Gaiak

kontrabandoa [46 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-001 A07 kontakizuna Behin, kontrabandoan ari zirela gertatu zitzaiena.
D-001 A08 kontakizuna Paketeekin zebiltzatela, tiroka hasi zitzaizkien eta hauek paketeak askatu zituzten korrikan ihes egiteko.
D-003 A12 Gizonak soldaduskatik etorri eta gero etxeaz arduratu zen. Kontrabandoa Oiartzungo mugan egiten zuten.
D-035 A05 kontakizuna - Gerra zibila - errota - gosea Kontrabandoa egiten zuten garaiko kontakizuna. Kontrabandoan zer gauza pasatzen zituzten. Gose handiai pasatu zuten beraiek ere azkenerako errotak ere itxi egin baitzituzten. Soldadu joan zen hogei urterekin.
D-039 A04 Urepeletik Ultzamako bentaraino egiten zen kontrabandoa.
I-028 B02 Zenbait pertsonei buruz ari dira: "moro Juan" tratantea. Kontrabando asko egiten zen eskualdean. Alkotzen gehiago egiten zen tratanteak zeudelako. Ultzamara Belatetik pasatzen ziren.
I-034 B07 kontakizuna Hamabost egunez joan behar zuen kuartelera. Berak ezer ez zuela egin esaten du baina besteek deklararazi nahi zuten. Kontrabandoan aritzen ziren.
I-095b B07 Karabineroekin ez zuten arazo gehiegirik. Ez zen kontrabando askorik egiten. Zaldi eta behorrak pasatzen ziren.
II-002 A04 Gerra Gerra denboran gauez ere egiten zuten lan. Lan gehiago zuten Orbaitzetakoak ere hara joaten baitziren. Kontrabando zerbait ere egiten zuten gauez.
IR-011a A10 Kontrabandoaz bakarrik ez zen inor bizi, norberaren lanaz gain egiten zen. Gerra hasi baino lehen, irina, artoa, edari alkoholdunak, olioa, eraman ziren. Baina gerra aurreratuta hemen ez zegoen eta handik hona ekartzen zen irina, azukrea, kafea, olioa.
IR-016 A07 Pobreak zirenez, gauean kontrabandoa egiten zuten. Gero elkarri laguntzen zioten eta zatika egiten zuten, gehiago irabazten zutelarik. Baina inor ez da horrekin aberastu, baina bai gaizki pasatu. Guardien nagusiak erosten baziren, orduan ez zegoen arazorik, baina denak ez ziren saltzen.
IR-022b B10 kontakizuna Bera eta bere anaiak zenbait mando Frantziara kontrabandoan eramaten ari zirenean batek ihes egin zuen. Lainoa sartu zen eta galdu egin ziren. Azkenean aurkitu zituzten galduta ibili ziren besteak ere eta egin zuten trukea. Bueltan egin zituztenak.
IR-022b B07 herria: Iruņea - ogibideak: tratulariak Beranduago, larunbatero joaten ziren Iruņera, neska ederrak ikustera. Iruņa Kafean herrietako guztiak elkartzen ziren eta bertan kontrabando pixka bat eta tratulariekin tratu asko ere egiten zituzten. Beti larunbata iristeko irrikan. Nafarroako mendialdeko euskaldunak ziren denak.
IR-022b B09 Abaurregainan orain ez da kontrabandorik egiten, baina lehen egiten zuten. Poniak ere pasatzen zituzten. Gerra baino lehen mandoak ekartzen zituzten Frantziatik, handiagoak hobeak zirelako. Hemendik lanerako balio ez zuten mando zaharrak eramaten ziren hara haragirako.
N-023 A03 Bere gazte denboran kontrabandoa besterik ez zuten egiten. Kafea, bizikleta batzuk, behi larrua, txatarra eta balorezko gauzak ere. Gehiago irabazten zen beste inola baino. Azkenean sarjentuaren semea ere joaten zen.
N-023 A04 kontakizuna Inoiz ez zuten hartu baina erori eta klabikula apurtu bai egin zuela. Tiroak ere egoten ziren eta bi gizon hil zituzten.
N-023 A05 Gaur egun ere egiten da, baina ez lehen bezala. Lehen edozer pasatuta ere berdin ordaintzen zuten. Almendra garaian berrogeita hamar kiloko zakuak ere pasatzen zituzten. Balore handiko gauza gutxi pasatu zituzten bizkarrean, baina erlojuren bat ere pasatu zuten.
SM-007b B10 Kontrabandoa gauezko lana da. Beraiek Urepeleko mandabidean edo Aurizberriko mugan hartzen zuten eta San Pablon uzten zuten. Bertan beste talde batek jasotzen zuen eta Agoitz aldera eramaten zuten. Zaldi eta mandoak eta paketeak pasatzen zituzten.
SM-007b B11 kontakizuna Behin ikusi zituzten eta gelditzeko esan. Paketeak bota zituzten baina beraiek ez zituzten harrapatu. Batzuek lortu zuten paketeak salbatzea.
SM-007b B12 kontakizuna Emakume baten aitaren kontrabandoko istorioa, tiro egin zioten batean. Momentu larriak dira.
SM-007b B13 Pakete haietan nylona pasatzen zuten. Aldi hartan hamabi galdu ziren eta guardiak hartu zituzten. Bartzelonara joaten ziren paketeak. Berrogeita hamar mila pezetako paketeak pasatzen zituzten. Behin bere lehengusu bat hil zuten.
SM-011 A30 Kontrabandoan kafea, nylona eta zaldiak ekartzen zituzten. Kontakizuna: berrogeita hamar mando pasatu zituzten eguna.
SM-011 A32 kontakizuna Gauaz argiak pizturik etortzen ziren karabineroek ikus zitzaten. Norbait aurretik joaten zen egoera aurreikusteko. Hontz oihua egiten zuten seinale gisa. Etxe batean kontrabandoa eta bestean kontrabandista ezkutatzen ziren. Horrela ez zuten inoiz ezer aurkitzen. Idazkariaren papera behar zuten eta idazkaria etxera joan orduko kontrabandoa zegoen etxera mezularia heldu eta lekuz aldatzen zuten.
I-033b A1 Muga aldeko herriak non dauden eta lur haiek erabat maldan daudenez oso zaila da lanik egitea. Beraz, kontrabandoan sartzen dira gehienak.
I-007 B10 Kafea kontrabandoz lortzen zuten, Frantziatik ekartzen zuten.
I-039 B08 denetarik Handik Burlatara hiru ordu daude mendiz. Lehen kontrabando asko egiten zen han.
SM-006a A03 Iparraldera askotan pasatu da, kontrabandoa egiten. Normalean ez zekiten zer zeramaten, hogeita bost kiloko paketeak izan ohi ziren. Hamar bat pezeta ordaintzen zieten gaueko. Alduden hartu eta Mezkiritza eramaten zuten. Hiru-lau ordu behar zituzten, ez baitziren bidetatik joaten.
I-089 A04 kontakizuna Mendian paketeekin ibiltzen zirenean eguraldi txarra ere tokatzen zitzaien. Bera aziendekin ibili zen paketeekin baino gehiago. Gizon baten gertaera: merkantziarekin asmatu ez, desterraturik egon zen, gida gisa ibiltzen zen. Guardia zibil bat Ziaurrizko gizon batekin borrokan hasi zen, honek eskopeta kendu zion eta guardia zibila negarrez hasi zen. Urepeletik ejerzitoko zaldiak pasatzen ari zirenean bidea galdu eta etxe batetik tiroka hasi zitzaizkien. Horrek berak parte eman zuen eta pinadi batean tiroka hasi zitzaizkien. Hura guztia bi durogatik. Guardia zibil asko ibiltzen ziren baina haiek ere saldu egiten ziren. Beste batzuetan guardiek paketeak kendu, eta lokartzen zirenean arrastaka joan eta berreskuratzen zituzten. Nylon, farfailak eta kafea pasatzen zen. Beti izan dira guardiak kontrolatzeko espioiak. Txakur espioia baten kontua.
II-111a A08 Gerra karlista Nekazaritza eta abeltzantzatik bizi ziren. Gero merkataritza hasi zen eta horrek eman dio bizia mugari. Muga 1530.ean jarri zen. Eta lekuko jendeari galdetu gabe egin zenez hala jokatu zuen bertako jendeak, kontrabandoan aritu ziren, ordura arteko eraman-ekarriei jarraituz. Merkeago zen lekura joaten ziren erostera. Gerra ondoren urte askoz Frantziatik Espainara pasatzen zen gehienbat. Denetarik pasatzen zen: espartinak, oihala, txokolatea, zukrea, irina... Guda karlisten denborak. Haiek ematen zieten tratua. Beraiek ez zuten horrelakorik sufritu. Ez zuten herritik joan behar izan. Beraientzat abantaila izan da kontrabandoa. Karabineroekin istiluak izan dituzte. Kontakizuna. Orain ez da horrenbesteko mugimendurik. Orain droga pasatzen da. Bertakoak atxilotu beharrean kanpotarrak gelditzen dituzte orain.
II-033b A07 kontakizuna Kontrabandoan artilea ere pasatzen zuten. Beraiek ez zuten kontrabandorik egiten, gizon zehatzak baitzeuden horretarako. Beraiek ogia hartzen zuten.
II-047a A01 Aurkezpena: laborari askok berauek erosten zuten ganadua eta gero mugaz bestaldera pasatzen zuten saltzeko. (03:00") Bera nola hasi zen kontrabandoan: etxe batean aritu zen lanean eta bere nagusiarekin hasi zen arraultzak izkutuan saltzen. Luzaidera joateko bi ordu behar zituzten saskia bizkarrean zeramatela. Gero zaldien kontrabandoarekin hasi ziren. Berak, gaztetan ezagutu zuen zaldiak nola pasatzen ziren. Zaldiak Donapaleuen erosi eta hegoaldean saltzen zituen beti. Bidea beti gauez egiten zuten. Donibaneraino ez zegoen arriskurik. Edozein zaldi mota izaten zen. Aldi bakoitzean zazpi edo zortzi pasatzen zituzten eta astean behin edo birritan egiten zuten. (15:00") Behin salatu zuten. Borda batean zegoela zaindaria bidali zuten. Orduan gertatutakoa. (19:25") Salatariei askotan ordaindu egiten zieten. Bazituzten seinale bereziak. Zaldien kolore eta izarrak. Mendian bazegoen mugimendua baina ez zituzten nahasten. Mugara helduta tratuak ez ziren beti berdinak. Zenbaitetan atzera joan beharra eta zaldiak Donibanen saldu beharra ere gertatzen zen. (25:15") Orduan pezetarekin dirua lortzen zen. Harrapatu zituzten batzuk, galdu ere egin zuten, baina lekua zuenarentzat eta arriskutsua bazen ere, merezi zuen. Horretan lanean ari zenak, hartzen zuen arriskuaren arabera kobratzen zuen. Mutil bat behar zen zaldiak pasatzeko, bidea garbituko zuen laguna behar baitzen. Berari gertatutako kontakizuna. (31:50") Gazte izateaz gain, garbi izan behar zuen egiteko nahia eta beldurrik ez izan, bazitekeelako izarrek ere ez egotea. Bazekien noizbait harrapatuko zutela eta eguna heldu zenean, Ameriketara ihes egin zuen. Ganadua ezagutu behar da ofizio horretan aritzeko. Kontrabandoa Gerran eman zen batez ere. Gero desagertzen edo gutxitzen joan zen. Zaldiekin aritu ziren denboran, buelta hutsean egiten zuten. Tratua ez zen momentuan bukatzen hurrengo egunetan ordaintzen baitzieten. Beraientzat berdin zen pezeta edo diru frantsesean ordaintzea. Pezeta ez zen bankuetan aldatzen, hori ere beste kontrabando mota bat zen. Bere garaian zaldi kontrabandoez gain, beste gauza askoren kontrabandoa ere bazegoen. Lan horretan bada bizia galdu duenik ere eta susto handiak hartu eta arriskuan egon direnak asko izan dira. (47:00") Agurra.
II-052a A01 merkantzia Aurkezpena. (01:30") Txiki-txikia zenetik ezagutu du berak kontrabandoa. Mando, behi zaharrak, ardiak, paketeak... pasatzen ziren bere bordatik. Paketeetan botilak, tabakoa, botoiak... izaten ziren. Bere amaren aldetik denak ziren kontrabandistak. Mandoak Hazparnetik heltzen ziren eta gero "sokan" pasatzen ziren. Mandoen kontrabandoa. Hamazazpi urterekin hasi zen morroi lanean. Horren aurretik behorrekin egiten zuen kontrabandoa. Kontrabandoko peoiak nekazariak izaten ziren. Kamioi-piezak Gipuzkoa, Bilbo eta Iruñera eramaten ziren. Kobre asko ere pasatzen zen. Kontrabando asko ere Suizatik zetorren. Karabineroek oso erraz saltzen zuten beren burua. Zaindairek ez hainbeste. Jende eta juduen pasa ere bazegoen. Alemaniarrek eta amerikarrek zeudenean koronel euskaldun batzuek egindako letra batzuk erabiltzen zituzten, artzaintzan ari zirela esanez. Alemaniarrek zenbait kontrabandista hil zituzten, baina beraiek, gazteak, ez ziren beldur.
II-052a A02 juduak (19:43") Inoiz ez du espioirik ezagutu. Mahastietako etxolatan izkutatzen zituzten familia juduak. Egun batez egoten ziren han. Berak ez daki nola heltzen ziren haraino. Mugatik bestaldera Elizondo aldera oinez joaten ziren asko. Han askeak ziren. Beraiek gazteak zirenean bazeuden salatariak. Euskaldun asko harrapatu zituzten horrela. Juduen pasak 1942tik 1944ra iraun zuen, alemaniarrak joan arte.
II-052a A03 nylona (27:35") Gerra bukatu ondoren, ganadu eta paketeen kontrabandoa ere zegoen. Sara eta Aldudekoek espainiarrekin prestatu eta Gasteiz, Bilbo, Iruña, Zaragoza eta Bartzelonara nilon asko pasatzen zuten. Luxenburgotik ekartzen zen arazorik gabe eta gero Elizondo aldera asko sartzen zen kamioi eta autoetan. Bera Bartzelonara ere joan zen. Gero 1982an bukatu zen, hamar bat urte iraun eta gero. Kobre asko ere pasatzen zen. Fraideen komentuetan deskargatzen zen.
II-052a A04 portugaldarrak Portugaldarrek ez zuten bere herrian dirurik irabazten. Frantzian, berriz, libre ziren eta denak hartzen zituzten lanerako. Portugaletik irten eta muga nola pasatzen zuten. Gero baziren ere lana zegoelakoan joaten ziren eta gero lanik aurkitu ezinean egoten zirenak. Behin gizona lanean hasiz gero, familia osoa joaten zen. Beti egon da portugaldar jendea pasatzeko, baina 1963 eta 1964ean inoiz baino gehiago izan ziren.
II-052a A05 Kontrabandoari esker salbatu dira baserri asko. Nekazaritzak ez zuen nahikoa ematen. Sara, Baigorri, Aldudes... kontrabandoari esker bizi izan dira. Kontrabandoa asko aldatu da. Gaur egun bada zikinkeria, droga eta dirua. Berak ez luke inoiz onartuko droga pasatzerik, jadanik eskeintzak izan baditu ere. (46:10") Agurra.
N-020 A03 Beste batzuk kontrabandoan aritzen ziren. Frantziatik gehien ekartzen zena puntilak ziren. Nilon, karrete, haria, angora, artilea... Paketeak 30-40 kilokoak izaten ziren. Ia beti gauez egiten zen eta argirik piztu gabe, oso urrutitik ikusten baitzen. Hasieran bide luzeak egiten zituzten. Gero banatzen hasi zituzten bide zatiak. Gehiena Bartzelonara bidaltzen zen. Berari hiru alditan atera zitzaizkion Guardia Zibilak eta paketeak galtzen zituztenez, gau hartako soldatarik gabe gelditzen ziren. Guardia Zibilak tirorik ez egiten saiatzen ziren, besteek han zeudela ez jakiteko. Banaka ibiltzen ziren arrisku handia zegoen lekuetan eta binaka arrisku gutxiago zegoen lekuetan.
D-072 A01 kontakizuna Bidasoa aldean aritzen ziren kontrabandoan. Kontakizunak. Bidasoa ibaia zeharkatzeko arropa guztiak kendu eta lepoari lotzen zituzten.
SM-006a A03 Iparraldera askotan pasatu da, kontrabandoa egiten. Normalean ez zekiten zer zeramaten, hogeita bost kiloko paketeak izan ohi ziren. Hamar bat pezeta ordaintzen zieten gaueko. Alduden hartu eta Mezkiritzera eramaten zuten. Hiru-lau ordu behar zituzten, ez baitziren bidetatik joaten.
II-119b A01 Sanferminak - ogibideak: tratulariak - feriak: zaldi feria Aurkezpena: Sanferminetan egiten zen zaldien feria. (02:30") Zaldienganako amodioa txikitatik du, beraien artean hazi baitzen. Igandeetan mezatara zaldi-gurdiz joaten ziren. Aita laboraria zen baina zaldiak ere bazituen. Berak hemezortzi hilabete zituela hil zen aita baina etxean denek maite zituzten zaldiak. Orduan zaldiak ez ziren mendira igotzen, etxean edukitzen zituzten, lanerako behar baitzituzten. Iruņeko ferietara 1950ean joan zen lehenengo aldiz. Geroztik urte askotan egon da. Andaluziako tratulariak joaten ziren zaldi zaharrak saldu eta gazteak erostera. Familia guztiarekin joaten ziren karabanetan. Feria uztailaren zazpian hasi eta hiru edo lau egunez irauten zuen. Bertako zaldiak ere egoten ziren, baina denak kontrabandoz eramanak ziren, ez baitzen libre muga pasatzea. Hegoaldekoek jasotzen zituzten eta horiek tratatzen zuten Andaluziakoekin. Jende hura ezberdina zen, ijitoak ziruditela esaten zen, baina dirua zuten zaldiak erosteko. Baztan aldetik ere zaldi asko eramaten zituzten. Kontrabandoaren inguruan. (10:55") Tratuak egiteko formak oso ezberdinak ziren. Leku beroetako jendea zen eta bizitzeko oso modu ezberdina ere zuten. Berak ez du tratuan ikasi, beraiek ikustera joaten ziren soilik. Lo egiteko lekua aurkitzea ez zen erraza izaten, baina beti aurkitzen zuten ganbararen bat. (12:50") Orduan zaldiak lanerako ziren bakarrik. Norbaitek bidaltzen zituen hegoaldekoak hamabost-hogei zaldi erosteko, orduan Espainian ez baitzegoen traktorerik. Beraz, Iruņean zaldi asko eta asko biltzen ziren. Orain azoka ezberdina da.
II-119b A03 animaliak: zaldiak Zaldi zahar asko Frantzia aldera eramaten zituzten haragirako. Iparraldetik Hegoaldera zaldi gazteak eta Hegoaldetik Iparraldera zaldi zaharrak pasatzen ziren. Hau guztia kontrabandoari esker egiten zen. Behi eta bestelako gauzak ere pasatzen ziren. Gerra ondoren Espainian ez zegoen ezer eta eritasunak zituzten kabalak ere jaten zituzten. Gero zaldikia jatea gutxitu egin zen publizitate txarra egin baitzioten.
IR-019 A04 Hiru urtez legionario izan zen gerra zibilean. Hiru aldiz zauritu zuten, baina ez du ezer kontatu nahi. Bost aldiz joan behar izan zuen Frantziara kontrabandoko zor bat kobratzera, eta mehatxuen bitartez kobratu ahal izan zuen.
IC-014a A11 Gehiago edo gutxiago Aezkoako herri guztietan egin da kontrabandoa, baina ez dute uste orain egiten denik.
N-018a A01 BUKATU GABE Oso ibilia da kontrabandoan. Frantzia aldean hartzen zituzten paketeak eta gau osoan ibili ondoren heltzen ziren. Behin baino gehaiagotan tiro egin zieten eta lasterka egin behar izan zuten ihes egiteko. Halakoetan paketeak ezkutatzen saiatzen ziren, baina zenbaitetan guardiek kentzen zizkieten.
II-176b A06 Gaztea zenean, Ameriketara joan baino lehen, zaldi eta mandoen kontrabandoa egiten zuen. Gauza guztietako kontrabandoa egiten zen. Irisarritik eta Esnazutik pasatzen ziren gehienetan. Ibilbidea. Guardiek antzematen zituztenean karga utzita lasterka ihes egiten zuten, eta orduan saria galtzen zuten. Gau bakoitzeko 5000 libera pagatzen zizkieten, eta etxeetan mutil aritzen zirenek 2000 kobratzen zituzten hileko.
II-162b B14 Kontrabandoa.