera zen haur hura bere ardurapean hartu zuten Juan Kruzek eta bere emazteak.
IR-014b A05 emakumeak Tomasa ezkongabe gelditu zen eta horren inguruan ari dira. Gazte zenean kanpoan aritu zen lanean. Bertako emazte asko artzaintsa joaten ziren. Beste emakume batzuen kontuak.
IR-014b A02 jaiak Ilunezkilak jotzean etxera joan behar zuten, ilundu baino lehen. Hogeitabi urte zituztela aitak ez zien utzi jaietara joaten. Beste behin dena prest utzi eta korrika ihes egin zuten jaietara. Herrian igandero egoten zen musika. Bere etxera joaten ziren mutilak eta gurasoen aurrean dantzatzen zuten beraiekin.
IR-014b A01 sorginak Lehen Iturburu etxean bizi ziren eta orain Mendia etxean bizi dira. Lorenza Emilio Arreserekin ezkondu zenean Mendia etxera joan ziren. Bere aita oso txistezalea zen. Bere aitak kontatzen zituen sorgin kontuak kontatzen dituzte. Hango Pettiriberro mendian elkartzen ziren sorginak. Neska bat apaizari sorginik ote zegoen eta nolakoak ziren galdetzera joan zitzaion eta apaizak, berau (neska) bezalakoa zirela esan. Beste behin aitak sorginek erreka bazterrean utzia eta laguntza eskatzen ari zen neska bat lagundu zuen, baina etxera eraman zuenean txantxa bat zela ikusi zuen.
II-033b A07 kontrabandoa Kontrabandoan artilea ere pasatzen zuten. Beraiek ez zuten kontrabandorik egiten, gizon zehatzak baitzeuden horretarako. Beraiek ogia hartzen zuten.
II-033b A08 ogibideak: artzantza - ogibideak: artzantza (etorkizuna) Mendi alde hartan aldaketa handia izan da. Orain bideak badira eta erraza da ailegatzea. Kontakizuna. Nola egiten zituzten bidaiak gora eta behera. Mandoaren ondoan egiten zuten lo. Ez du zalantzarik bihar artzainik izango denik Iropilen, beste modu batekoak badira ere. (46:50") Agurra.
II-033b A02 ogibideak: artzantza - eguraldia: elurra Ardi hauek elurra ari zuenean barrura sartzen zituen, baina hala ere elurrarrekin ere kanpora ateratzea behar zituen, denbora gutxi bazen ere. Kontakizuna: negurik gogorrena.
II-034a A01 Gerra Aurkezpena: 1940.eko gerran egon zen. Preso hartu zuten eta herrialde asko ezagutu zituen. (02:45") Oso goiz eraman zituzten preso. Ehun gizon atera ziren hirurehun zaldirekin Suitza aldera. Poloniara joan ziren gero. Hiru mila gizon ziren komandante bakarrarekin. Janaria erosten. Elurrak. Errusian ere egon ziren. (17:45") Ontzian zazpi egun eman zituzten Turkiako bidean. Han zigarroak lortzen zituzten. Marsellara bueltatu zirenean aske utzi zituzten, jadanik alemanak joanak ziren. Zaldiak Alemanian utzi zituzten, gero oinez egiten zituzten bidaiak. Herrialde haietako jendeak. Ontziko bidaia. Dutxatu eta garbitu egin ziren, zorriz beteta baitzeuden. (24:25") Elurteak eta mendiak.
SD-008a A01 Gerra Komentuan 1955an sartu zen berrogeita hamar urte zituela. Gazte zelarik hamabost urte izan arte behitegi batean aritu zen lanean. Hamabi litro esne eramaten zizkion egunero Romanones ministroari, udan Oiartzungo palazioan bizi zen eta. Hamabost urtetan papeleran hasi zen lanean. Gero Afrikan egon zen soldadu eta orduan hasi zen gerra. Espainiako Gerra baino lehen papeleran jarraitzen zuen lanean. Papeleran lanean ari zirela hasi zen Gerra eta etxera bidali zituzten. Bera euskaldunekin sartu zen eta beraz, herrian sartu zirenean ihes egin zuten. Nola eta nora joan zen. Hondarribira ailegatu zen, baina han gartzelan sartu zuten. Lagun batek baten bat ezagutzen zuela eta libre atera zen. Irunera joan ziren eta han kaputxinoen komentuaren atean ikurrina jarri zuten eta bertan gelditu ziren. Zenbait gertakizun. Hondarribian tropak sartu zirenean, Irun sutan ikusten zuten eta beste aldera pasatu behar zutelakoan Hendaiara joan ziren. Aurreko gerran Frantziatik alde egin eta bere etxean egon zirenen etxera joan ziren oraingoan beraiek. Han egon zen hiru hilabetez. Lourdesera joan zeneko gertaera. Barkuan bueltatu zenean Bilbora ailegatu zen eta lagun baten etxean egon zen. Gero gudari sartu eta Lekeitioko frentean ibili zen.
X-011a A05 lana: mendiko lana Felipek oso gaizki pasatu zuen mendian. Zenbaitetan negar egin zuen. Kontakizun tristea.
II-064a A03 ehiza - istripua Garazi aldean egon zen istripua. Lehengusu bat erori eta hil egin zen. Bere eskualdean ere egon zen istripua. Gizon bat erori zen, armak tiro egin zuen eta jabeari jo zion, hil ez bazuen ere. (35:00") Orain gero eta gorago joan behar da usoak ikustera. (38:44") Eskerrak. (39:30") Abestia. (43:15") Agurra.
II-069a A03 soldaduska Gerra baino lehen ezkondu zen. Zerbitzua eginda zutenek Mobilizazio Orokorrera joan behar zuten. Zerbitzuan ikasten zutena. Gauez etxeko gasa zaindu behar zuen eta egunez etxez-etxe joan behar zuen elektrizitate eta gasa jasotzen. Zerbitzutik etxera joan zen. Gero beste anaia joan zen soldadu Algeriara. Kontakizuna.
II-069a A04 Gerra 1939an Gerrara joan zen. Trenez joan zen Calera. Preso eraman zuten Gerra hasieran. Alemaniarrek talde handi bat eraman zuten Belgikara eta han ezagutu zuen Mitterrand. (28:02") Orduan Mitterrand sargentoa zen. Bera baino hamar urte gazteagoa zen. Hamabost egun pasatu zituen berarekin. (Hitz egin zutena frantsesez esaten du). Hamabost egun horien ondoren trena hartu zuen berak. Mitterrandek ez zuen trenik hartu nahi izan. Alemaniako laborari etxe batean eman zituen lau urte eta erdi. Gero beste etxe batean egon zen. (41:52") Kontakizuna: 1945ean liberatu zuten errusiarrek. (45:00") Agurra.
IC-002a A02 soldaduska Soldaduska egiteko garaian, zortzi lagun ziren eta haietatik lau eraman zituzten soldadu. Berari tokatu zitzaion, baina libratu egin zen. Lortzeko ordaindu egin zuen.
PP-033 A02 bizimodua Oso xelebrea zen gizon baten zenbait kontaera. Gazte garaiko kontuak. Garai haietako familiak handiagoak ziren. Kontakizunak. Etxeko teilatuaren konponketa. Ikazkina zen bere aitaren beste zenbait kontakizun. (18:30") Gerra garaiko gertaerak.
PP-033 A03 denetarik Familiari buruz. Anaia-arrebak. Antonio Errementaneara joan zen morroi eta familia ahrekin hazi zen neskarekin ezkondu zen. Emaztea operatu eta gero berriro etxera joan zenean, komunean erori eta hil egin zen. Feliziano, Emilio, Hilarioren eta hauen andreen eta lanen istorioak. Anaiarik gazteena seminariora joan zen hogeita bat urte bete zituenean. Seminarioko kontaerak.
PP-033 B01 denetarik Ama zazpi urterekin neskame etorri zen. Egon zen etxeko andreak gangrena hartu zuen hanka batean, eta moztu behar ziotela esan ziotenean, nahiago zuela hil esan zuen. Emakume hura hil egin zen eta bere amak hazi behar izan zituen hamar haurrak. Etxe hartan egon zen hemeretzi urtetan ezkondu zen arte. Bere senarraren gurasoek morroi eta neskame bana zituzten; baina lagundu beharrean gaiztakerietan ibili ziren eta ezer gabe utzi zituzten. Familiaren istorio gehiago. Osabak Ameriketara joan ziren 1930ean. Gerra zetorrela eta, ilobak beraiekin eraman nahi izan zituzten Ameriketara. Baina ez zituzten gurasoak bakarrik utzi nahi izan eta baten bat hemen gelditu zen. Hango eta hemengo familiako kontuak. Senideen senar-emazteak.
II-100a A01 Gerra: Algeria Aurkezpena: Algeriako gerra, 1954-1962. Euskal Herritik ere joan zen jendea. (02:15") Hogeita bat urte zituen. Gaiztakeriei aurka egitera joan zen bera Gerrara, Gerra hitza inoiz aipatu ez zelarik. Zenbait hildako eta bortxatutako emakumeei buruzko kontuak. 1956an jaitsi ziren itsasontzitik. Gero trenean sartu zituzten. Gaua pasatu eta esnatzean aurkitu zuten giroa. Azkenean mendi zokora ailegatu ziren eta bertan eman zizkieten armak. Kontakizunak. (32:20") Kontakizunak. (46:15") Agurra.
SC-007a A03 Pedro Juan Etxamendirekin kontu-kontari: mututzen zuen gaztaren kontua. Telefonoz bere senarra zenarekin hitz egiten ari zela sinestarazi zioten amonaren istorioa. Beñardo Lakostaren ehiza tresnen istorio bat.
SC-011c A01 Amerika - ogibideak: polizia Problemak izan zituen paperekin. Polizia etxera joan zitzaion bila eta gaua komisaldegian pasatu zuen. Goizeko zortzietan deitu eta aireportura eraman nahi zuten baina lortu zuen bertan gelditzea. Paperak lortzeko ezkondu zen. Hango batekin behin ezkonduta, egoiliar egiten zituzten.
I-055 A08 lapurketa Gerendiaingo zahar etxean lapurtu zuten Astelehen Santu eguerdian. Etxea konpontzen ari zirenez, atzeko aldea irekita zegoen, izkineko igogailua hartu eta bigarren solairura igo zen emakumeak behekoan bazkaltzen ari zirenean eta geletara sartu zen. Apaiz gisa jantzitako gizon bat izan omen zen. Hiru aldiz joan omen zen ordurako, leku pobre batetik zetorrela esanez. Lapurren kontuak. Berueten ere baziren lapurrak. Ijitoek oiloak lapurtzen zituztela esaten zen.
SD-001b A03 denetarik Albisturrenean gizonik gabe bizi ziren. Familia hari buruz hizketan. Etxe hartatik pasatu ziren gizonen gainean. Etxolan hil zen gizon bati eta bere hiletari buruz.
D-072 A01 kontrabandoa Bidasoa aldean aritzen ziren kontrabandoan. Kontakizunak. Bidasoa ibaia zeharkatzeko arropa guztiak kendu eta lepoari lotzen zituzten.
D-012 A05 denetarik - eguraldia: uholdeak Ahizpak ileapaindegia jarri zuen eta Tolosara joan zen berari laguntzera. Beste ahizpak taberna zuen eta bertan eman zituen gero hamaika urte. Gerraren ondoren uholdeak egon ziren Tolosan eta abereak ere eraman zituen. Bizi izan direneko etxeak.
D-012 A01 eskola Euririk ari ez zuen egun batean, eskolara espartinekin joan behar zuela esan zion amari. Gero elurra hasi eta espartinak ez apurtzeko oinutsik joan zen. Eskola-garaia. Jaunartzea egin zuenean ikasi zituen errezoak eta jasotako opariak. Eskola utzi zuen hamabi urte zituenean. Hamaika urte zituela Urnietara joan zen osaba-izeben etxera eta handik Hernanira joaten zen eskolara. Gero berriro itzuli zen baserrira. Bertako lanak. Karea ere basoan egiten zen.
D-012 A04 sinesmenak: agerpenak Zortzi urte zituenean Birjina agertu zitzaion.
SM-001a A04 mulatak Emakumezko mulatoak mulatoen eta bizkaitarren arteko harremanen fruitua dira. "Soroa" etxearen inguruan. Burgosen soldadu berarekin batera egon zen gizona.
SM-001a A02 erlijioa - Kuba Gauza magiko eta sineskeriei buruzko museoan Gernikako junten-etxeko eta arbolaren kuadroa. 50 bat erlijio ezberdin daude han. Berak ez du inoiz sinistu sineskeria kontuetan. Hiru eliza zeuden zabalik baina jende gutxi egoten zen. Kuban katolizismo gutxi egon da.
II-110b A05 kartzela: gartzeleratua (36:55") Bere arreba preso hartu zuten hemeretzi urte zituela. Lehenengo Bilbon eta gero Zornotzan egon zen. Orduan politikan kasu egin behar zen eta beraiek beti izan dira abertzaleak. Espainiar bandera bat apurtzeagatik atxilotu zuten. Berak hamaika urte zituen bere arreba gartzelera ikustera joaten zenean. Metro eta erdiko distantziaz ikusten zuten ordu erdiz eta berriz etxera. Gogorra izan zen. Bi urtez egon eta gero, Gerra-kontseilua egin zioten eta lau urte bete behar izan zituen. Gero ere, Bilboko etxe batean egon behar izan zuen eta Gabonetan familiarengana joateko baimena eskatu behar zuen. (43:05") Musika eta agurra
II-123a A03 elikadura: onddoak Gaztainondoen azpian aurkitu izan du berak onddo gehien. (20:55") Lehen urrian etxerako biltzen zen eta orain ez dago jendea onddo bila ibiltzen ez den sasoirik. Onddoak goizetik arratsaldera ateratzen dira. Onddoak txapelan du lorea, ez enborrean. (28:24") Bizikletarekin gertatutakoa. Onddoen inguruko kontakizunak.
SK-001a A01 istripua Azkue itsasadarrera erori zen eta mutil batek atera zuen. Egun hotza zen baina ez zebilen haizerik. Gizonak uste du beharbada, txisa egiteko gogoz hurbildu zela itsasadarrera eta orduan erori. Orduan irentsi zuen urak infekzio bat sortu zion eta hark kendu zion bizia.
SS-002b A02 ogibideak: musikaria - erlijioa: Santa Agata Urdiaingo musika eta dantzak mugimendua etorri zen momentuan desagertu ziren. 1932an ezkondu zen. Ordurako baile itxia hasia zen. Mutilak alde batean eta neskak bestean egoten ziren dantzaldian. Gerra ondoren German aritzen zen plazan txistua jotzen. Beraz, Gerra ondoan ere txistuak jarraitu zuen plazan. (12:45") Pasodoblea. (13:22") Danbolineroak hamabost bat urteko bi neska eta bi mutil izaten ziren eta urtero aldatzen zituzten. (14:05") Santa Agatan bi maiordomo edo errege aukeratzen ziren eta gero hauek neskak aukeratzen zituzten. Kartak botatzen ziren Errege bezperan Erregea aukeratzeko. Danborileroak mutilak zeuden etxeetan zehar ibiltzen ziren eske. (15:40") Herriko soinulariak. Nola hasi zen bera soinua jotzen. Gitarrak ere baziren herrian. Rondailak ateratzen ziren egun berezietan. Estankoko koadrila organiloa eramaten hasi zen Santa Agatarako. Irisas eta Jaunsaras soinulari famatuak ere eraman zituzten. Gerra denboran gauza horiek guztiak hoztu egin ziren. (26:25") Santa Agatako kontakizuna. Bezperako afaria: zopa, txerrikiak, postrea... Hurrengo eguneko bazkaria: zopa, eltzekoa, txahala... Santa Agataren egun txikia ere ospatzen zuten.
II-146a A03 denetarik Ehun bat bertso ditu eginda. Bera lagunek agertu dute, berak berarentzat idatzita zituen. Tristea da gazteek euskararik eta Euskal Herriko gauzarik ez jakitea, baina are gehiago helduek interesik ez izatea. Hori dela eta, pena merezi du zerbaitetan saiatzea. Atera zituen lehenengo bertsoak: Mirandan preso zeudenean hango bizitza azaltzeko hamar bertso egin zituen. Nola kaleratu ziren kontatzen du.
SD-008b A01 Gerra Lekeitioko frentea ikusi zuen lehenik. Aste Santua Gernikan eman eta gero, Elgetara igo ziren; frenteko kontuak: 1934ean Lourdesen erositako gurutzearen istorioa. (09:40") Elgetatik atera ziren eta Gernikako erreketa Forutik ikusi zuten. Bazkal ostean hasi eta bi ordutan dena suntsituta zegoen. Handik Cantabria aldera joan ziren gero; gertaerak. Italiarrekin elkartu ziren. (21:10") Burgosen preso egon zen. Gurutzea ere kendu zioten. Deklaratu egin zuten. Berarentzat ez zen egoera gogorra izan. Han ez zuten jenderik hiltzen eta mezak ere bazituzten. Han bost hilabete eman eta gero, Altsasuko harrobi batera eraman zituzten lanera. Estazioko biltegian lo egiten zuten. Bi anaiak joan zitzaizkion bisitan ama hil zela esanez. Gero Aragoi eta Teruel aldera eraman zituzten tren-langile. Bertan zauritu egin zuten.
II-132b A03 bertsoa Miserable esan ziotenean Larramendik erantzun egin zuen. Zenbait kontakizun. (34:47") Larramendiren bertsoak, Anjel Aintziburuk abestuak. (40:23") Agurra.
II-135b A02 Aberri eguna (11:24") Lehenengo Aberri-eguna: Meza eta gero zuhaitza landatu zuten. (17:35") Kontakizuna: matrakak erabiltzen zituzten defendatzeko. (20:05") Aberri egunera joatea ez zen zaila, Euskal Herri osotik joan zen jendea. Bera nola enteratu zen Aberri eguna Itsasun egingo zela. Nola komunikatzen ziren elkarrekin. Kontakizunak.
IR-014a A03 ogibideak: artisaua Hiriberriko seme batek hegazkin bat egin zuen, baino ez zioten baimenik eman mezatara joaten ez zenez "rojotzat" jotzen zutelako. Egun Bartzelonan bizi da. Haren aitak aroak egiten zituen Kakollan. Lehen txokolatea, argizaria, turroia, saskiak, garia haizatzeko palak eta sardeak egiten zituen herrian. Txokolatea eta argizaria ibar osoan saltzen ziren.
IR-004 A03 Borda batean lanean ari ziren neskato eta mutil bati ongarria harrotzeko tresna gelditu zitzaien bordan sartu gabe, etxera heldu zirenean oroitu bide ziren. Neska bordara itzuli zen, baina arratsa zen eta mutilak esan zuen "gaba gau eta eguna egun". Ez zuten neska berriz ikusi. Horregatik dago gurutze gisako harri hura Arretxeko gurutzealdean, eta horregatik esaten zaio horrela lekuari. Hori bere aitatxi-amatxik kontatzen zuten. Gero Frantziako ermita batean agertu omen zen neska.
IR-020 A07 Hiztunaren anaiak abioneta bat egin zuen. Soldaduska hegazkinerian, Madrilen, egin zuen. Itzulitakoan abioneta bat egitea bururatu zitzaion, eta aldizkarietan ikusi zuen modeloa. Denek irri egin zioten asmoa agertu zielarik, ez zuen ikasketarik, aldizkarietan ikusi zuen nola egin.
N-001 A06 Neguan bordetan zeuden aziendeei jaten ematea zaila zen elurrarengatik. Animaliak beti gustatu zaizkio asko, baina handiak ez hainbeste. Arrosariora joaten zelarik etxeko axuriak, antxumeak eta txakurtxoak jarraitzen zioten. Behin batean etxean txerri bat izan zuten eta berak ematen zion jaten. Hil behar zuten egunean txerriak ez zuen atera nahi eta hari deitu zioten txerria aterarazteko. Hiztuna sartu zen eta "zatoz, zatoz" bozari jarraiki atera zen txerria. Atera zenean, kanpoan zain zeuden gizonek harrapatu zuten eta hil. Oraindik ez du pena hura kendu.
N-030 A06 (Grabaketak mozketak ditu askotan eta esaldiak burutu gabe gelditzen dira). Senar-emazteen arteko tirabirak. "Egunez haserre, arratsetako bake". Baztandar batek alaba bat Donostian zuen, eta bisitatzera joan zen behin. Alaba non bizi zen galdetu zuen eta Donostian beheitiago bizi zela erantzun zioten. Galdetzen zuen aldioro "beheitiago" erantzuten zioten. Horrela hondartzara ailegatu zen, eta galdetu zion bere buruari: "puņeta, Donostiatik beheitiago bada herririk?"