Gaiak

Gerra [57 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-064 A01 Gerra hasierako oroitzapenak.
D-067 A02 Gerrara soldadu joan zen eta zortea izan zuen, sano bueltatu baitzen.
I-030 A03 Lau anaietatik bat libratu zen Gerratik.
I-030 B07 Gerra garaian ez zegoen jenderik etxeetan lanean aritzeko. Agurra.
I-057a A09 Bertan eta inguruan dauden euskaldunak. Egin dituzten grabaketei buruz. Gerran egon zenean bizkaitarrei ulertzeko arazoak zituen. Bera soldadu egon zen Ceuta eta Tetuanen. 1938.eko irailean joan zen bera. Lehenengo lerroan egon zen.
I-095b B19 Gerran non egon ziren.
II-002 A04 kontrabandoa Gerra denboran gauez ere egiten zuten lan. Lan gehiago zuten Orbaitzetakoak ere hara joaten baitziren. Kontrabando zerbait ere egiten zuten gauez.
IR-005 B08 gosea Gerrako denboran gosea pasatu zuten hiru urtez. Ogia errazionatua ematen zieten. Bizi gogorra izan du. Baina gogorrena Gerra garaia izan zen. Soldaduak bizi ziren herrian eta beraientzat ere lan egiten zuten.
IR-011a A07 Gerra garaian etxean jasotzen zutenetik bizi ziren.
IR-016 A05 Aita lau urte zituelarik hil zitzaionez paperak prestatu zituzten soldaduska ez egiteko, baina Gerrak ez zuen ezer errespetatu eta hara joan zen. Bere burua defendatzen ikasi zuen. Santander aldean, Teruelen eta Castellˇn de la Planan egon zen.
IR-016 A06 kontakizuna Kontakizuna. Hamar egunetako baimena eman zioten Donostiara joateko eta aberatsentzat kasino bat bazegoen han. Bertan gizon batek erakutsi zion gela bat, zeina ondasunak galtzeagatik bere buruaz beste egiteko tiro eginez prest zegoen, eta non gorago soka bat zintzilikatzeko prestatua zuten eta non, azkenik, leihotik behera saltatzeko lekua ere bazegoen. Bi pezeta eta erdi ematen zieten eguneko, bazkal ondoren musika eta ikuskizun guztiak dohainik ikusteko pasea zuten.
IR-018 A05 Soldadu joan zen Madrilera telegrafisten batailonera. Bertan ere armadako sarjentu egin zen. Tetuanera joan zen. Askotan tokatu zitzaion Francorekin joatea. Beraiek ezin ziren babestu eta beti egon behar zuten ikusten telegrafista izanik, dena kontatzeko. Espainia Marokoren aurkako gerran egon zen bera. Beldurra bazuten ere, denetara ohitu behar da. Ez du oroitzapen onik kontatzeko.
IR-018 A08 ogibideak: telegrafista Gerra bukatzeko azken gertaerak Melillan izan ziren. Beste batek eskatu zion mesedea berari uzteko joaten. Eta horrela libratu zen. Gero ia lizentziatzeko garaia heldu zen. Eta eskatu bazieten ere, ez ziren gehiago gelditu. Oso gaizki pasatu baitzuten. Telegrafista izanik, errespontsabilitate handia zuten. Beti kargu nagusiekin ibiltzen ziren.
IR-021 A02 Gerra garaian injineru parke batekin egon zen Donostian. Ferrazale gisa zegoen, baina ez zegoen asko egiterik. Berak antolatu egiten zuen. Hiru urtez egon zen, hogeita zortzi urtetan bueltatu zen. Nahi zuen aldi guztietan joaten zen etxera familia ikustera, emazte eta semea. Ferrazale izateko azterketa gainditu zuen eta maisu izan zitekeen. Donostian egoteaz aspertu zenean Lleidara joan zen. Gero Guadalajarara mugitu zen. Azkenean, zerbait zekielako eta esan ez zezan, gaixo gisa bidali zuten etxera.
IR-023a A01 bizimodua - denetarik Bere izena eta etxearen izena. Afaria eta dantzatzeko modua aldatu dira. Gau hartan afaldu zutena. Bera sei urtetan hasi zen artzain eta gero Iratin aritu zen lanean. Mandazain gisa aritu zen sei mandoekin ikatza garraiatzen. Hiru urtetan egon zen Gerran Espainia, Ceuta eta Tetuanen. Gero Madrilen ere bai. Zezenak zituen eta Gobernuak eskatu zion uzteko eta Madrilera joan zen bera ere. Herrira bueltatzean, ezkondu egin zen. Etxe berria egin eta borda bat ere bai. Parisen ere egon da.
M-009 A03 Afrikan egon zen Gerran. Zazpi mila pezeta ordaindu zituzten bera etxeratzeko, ordezko bat aurkitzeko. Etxera joateko paperak ailegatu zitzaizkion eguna bere bizitzako egunik zoriontsuena izan zen. Algecirasetik merkantzia tren batean hiru egun eman zituen Iruñera gauez ailegatzerako eta bere gurasoei sustoa eta poza eman zien.
M-010 A01 kontakizuna Gerran bere lagunekin arrosarioa egunero errezatzen zuen berak. Apaiza enteratu zen eta bere mezan utzi zion arrosarioa errezatzen. Gero, apaizak seietan eta berak zortzietan egiten zuten eta honek, apaizak ez bezala, eliza betetzen zuen. Horregatik guztiagatik, sari bat eman zioten: hilabete batetarako Donostiara joan zen guzti-guztia ordaindurik. Baina horretaz gain, egun batean Franco Jeneralaren ondo-ondoan afaldu zuen.
N-068 A04 kontakizuna - euskara Hiru urte eman zituen berak Gerran. Marokon eta Espainian egon zen bera. Ezin zen euskaraz mintzatu, kartzelara joan zintezkeen. Don Salvador Napal apaiza izan zuten beraiek herrian eta emakumeei, gizonik ez baitzegoen, euskaraz hitz egitea bekatu zela esaten zien. Eta denek egiten zuten negar, ez baitzekiten erdaraz mintzatzen.
N-072 B03 kontakizuna Bere bi anaiak boluntario aurkeztu ziren Gerran soldadu bezala. Herritik batera joan zirenak, denak hil egin ziren. Herrian neskak ere falangistaz janzten ziren. Bera Azkoitira joan zen. Bertan erizain eta sarjentuarekin gertatutako kontua. Margaritak.
N-072 B04 kontakizuna Loiolako santutegia bonbaz bete zuten. Fraide izateko ikasten ari zen gaztearen kontua.
N-072 B05 kontakizuna Eskoriatatzik gora tiroak hasi zirenean mendira bidali zituzten. Bala batek jo egin zuen bonbak zeramatzala. Ospitalera bidali zuten.
PP-009 B24 kontakizuna Beraien aitona Gerran ibili zen. Lege bat egon zen, hemezortzi urteak baino lehen ezkonduz gero, Gerrara ez zela joango esaten zuena. Kontakizuna.
I-016b A01 kontakizuna Soldadu zegoela gertatutako kontuak. Hemendik hara egon zen: Huesca, Andaluzia, Bilbao... Hemezortzi urte zituela joan eta hogeitabost zituen garaian itzuli zen. Bitartean etxean lana nork egiten zuen. (6.30")Teruelen nola eta noiz egon ziren 1937.an. Batailoi internazionalak zeuden han. Terueletik jende asko joan zen Frantziara. Gartziandiari buruzko kontakizuna.
I-050 A02 kontakizuna Gizona Gerran egon zen. Bere etxean bertako lana bere arrebak egiten zuen, ezkonduta zegoen eta bertan bizi zen. Gerran egon zeneko kontakizun batzuk.
I-005 A03 Gerrara bolondres joan ziren Tolosara. Beste bi anaiak joan ziren eta bera libratu zen. Gerra garaian etxean egiten zuten lana. Mendi aldean Gerraren eragina ez zen Erriberan bezain gogorra izan.
I-056 A07 Gerra garaian bere kamioia anbulantziatzat hartu zuten. Iruñera ospital militarrera eraman zituen zaurituak. Zenbait jenderi buruz. Nola errekisatu zioten kamioia: telefonoz deitu zuten Iruñean kamioiarekin agertzeko eta herriko beste kamiolariei abisatzeko esanez. Orduan jende gutxik zuen gidatzeko baimena. Lehenengo Behobian, gero Jacan soldadu, Guadalajaran, Madrilen, Leridan, Balaguerren, Bartzelonan, eta azkenik Madrilen egon zen. Permisoak ematen zizkieten etxera joateko. Huesca eta Teruel pare bat aldiz galdu ziren. Etxean emakumeek egiten zituzten lanak, frontekoentzat jertseak egiteaz gain. Olagueko zazpi bat hil ziren.
I-046 A03 Bere anaia baten istorioa: Gerran hirutan zauritu zuten. Haren bizitzari buruz. Bera hamaika hilabetez egon zen Gerran, baina frentera joan gabe. Guardia egiten zuten Sorogainen.
I-047 A02 kontakizuna Herriko bere adinekoak. Batzuen eta besteen istorioak. Gerrako kontuak. Bera Madrilgo frentean egon zen, Barajasko Coslada herrian. Utzita zegoen markes baten ehiza barruti batean ehiztatzen zuten. Hogeita bi edo hiru urte zituela joan zen bera, soldaduska bukatu eta oso denbora gutxira.
SM-005b A05 kontakizuna Gerra garaian abertzaletzat zituzten Trinidad eta bera. Erratzun ogia saltzen ari zirela gelditu eta galdeketa egin zioten. Burgosekoak ziren haiek eta konturatu ziren berari buruz esan zizkieten guztiak gezurrak zirela eta aske utzi zuten. Iruñera joan ondoren ez zuen lanik aurkitzen ez zuten nahi aita zen gizonik lanean. Bestalde, politika kontuak zirela eta joan ziren bere bila. Jo zuten eta San Cristobalera eraman nahi zuten. Trinidad ezagutzen zuen mandazain bat atera zen orduan eta horri esker joaten utzi zuten. Beste behin Mezkirizko etxeko atean jo zuten.
SM-005b A06 kontakizuna Pikorraren kontua: pikorra izateagatik negozioa hiru egunez itxi zioten. (27.05") "Arriba España" eta astoaren kontua. (27.50") Perpetuaren ahizpa Julia medikua zela esan zion Trinidadek gaixo bati. (30.05") Trinidadek begia eta hanka zirela eta ospitalean egon zenean esan zituenak.
I-040 A01 kontakizuna Gerran Espainia guztian zehar ibili zen. Hiru urtez egon zen, hogei urte zituela hasi zen Gerra eta deitu baino lehen bera aurkeztu zen bolondres gehiago kobratzen zuelarik, bikoitza. Han dozena bat euskaldun elkartzen ziren eta soinujole bat hartzen zuten beraientzat eta horrela pasatzen zituzten zortzi egun. Benicarlon orkestra zuten eta astean bi egunez zuten dantzaldia. Gerra bukatu zenean, hirurogeita hamar nafarrak Sanferminetara bidali zituzten. Trenez joan eta hiru egun egon ziren.
II-034a A01 kontakizuna Aurkezpena: 1940.eko gerran egon zen. Preso hartu zuten eta herrialde asko ezagutu zituen. (02:45") Oso goiz eraman zituzten preso. Ehun gizon atera ziren hirurehun zaldirekin Suitza aldera. Poloniara joan ziren gero. Hiru mila gizon ziren komandante bakarrarekin. Janaria erosten. Elurrak. Errusian ere egon ziren. (17:45") Ontzian zazpi egun eman zituzten Turkiako bidean. Han zigarroak lortzen zituzten. Marsellara bueltatu zirenean aske utzi zituzten, jadanik alemanak joanak ziren. Zaldiak Alemanian utzi zituzten, gero oinez egiten zituzten bidaiak. Herrialde haietako jendeak. Ontziko bidaia. Dutxatu eta garbitu egin ziren, zorriz beteta baitzeuden. (24:25") Elurteak eta mendiak.
II-034a A02 ogibideak: artzaina Alemanian preso egon zenean urte eta erdiz artzain egon zen. Bazekiten artzaina zela eta horregatik aukeratu zuten. Behi eta ardiak barruan egoten ziren eta apirilean ateratzen ziren.
II-034a A03 (36:43") Oroitzapenak erraz ahaztu ditu, nahiz eta zenbait gauza ahazten erraza ez izan. Gerra egiteko modua aldatu egin da. Inoiz ahaztuko ez duen oroitzapena Poloniako jendearen miseria da. Hemen ez zegoen halako miseriarik, hemen ogi zuria jaten zen. (43:00") Bueltatu zenean artzain egon zen, ez zen portura joan. Lau negu eman zuen bertan. (46:50") Agurra.
SD-008a A01 kontakizuna Komentuan 1955an sartu zen berrogeita hamar urte zituela. Gazte zelarik hamabost urte izan arte behitegi batean aritu zen lanean. Hamabi litro esne eramaten zizkion egunero Romanones ministroari, udan Oiartzungo palazioan bizi zen eta. Hamabost urtetan papeleran hasi zen lanean. Gero Afrikan egon zen soldadu eta orduan hasi zen gerra. Espainiako Gerra baino lehen papeleran jarraitzen zuen lanean. Papeleran lanean ari zirela hasi zen Gerra eta etxera bidali zituzten. Bera euskaldunekin sartu zen eta beraz, herrian sartu zirenean ihes egin zuten. Nola eta nora joan zen. Hondarribira ailegatu zen, baina han gartzelan sartu zuten. Lagun batek baten bat ezagutzen zuela eta libre atera zen. Irunera joan ziren eta han kaputxinoen komentuaren atean ikurrina jarri zuten eta bertan gelditu ziren. Zenbait gertakizun. Hondarribian tropak sartu zirenean, Irun sutan ikusten zuten eta beste aldera pasatu behar zutelakoan Hendaiara joan ziren. Aurreko gerran Frantziatik alde egin eta bere etxean egon zirenen etxera joan ziren oraingoan beraiek. Han egon zen hiru hilabetez. Lourdesera joan zeneko gertaera. Barkuan bueltatu zenean Bilbora ailegatu zen eta lagun baten etxean egon zen. Gero gudari sartu eta Lekeitioko frentean ibili zen.
X-011a A03 Gerra garaiko oroimenak: Manuel: Ondoko baserrira joaten ziren gaua bertan pasatzera. Bi gizonek atean ematen zuten gau osoa sarde eta tresnekin guardia egiten. Biharamun goizean berriz joaten ziren etxera. Beldurra bai, baina goserik ez zuten pasatu. Baserrian egonik beti zerbait egoten zen. Felipe 1932an Sunbillan jaio zen eta lau urte zituen Gerra hasi zenean. Zuhaitzak moztu eta karretera mozteko erabili zituzten. Beharra bai, baina goserik ez zuen pasatu.
II-069a A04 kontakizuna 1939an Gerrara joan zen. Trenez joan zen Calera. Preso eraman zuten Gerra hasieran. Alemaniarrek talde handi bat eraman zuten Belgikara eta han ezagutu zuen Mitterrand. (28:02") Orduan Mitterrand sargentoa zen. Bera baino hamar urte gazteagoa zen. Hamabost egun pasatu zituen berarekin. (Hitz egin zutena frantsesez esaten du). Hamabost egun horien ondoren trena hartu zuen berak. Mitterrandek ez zuen trenik hartu nahi izan. Alemaniako laborari etxe batean eman zituen lau urte eta erdi. Gero beste etxe batean egon zen. (41:52") Kontakizuna: 1945ean liberatu zuten errusiarrek. (45:00") Agurra.
II-069b A01 Aurkezpena: ezkondu eta urte bat geroago joan zen Gerrara. Gerran zegoela jaio zen bere lehenengo haurra. Preso hartu zuten eta Gerra gehiena preso eman zuen. Askatu eta lehenengo astean Mitterrand ezagutu zuen. Alemaniako bi kanpalditan egon zen, Errusiarrak etorri eta liberatu zituzten arte. (03:00") Berrogeita hamar emakume eta haurren taldea zuzendu behar izan zuen Varsoviara izugarrizko elurtea zegoela. Gero herri txiki batera eraman zituzten soldadu zeudenak eta handik libre utzi zituzten. Hango egoera. (12:05") Handik joateko trena hartu zuten. Frantziara heldu ziren momentua. Etxerako bideko gertaerak. Zorriz beteta heldu ziren Errusiara joan ziren denak. Gerran egon zen bitartean bi urte egon zen etxekoen berri izan gabe. (23:27") Bere andreari, mutil txikiarekin, laguntzera etortzen zitzaizkion auzokideak. Bera etxera sartu zen eguna ostirala zen, ekaina. Geroztik etxean egon da. Etxekoek ez zuten gehiegi sufritu Gerra garaian, batetik edo bestetik lortzen baitzuten jatekoa. Bere bi anaiak ere Gerran egon ziren. (27:30") Behin etxean egonda, laborantzan aritu izan da beti. Ardiak bazituzten eta gazta egin eta saltzen zuten. Beste zenbait kontakizun. Gerra bukatu eta gero ez da inoiz Mitterrandengana joan.
II-088a A02 Hamar urte zituenean jaunartzea hartu eta eskola utzi zuen. Familia handia ziren eta lanean hasi zen. 1939ko abenduan Algeriara eraman zituzten preso eta 1940ko maiatzean bueltatu ziren. Uztailaren 12an sartu zen etxean. Gerran ikusitakoak. Jatekoa nola egiten zuten: txerria hil eta hura erretzen zuten. Etxeetan kontserbak aurkitzen zituzten. Beraiek tiro ere ez zuten egin beharrik izan. Nola utzi zituzten aske. Zazpi euskaldun zeuden. Trenez bueltatu ziren eta paperak erakutsita libre gelditu ziren. Baionan sartu ziren lehenengo soldaduak izan ziren, uztailaren 10ean.
II-088a A04 Gero Baionatik etxera trenez eta oinez joan zen. Ostatu batean egon ziren. Gero bakoitza nola heldu zen etxera. Baina Gerra ez zen orduan bukatu. Bera etxean gelditu zen eta berarekin batera askatu zituztenak ez zituzten berriro eraman. Gerra bukatu baino lehen Makeara joan ziren.
II-004a A03 ogibideak: artzantza - elikadura: gazta Garruzen bideak egin zituzten eta semeak Donapaleura joan ziren eskolara. Artaldea handitu egin zen beharren ondorioz. Mutilek, berak egiten zuen berbera egiten zuten. Mutil haiek orain non dauden. Iratin bera zen emakume bakarra. Handik pasatzen zen jendea. Gerra-garaia zen. Makiekin gertaera: bere ardi bat hotelera eramaten zutela ikusi zuten, baina ez zen lehenengoa. Basoko langileek beraiekin igarotzen zuten arratsaldea. Gaztak saltzen zituzten. Haurrak oporretan igotzen ziren beraiengana. Udazkenean denak jaisten ziren. Gazta noiz, nola egin eta nola saltzen zuten. Gerra-garaian abantaila zen gazta egitea.
SD-008b A01 kontakizuna Lekeitioko frentea ikusi zuen lehenik. Aste Santua Gernikan eman eta gero, Elgetara igo ziren; frenteko kontuak: 1934ean Lourdesen erositako gurutzearen istorioa. (09:40") Elgetatik atera ziren eta Gernikako erreketa Forutik ikusi zuten. Bazkal ostean hasi eta bi ordutan dena suntsituta zegoen. Handik Cantabria aldera joan ziren gero; gertaerak. Italiarrekin elkartu ziren. (21:10") Burgosen preso egon zen. Gurutzea ere kendu zioten. Deklaratu egin zuten. Berarentzat ez zen egoera gogorra izan. Han ez zuten jenderik hiltzen eta mezak ere bazituzten. Han bost hilabete eman eta gero, Altsasuko harrobi batera eraman zituzten lanera. Estazioko biltegian lo egiten zuten. Bi anaiak joan zitzaizkion bisitan ama hil zela esanez. Gero Aragoi eta Teruel aldera eraman zituzten tren-langile. Bertan zauritu egin zuten.
II-168a A01 bizimodua Aurkezpena. Barkoxen jaio zen 1920an, Coyos etxean. Bi anaia eta bi ahizpa ziren. Zazpi urtez egon zen eskolan, hamalau urte izan arte. Gero laborantzan hasi zen lanean etxean. Arrebek josten eta sukaldaritza ikasi zuten. (06:00")Gerra hasi zen gero. Zuberoako beste gazte batzuk ere bazeuden. Euskaldunen artean euskaraz hitz egiten zuten. Etxera itzuli zenean laborantzan aritu zen. 1945 arte iraun zuen Gerrak: Janari eskasa, ogi beltza... Gerrako alemanak. (12:55") Gerra garaian ez zegoen herriko jairik. 1945ean Gerra bukatu zenean festa handia egin zen. Berak hogeita bost urte zituen. Gero ere laborantzan eman du bere bizitza osoa eta bilakaera ikusi du. Ardiak ere bazituen eta udan portura igotzen zituen. 1954ean ezkondu zen hogeita hamalau urte zituela. Bost seme izan ditu.
II-018a A03 erditzea - ogibideak: emagina Haurra izatean emazteak trankil ziren, ez zuten deusen beldurrik, fidatzen ziren. Emaginarekin salbu zirela sentitzen zuten. Berarentzako izugarria zen hantxe gertatzea, lekuetan, desertuan bezala. Udan ez zen hainbesteko problemarik, bideak garbiak ziren, oinez egiten ahal zen bidea. Urtero ehun bat emazte lagundu zituen haurra izaten, hogeitabost urtez.
II-018a A06 erditzea - ogibideak:emagina Gerla denboran baziren barrak (fronteak), eta jendeak laguntzen zuen haraino. Papera bazuen pasatu ahal izateko. Haurra izanen zuen familiak baimena ere eskatzen zuen, emaintsaren edo medikuari deitu behar bazitzaion edo.
II-018a A07 ogibideak: emagina Gerlan atxilotua izan zen, Donazaharren. Guardia aleman hura edana zen eta paperak eskatu zizkien eta komandanziara eraman zituzten aita eta bera. Han egon ziren eta gero esan zion joaten ahal zela eta berak aita ere askatzeko eskatu zien. Biak libratu zituzten eta bera beldurrez haurra jadanik sortua izanen zela. Denbora galarazi zioten.
II-018a A08 erditzea - ogibideak: emagina Medikua behar zen eta gizona ezin zen joan, ez zuen paperik frontea pasatzeko eta bera joan zen Arnegiko eskolara. Han zegon gizona bat zakur batekin eta atxilotu egin zuen. Papera erakutsi zion eta Donibanera abiatu ziren. Bulangerrak bazuen baimena eriak eta eramateko eta haren bila joan zen eta harekin joan ginen eta emaztea salbatu zuen.
II-087a A13 ogibideak:mekanikaria Gerra. Lehendabiziko egunetan Alemanian sartu ziren. Gero Alemanak sartu ziren, berak zorte ona izan zuen, jatekoa bazuten eta ez zen oinez ibili behar, motoan ibili zen, batzuetan inguratuak izan zirra baina ez zitzaion deus txarrik pasatu. Gero Bordelera joan zen, garaje batean lanean hasi eta ezkondu.
II-087a A14 ezkontza Gerra. Ezteiak. Bordelen ezkondu zen, gerra garaia zen eta janaria erosteko tiketak behar ziren. Eztei xumeak izan ziren, musikarik ez zen izan, goiz sartu ziren etxera, ezin zen berandu arte egon. Egun goxoa izan zen.
II-139b B14 abeltzantza: ardiak - abeltzantza:ardien erditzea - abereak: bazka Izeba zahar batekin gelditu zen gerra garaian, gizona gerran zuen eta bi seme gazte zituen. Lan handia bakarrik egin zuen gerra garaian. Ardiak jeizten zituen eta esnea Aldudera eramaten zuen zaldiz saltzera. Goizetan laurak aldera jeikitzen ziren ardiak jeizteko. Gizona etxean lanean gelditzen zen eta bera esnea saltzera joaten zen. Lehen urtean behin bakarrik ematen zitzaien pikura (txertoa), egun askoz gehiago ematen dizkiete. Orain beste era batera bazkatzen dituzte ardiak, bazka erosten dute, lehen ez, lehen etxeak emanak ematen genien ardiei. Ardien erditzea, egun hilabete bat lehenago erditzen dira ardiak esnea saltzeko.
II-140b B08 lana:baserriko lanak - nekazaritza: artoa Gerra. Arto biltzea egun batez egiten zen. Gizonik gabe gelditu zen gerran eta gurasoek, haurrideek eta auzokoek lagundu zuten.
II-060b B26 Gerra garaian Tolosan. Hilabete bat etxean pasatzeko baimena lortu, han lana zuenez bertan gelditu zen eta ez zuen gerra sobera ezagutu.
II-061a A10 ogibideak: harakina Gerrako lehen sei-zortzi hilabeteak Tolosan, baimena eskatu etxean sei hilabete pasatzeko eta baimena lortu zuen. Paperak egin zizkioten baimen hori lortu ahal izateko. Lanean hasi zen buxerian.
II-061a A11 inauteriak: libertimendua - jolasa: pilota, partiduak Gerra garaian lasai zegoen dena, libertimenduak ez ziren egiten baina pilota partidak bai, eskuzka eta xixteraz.
II-061a A18 musika - ogibideak: harakina - jolasak: pilota Pilotan jokatzen luzaroan segitu zuen, musika eta dantza lehenago utzi zituen. Gerra. "Lira" musika taldea gerrarekin desagertu. Pilota ere ez da bera gerra ondoti, gauzak aldatu dira. Buxeria.
II-033a A04 lana: emakumeen lana - ogibideak: sehi - buketa Non sortu, non bizi. Urepelen sortua, bederatzi haurride. Haurra zelarik neguan eskolara joaten zen, udan ez, lan egin behar baitzuen. Sei urtez joan zen eskolara, oinez joaten ziren, oren bat bide bazuten. Karrikan bazkaltzen zuten, kantinan. Gero etxeko lanetan aritzen zen, ardiak, ahuntzak bazituzten. Ttipia zelarik amari laguntzen zion etxeko lanetan, dena eskuz egiten zen. Aita gerran izan zen, eta bi gizon zaharrek laguntzen zuten kanpoko lanetan. Ama bakarrik gelditu zen hamalauko gerran bost haurrekin. Bigarren gerran bere lau anaiak eraman zituzten gerrara, hiru urte preso eta bi zerbitzuan egon ziren. Osorik itzuli ziren denak. Ez zen goxoa izan, gizon guztiak eraman zituzten, etxean ez zen sosik, ahal bezala egin behar ziren gauzak. Artoa eta ilarrak bazituzten, ogirik ez. Ogia beltza zen. Taloak egiten zituzten, arto irina baizik ez zen. Bigarren gerra heldu zenean, hemeretzi urte bazituen. Kanpoan ere lan egiten zuen, sehi izan zen zortzi urtez Bankan. Han gizonekin lanean zen, kanpoan. Buketa nola egiten zen.
II-162b B13 Gerra. Espainiako 36ko gerra. Beraiek mugan ziren. Soldadu espainolak etxera joaten ziren irratia entzutera informazio bila. Ez zitzaien deus gertatu baina kasu egin behar zen.