Gaiak

bizimodua [130 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-001 A01 Eskolatik atera eta egurra bildu, txerriekin egon edo lurra animaliaz jorratzen zuten.
D-003 A01 lixiba Bizimodua. Lixiba nola egiten zuten. "Kuela" (egurrezko barrika baten antzekoa) hitzaren azalpena. Kolorezko arroparen garbiketa.
D-003 A02 etxeko lanak Etxeko lanen banaketa: nork, zer eta noiz egiten zuen.
D-003 A03 erosketak - truke sistema Erosketak diruarekin ezezik truke sistemaren bidez ere egiten ziren.
D-007 A05 emigrazioa Orduko bizitza. Posibilitaeak: Unibertsitatea, lana edo Argentina, Kuba edo Ipar Ameriketara joatea.
D-017 A03 lixiba: chorro Lixiba txorruarekin egiten zen: pago, tintarik botatzen ez dutelako (haritzen kontran) makilak erabiltzen ziren. Txorruan ahalik eta trapurik lodiena jarri hautsik ez pasatzeko eta trapuan su hautsa jarri behar zen. Pertzan ura berotu, lehenengo epela eta gero geroz eta beroago, eta aldi askotan bota behar da txorrutik eta behean duen zulotik aterako da. Arropa txuriak garbitzez bukatzean kolorezkoa sartzen zen. Erakustokietako ontziak garbitzeko ere balio zuen.
D-024 A01 Aurkezpena. Mertxek esaten die sanfermin edo Inauterietan joan behar dutela, orduan baita giroa eta. Egunoroko bizitzan zer egiten duen.
D-025 A02 etxeko lanak Eguneroko bizitza: gosaria, arditara joan, apaizaren bisita. "Belarra hil" (moztu), "bizarra hil" (afeitatu) eta "amodioa hil" (bukatu) esaera ere erabiltzen dituzte. Belarra bildu, artoa jorratu, garagarra bildu, gaztainak bildu izaten dira bakoitza bere garaian, eginbeharrak.
D-035 A01 Etxe bakar batean senide asko bizi ziren.
D-035 A06 ezkontza Ezkontza eta ondorengo bizimodua.
D-037 A05 erditzea Lehen haurrak baserrietan jaiotzen ziren etxez-etxe joaten zen amagin baten laguntzaz.
D-039 A01 Aurkezpena. Galdera pertsonalak (izena, adina). Gaztetako bizimodua (eskola) eta herriaren aldaketen inguruan galderak. Beraiek etxez aldatu behar izan zuten urtegiaren ura bere baserrira ailegatu zenean. Ikatz egiten ibili zen lanean.
D-039 A03 kontakizuna - bertsoa Gaztetako bizimodua alaiagoa zen oraingoa baino. Beti zeuden abesten eta dantzan. Beti ardoa edaten zuten gazteek ere. Larraungo Peio Joseren kontakizuna: urte batean mendian ibili eta gero tabernara jaitsi eta bila joan zitzaizkion, andreak haurra izan zuela esanez. Etxera ailegatzean kantatu zion abestia (8.20" - 8.37"). Bertsolari ibiltzen zen, Xalbador, Mattin eta Uztapiderekin batera.
D-040 A01 jolasa: tortoloxak - jolasa: soka saltua Hiztunak hamabi urte zituenean eguneroko bizitza eta errutina: egunero eskola, larunbatak barne, dotrina, jolastu, eta ohera joan baino lehen gurasoek kontatzen zizkietenak entzuten zituzten. Mutilak edo neskak izan, amak edo aitak etxeko eginbehar desberdinak erakusten zizkieten. Igandeetan meza nagusia, bazkari familiarra, bezperak eta pezeta bat emanda, gozokiak erosten zituzten. Zortzitarako etxera. Jokuak: soka, tortoloxak.
D-044 A01 Herriko baliabide ekonomikoak: lehen, balnearioan lan egiten ez zuenak, baserrian egiten zuen, (animali, belar eta abarrak). Gero fabrika bat egin zuten eta oraingo gehienek han egiten dute lan. Berak, baserrian egiten du.
D-053 A01 lixiba Lixiba: lehenengo iturrian arropa txuria xaboitu eta etxera jaitsi. Harriari tela lodi bat jarri, bertan suko hautsa jarri. Horri geroz eta ur beroagoa bota, lehenago pertzan berotua. Ur hura txorrutik ateratzen zen berriz ere berotzeko. Hurrengo egunean arropa aklaratzeko berriz ere iturrira joan.
D-055 A01 ogibideak: artzaina - ogibideak: ikazkina Eguneroko bizitza: artzai bezala hasi zen baina baina horrek diru gutxi ematen zuenez, ikazkin bihurtu zen. Bateko eta beste ogibideko egunak.
D-060 A01 autobiografia Hamabi urte besterik ez zituela artzai ibili zen han hemenka. Beranduago bere ama zaintzen egon behar izan zuen, oso gaixorik baitzegoen eta bi urte ohean eman zituen. Bere ama atera gabe ohea nola aldatzen zuen kontatzen du. Beste lanik egin ezean pobre gelditu zen mutilzahar, baina lortu zuen ezkontzea eta umeak izatea ere. Azkenik, alkateak eskeini zion udal atabalari izatea, berak atabala jotzen baitzuen eta horrek lagundu zien. Orain ederki bizi dira: alaba ezkonduta, bi semeak lanean eta bera emaztearekin etxean. Atabalaren inguruan izandako bizitza: txikitan hasi zen, soldadu zelarik bandan egon zen, Amaiurren kontratatua, eta jotzera joaten egindako ateraldi asko: Baztanen hogeitamazazpi urte, Baztandarren Biltzarrean hogeitazortzi urte segidan egona. Berak ez dio egindako lanari garrantziarik ematen besteek ematen dioten arren.
D-063 A01 kontakizuna Aita hil zenean, bederatzi urterekin neskame joan zen etxe batera lanera. Eskarpinak kendu behar izan zituen eta abarkak egin artean oinutsik ibili eta lan egin ere. Egun batean ihes egin zuen bere aiton-amonen etxera eta bertan bizi izan zen bere osabaren familiarekin ere.
D-063 A02 Urrez betetako etxe batean oso ongi egon zen neskame hamalau urterekin.
D-063 A05 Nora eraman zituzten bere ahizpa eta anaia: Ahizpa Hernanira eta anaia baserrira.
D-063 A06 Bera ezkondu zen eta bi seme izan zituen. Baina alargun gelditu zenean Iruñera joan zen haur bat hazitzera. Bertan egon zen anaiak gerratik etorri arte. Baina laister anaia mendian lanean ari zela hil zen. Bera berriz ezkondu zen hogeita hamairu urterekin eta bost seme-alaba gehiago izan zituen. Orain bilobak ere baditu eta laurogeita zortzi urte.
D-066 A09 erlijioa: Sakristaua Bere bizitza nolakoa izan den kontatzen du: hasieran etxeetan ematen ziotenarekin bizitzeko adina zuen. Gero, baratzean ere aritu zen lanean eta bazuen soldata txiki bat. Gutxika-gutxika sakristau lana utzi eta okina egin zen, behin ezkonduta.
D-067 A01 Gaztetako bizimodua: mendian lanean, egurretan, janaria (opil eta esnea), diru gutxirekin bizi ziren. Kontrabandoan aritzen zen jende asko.
D-067 A03 kontakizuna - harakindegia Zurgin bezala hasi zen osabarekin lanean gerratik bueltatzerakoan. Gero hori utzi eta harakindegia jarri zuen: haragia zerratu eta txerriak hiltzera joaten zen. Gantxo bat eskutik sartu eta zintzilik gelditu zen behin. Zorrak ere bazituzten baina loteria tokatu zitzaion eta aurrera atera ziren. (7.44"-ra arte) Bere semeek zerbait gehiago egin zezaten nahi zuten eta denek ikasi zuten unibertsitatean. Beraiek jubilatu egin ziren eta orain familiarekin elkartzen dira txerri eta bildotsak hiltzeko.
D-069 A01 Bere aitarekin lanean hasi zen, eskola hamairu urtetan utzi zuenean. Orduko bizimodu gogorraz aritzen da. Babak eta patatak jaten zituzten eta lo egiteko oherik ere ez zuten.
D-070 A01 arrantza Gazte denborako egunak: eskola, dotrina euskaraz, elizan kantatu eta apaizaren azalpenak entzun, bazkaria, eskola berriz ere. Bukatzean frontoira joan eta pilotan aritu. Beste askotan astoa hartu eta egur bila joan ilundu artean. Besteetan eskuz arrantzara. Bestetan sega hartu eta iratze eta belarra moztu. Behiak zaindu. Goldea hartu eta lurra landu. Asko ibiltzen ziren.
D-071 A01 Aurkezpena. Galdera pertsonalak. Txikitan ez ziren eskolara joaten, lan besterik ez zuten egiten.
D-076 A01 Aurkezpena. Galdera pertsonalak bere bizitza, lana, eskola, euskarari eta abarrei buruz.
D-080 A01 Aurkezpena. (1.55") Txikia zenean baserrian bizi zen bere anai-arrebekin. Bere aitaren ogibidea zurgina zen. Amak sei seme-alaba zaindu eta etxeko eta baserriko lanetan aritzen zen. Bizimodua oso gogorra zen, diru gutxi zegoen eta ahal zenean kanpora joaten ziren lanera.
I-018 B05 Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek eskolatik atera eta lan egin behar zuten. Irakurtzen badakite, baina ez dute beste ikasketarik.
I-029 A10 ogibideak: artzaina Bere gazte denboran ardi esnearekin gazta egin eta saldu egiten zuten. Zaldiz joaten ziren beste herrietara gazta saltzera. Mendian bizi zela etxoletan egoten zen bakarrik.
I-030 A02 Behietan eta mendian aritu ziren lanean.
I-095b B04 Orain erretiratuta daude baina lehen alorrean lan egiten zuten eta behiekin ibiltzen ziren. Haragitarako behiak ziren. Orain behi gutxi ikusten da. Ahuntzak ere izaten zituzten. Mendian zati bat hartzen zuten lanberria egiteko. Lurra idiekin lantzen zuten.
IR-005 A01 kontakizuna Aurkezpena. Bere gaztaroan herria nolakoa zen: ez errepiderik, ez urik. Zenbait kontakizun: Krisketa apurtu eta barruan gelditu ziren. Norbaitek sute bat eragin zuen. Elurra urtzen zuten bezkoan ura lortzeko. Umeek laratzean egin zutena. Haurrak txakurra leihotik bota zuen. Lan asko egiten zuten orduan, haurrek ere bai.
IR-005 A06 Kaxianorekin da orain elkarrizketa. Aurkezpena. Lehenagoko bizia gogorra zen. Dena eskuz egin behar eta ordu asko lanean. Beti izan da nekazari eta abeltzain: behi, behorrak, ahuntzak, ardiak. Orain jendeak ez du lan hori nahi, gogorregi iruditzen baitzaio.
IR-005 B01 eskola - abeltzantza: behi saldoak Aurkezpena: aurtengo omenaldietako pertsonaiei elkarrizketa: Brigida hasten da. Haurra zeneko denboretan jende kopuru bikoitza zegoen herrian. Behi saldoak egiten ziren, bi saldotan zeuden elkartuta herriko behi guztiak eta umeek zaintzen zituzten. Bazen unaimaizter bat eta besteak hamar bat urterekin berarekin joaten ziren laguntzeko. Eskolara denbora gutxiz joaten ziren, hamabi urteak arte bakarrik. Beraiek lau anai-arreba ziren.
IR-007 A01 Aurkezpena.(Izena eta etxea). Gazte denboran etxean lanean aritzen ziren. Maisuaren andrearen trasteak garbitzen zituzten eta horregatik amari duro bat ematen zioten. Iturritik eraman behar zuten ura etxera denerako, etxean ez baitzegoen. Fruta zekarren kamioneta etortzen zenean amonarekin joaten ziren ikustera. Ura pozalekin eramaten zuten eta nahiz eta batzuek bai, berak ez zuen buru gainean eramaten. Dirurik ez zegoen eta asko lan egin behar zen.
IR-011a A11 irratia: lehenengoa Mila bederatziehun eta berrogeian erosi zuten lehenengo irratia. Denbora lanean ematen zuten: arto eta ilar biltzen, arto zuritzen. Denbora zerbait bazuten kartetan jolasten zuten. Lehen ez zuten handinahirik.
IR-012 B02 etxea: izenak Bejino etxekoa da Valeriana eta herrian bizi izan da beti. Bere seme-alabetatik bat bakarrik bizi da herrian. Nekazaritza eta abereez bizi izan da. Bizitza asko aldatu da. Bere adinaz galdetzen diote.
IR-016 B02 elikadura Aurkezpena. Ama hil zitzaion bi urte zituela, eta bost anaia eta aitarekin gelditu zen. Berak egiten zuen bazkaria, lixiba, ogia. Jakiak: patata, esnea, bildotsa, txerria
IR-018 B01 Gerratik bueltan, Garraldan bere tailerrean aritu izan da lanean. Baina nekazari ere izan da. Lan asko egin eta gutxi irabazten zuten.
IR-023a A01 Gerra - denetarik Bere izena eta etxearen izena. Afaria eta dantzatzeko modua aldatu dira. Gau hartan afaldu zutena. Bera sei urtetan hasi zen artzain eta gero Iratin aritu zen lanean. Mandazain gisa aritu zen sei mandoekin ikatza garraiatzen. Hiru urtetan egon zen Gerran Espainia, Ceuta eta Tetuanen. Gero Madrilen ere bai. Zezenak zituen eta Gobernuak eskatu zion uzteko eta Madrilera joan zen bera ere. Herrira bueltatzean, ezkondu egin zen. Etxe berria egin eta borda bat ere bai. Parisen ere egon da.
IR-024b A04 Dena den orain baino alaiago bizi ziren. Errotan elkartzen zen jendeak asko hitz egiten zuen eta gauza irrigarriak kontatzen zizkioten elkarri. Mozorrotu, musikarien gisa egin, sua erdian egin eta denak inguruan egoten ziren.
M-001 A01 etxeko lanak - lana: gizon/emakumeen lana Aurkezpena. Emakumeak lan asko egin du etxean bai umeak zaintzen baita abere eta belar lanetan ere. Gizonek Urdiainen fabriketan egiten zuten lan. Baina jornala baxua zen eta emakumeek aldi berean, gizonek baino lan gehiago eginez ibiltzen ziren umeak zaintzen, behiak, txerriak eta etxeko lan guztiak aurrera atera beharrez.
M-004 A01 abeltzantza: transhumantzia Aurkezpena. Galdera pertsonalak (izena, noiz-non jaioa). Uztarrozeko gaztetako bizimodua. Mendiko lanak aitzurrarekin eta ardien atzetik ibilerak. Gizonak ardiekin Erriberara transhumantzian zihoazen eta neskatoak Frantziara espartinak egitera joaten ziren. "Kota" hitza eta bere konposatuen azalpena.
M-008 A02 Emakumeek eta gizonek egiten zuten lan asko. Bere gazte denbora askoz ere gogorragoa zen oraingoa baino. Bere gazte garaiko lanak: trabesak ateratzea. Lan gogorra soldata txikia lortzeko.
N-023 A02 baserria Baserria Teretxeko Larratzena da eta bertan bizi dira bi anaiak. Herrira astean behin jaisten ziren, lehen sarriago joaten ziren. Berak baserria nahiago du. Baserriko lanak: goizean jaiki eta azienda lanak, esnea esne-saltzaileari bidera ateratzen diote. Gogorra da bertako lana, baina lehen gogorragoa zen makinarik ez baitzegoen. Animaliak dira lan gehien ematen dutenak. Orain bi behi eta oilo batzuk bakarrik ditu. Asko aldatu da bizimodua baserrian. Lehen taloak esnearekin jaten zuten gehien, eta truke sistema erabiltzen zuten. Gaur egun baserriak ematen duenarekin bizi ote daitekeen.
N-052 A01 elikadura Bizimodua: txikitatik ardiekin ibiltzen ziren. Arkume eta bildotsak etxeratu eta esnea biltzen zuten. Bi edo hiru gazta egiten zuten, beste bi edo hiru hilabetez lehortzen utzi eta saldu egiten zituzten. Oso merke saltzen zen. Taloarekin jaten zuten. Txerri bat hil eta urte guztirako zuten. Oiloak eta arrautzak zituzten. Artoa ereiten zuten, jaso eta errotara eramaten zuten opilak egiteko. Bere senarra ikazkina zen. Ganbaran artoa, ilarrak, patatak eta abarrak gordetzen ziren. Txerriak gizendu eta Doneztebeko merkatura eramaten zituzten saltzera oinez.
N-052 A11 aldaketak Orain gauza asko daude lehen baino hobeak direnak. Lehen urtean behin izaten ziren herriko jaiak, baina beste egun batzuetan ere musika egoten zen plazan. Baina lehen ere baziren orain baino gauza hobeak: errespetu handiagoa zegoen besteenganako. Lehenago etxeratzen ziren, baina bezperatara lehenago ere ateratzen ziren. Ikasketa eta lan munduko aldaketak.
N-072 A01 kontakizuna Hamar-hamabi urterekin idiak zaintzen eta egurretan nola lan egiten zuen gizonak. Oraindik gaua zela hasi behar zuenean lanean zer egiten zuen. Orduan hasi ziren errepidea egiten. "La cadena de Lizaso" deituriko etxea. Ura iturritik hartzen zuten, baina hango ura bukatzen zenean, ibaikoa hartzen zuten. Gurdia hartuta abiatu zen batean behia erditzen lagundu behar izan zuen. Txekorrarekin gertatu zena. Emakumeak ere, lan egin behar izan zuen gurdiarekin bere aitari laguntzen.
PP-001 B01 etxea: izenak Baserrietan zehar bidaia egiten du, bertako jendeari buruzko gauzak kontatzen: Larrearen bordakoei buruz hitz egiten du. Hasierakoak eta orain bertan bizi direnak: ezkontzak, gaixotasunak, etxeko konponketa. Bertako bat pilotari omen zen.
S-007a A01 Adina. Txikitan zortzi urtetarako lanean ari zen txerrizain basoan. Bederatzi urtetan aritu zen han lanean. Hogeita zortzi urtetan ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen.
S-014a A14 kontakizuna Abestia.
SM-007a A05 Orain eta lehengo bizimoduak. Orain bertako jendeak lantegietan egiten du lan. Herriko jende eta bere lanei buruz. Herriko etxeak konpontzen ari dira.
SM-007b B03 Bizimodua asko aldatu da, janarian bertan. Dirua ikustea oso zaila zen. Esnea etxerako zeukaten, baina ez zuten saltzen.
SM-011 A15 etxea: izenak - ogibideak: ttu-ttuneroa Aurkezpena: izena, non jaioa, adina. Gaur bere urtebetetzea da (abuztuak 14). Bera jaio zen egunean bere aita Frantzian zegoen musika jotzen, ttun-ttuneroa zen. Aldudera joaten zen musika jotzera. Berez, nekazaria zen. Abereak zituzten etxean. Bera etxeko lanetan aritu da. Bere etxearen izena: Ttun-ttunenea. Baina lehenagoko izena Ernautena zen.
SM-011 A19 Bera gazte zenean bizitza orain baino gogorragoa zen. Eta beraiei, denak emakumeak izanik, lan guztiak egitea tokatu zitzaion.
SR-009 A01 Aurkezpena. Izena, adina, jaiotze data. Lau anaia-arreba ziren. Txikitan eskolatik atera eta arbiak zatitzen zituzten aziendentzat, patata sorora joan edo egur bila joan behar zuten. Txerriak zaintzen ere ibiltzen ziren. Neguan lagun baten etxera joaten ziren. Batzuetan Uharte edo Lakuntzara joaten ziren.
SR-009 A07 etxeko lanak Bere anaia Gerrara joan zen eta berak egunez soroan egiten zuen lan eta goiz eta gauean ardiak jeztera mendira joaten zen. Zaku patatak ere berak eramaten zituen bizkarrean. Bere anaiak ardiak mendira eramaten zituenean, janaritzat zuen ogia bidean jaten zuen eta gaua bitartean besterik ez zuen. Gauean amak pertza bat indaba gorri jartzen zion. Gero ardiak saldu zituzten. Etxea garbitu gabe, erratza hartuta basoa garbitzera joaten ziren, orbelketara. Bazkaltzeko urdaia gerrenean sartuta, erre eta jan egiten zuten. Gauen etxera joan plater handi bat patata eta tomateren bat jan eta korrika arrosariora joaten ziren. Anaia Gerrara joan zenean, goizeko ordu batean gurdia hartu eta mendira egur bila joaten zen bera. Eguerdian gurdia bete eta etxera bueltatzen zen. Udan belarrak mozten zituzten. Sagar erreak eta mizpirak saltzen.
SU-005 A02 Izena, jaiotze lekua. Zazpi senide ziren. Nekazaritzatik bizi ziren. Bera Munetan egon zen lanean hiru urtez eta bertan ikasi zuen erdaraz.
N-043 A2 Eskolan zeuden aldi berean behiak eta txerriak zaintzen zituzten eta baratzeko lana egiten zuten. Bere etxean ez zen emakumerik eta gizona kanpoan egoten zen, biak bai kanpoan eta bai barruan ikusi ditu lanean.
I-007 A1 Ez zitzaion alor lanak egitea gustatzen, baina egin egiten zituen: artoa jorratu, patatak, indabak, garia. Orain dena soro jarri dute. Ahizpek joan behar zuten aurretik, anaiak joan zitezen, gero etxean ere lana emakumeek egiten zuten. Etxalde handi bat zen eta hamalau senide ziren, baina lau hil egin ziren.
I-039 A01 Bederatzi anaia-arreba ziren. Urnizan jadanik ez da inor gelditzen. Bere izebarekin hitz egiten zuen euskaraz eta gurasoekin ere bai. Anaia-arrebekin erdaraz. Bere emaztea Sorogaingoa zen. Urnizan behiak zituzten. Errora joaten ziren mezetara igandero Urnizan ez baitzegoen elizarik. Oinez joaten ziren. Orondritzen zazpi edo zortzi familia daude; ez dago euskaldunik. Egunero ateratzen da pixka bat kalera. Zazpi seme-alaba ditu.
I-043 A03 Ogia labean egiten zuten. Arrebak kontatzen du bederatzi haurride zirela eta bat Gerran hil zela. Taloak eta txingerra jaten zuten. Pantanoa egin baino lehen bordetan bizi ziren eta gero herrira jaitsi ziren bizitzera. Emakumeek orduan etxeko lanak eta kanpokoak ere egiten zituzten. Artoa, patata etab. ereiten zuten.
I-042 A02 herria Herrian arrunt ongi bizi dira. Behi eta ardi asko dago. Besteek fabriketan egiten dute lan. Danone zena itxi zuten eta orain beste batzuek hartu dute beste izen bat emanez.
I-026 A02 herria Lan handia egin izan dute beti. Emakumeetako batek behitegi bat du. Horrek berak beste familia batekin gaztandegi bat dute. Adina. Herrian bizi denak lan egin behar du. Orain herrian sei bat familia daude. Lehen hemeretzi izan ziren eta senide gehiago izaten ziren.
N-065 A01 gaztaroa Gaztaroa apaiza zen osaba baten etxean eman zuen. Oso harreman gutxi izan zuen senideekin eta dotrina eta gero jolasten ere ezin zen gelditu, etxeko lanak egin behar baitzituen. Idazkariarengana mandatuak egitera mandila jarrita bidaltzen zuten eta lotsatu egiten zen gazte guztien aurrean. Guzti horrek markatu egin zuen. Hasieran zerbitzari batekin zegoen baina joan zen eta hamasei urte zituela bere ardurapean gelditu ziren elizaren eta etxeko eginbehar guztiak.
I-011 A04 Elikadura: artoa - elikadura: taloak - elikadura: gosaria Egunero-egunero ordu berean hartzen ditu gizonak afaria, gosaria eta merendua. Gosaltzeko zer hartzen duten. Esneari ez zioten gatzik jartzen. Laratza zer den. Emakumeak gaztetan artoak (taloak) jaten zituen. Artoari "maizea" deritzote. Irakaslearen "torta y leche"-ren kontakizuna. Emakumearen amak nola egiten zituen taloak. Arto asko zuten. Egiten zituzten lanak: belarrak, ardiak, josi...
I-053 A05 Bera Goldaratzen jaio zen duela hogeita hamazortzi urte. Zazpi senide ziren. Etxean behiak, txerriak, oiloak eta untxiak izaten zituzten. Bere ahizpak laister atera ziren bai lanera bai ikastera. Bera bi anaiekin gelditu zen etxeko lanak egiten. Kanpoko lanak egitea gustatzen zitzaion etxe barrukoak baino gehiago. Hamaika urte zituenean eskolara joan baino lehen behiak jezten zituen. Jorratu, belarra eta orbela bildu eta abarretan aritzen zen. Hogei urte izan arte herrian egon zen, anaiekin ongi konpontzen zen baina ez amarekin. Amaren ahizpa bat ere etxean bizi zen, ukuilu lanak egiten zituen honek.
SN-007b A01 Latasakoa da eta senarra hil ondoren haziendak hiltzen hasi zitzaizkion eta dena saldu zuen arte, bertan bizi izan zen. Etxarrenera joan zen Marzeloren etxera, bere zerbitzura. Duela bost urte Lekunberrira joan zen, eta orduztik hemendik han ibili da. Izena eta adina. Bere familiaren nondik norakoak. Bera nekazaritzan aritu da beti. Ameriketatik itzuli berri zen mutil batekin ezkondu zen. Istripu batez hil zen.
I-023a A03 Belarretan eta artoa jorratzen eta biltzen lan egiten zuten.
I-047 A03 Gerra garaian ez zegoen horrenbeste lanik belarretan, ez baitzuten hainbeste. Gurdirik ere ez zuten garai hartan. Nola egiten zuten beraiek lana soroetan.
I-047 A04 kontakizuna - gosea Mahats kilo bat hiruren artean erosi eta abereak egoten ziren Kuatropea zeritzoten lekura joaten ziren jatera. Manuelek koilareak egin eta han saldu egiten zituen. Egunez soroan egiten zuen lan eta gauez, koilareak egiten zituen. Beharra ezagutu dute beraiek. Gerra ondoren gosea ere ezagutu zuten. Ogia handitzeko patata sartzen zioten. Beraiek asto handi bat izan zuten.
SM-006a A02 egurra - lana: egurketa Perpetuaren aita eta anaia, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iruñera bidaltzen zuten.
SM-006b A01 nekazaritza - abeltzantza Apesui etxeko emakumea da. Apezetxea omen zen lehenago. Bertan azienda eta nekazaritzatik bizi izan dira. Patata, garia, oloa eta zalkea biltzen dituzte. Axuriak saldu, esnea jeitzi eta saldu. Behiak, ardiak eta behorrak dituzte. Belarra siloetan sartu eta lehortzen ere uzten dute. Idiei traktoreek kendu zieten lekua. Behi mota desberdinak dituzte: suitzarra eta holandarra. Ardientzat mutil bat dute. Senarra eta semea ere aritzen dira ardiekin.
SM-010a A01 ogibideak: ahuntzaina Antonio Ameriketan ibili zen artzain. Hamairu urte eman zituen han. Gero bueltan etxeko lanetan, nekazaritzan, ibili da beti. Behiak, ardiak eta idiak bazituzten. Garia, oloa eta zalkea ereiten zuten. Zortzi-hamar behi gorri zituzten etxean eta hogei-hogeita hamar ardi zituzten. Herriko ahuntz guztiak, berrogeita hamar bat, elkarrekin egoten ziren eta ahuntzainak egunero mendira eraman eta ekarri egiten zituen. Ahuntzain sariaz gain, jatera etxeetara eramaten zuen jendeak. Ahuntzen esnea edan egiten zen.
SM-010a A02 Rosa eta Joseren aurkezpena. Hamabost seme-alaba izan dituzte. Sei mutil eta sei neska bizi dira. Hiru Ameriketan bizi dira, Nevadan. Bat Italian eta besteak gertu. Rosaren etxean alor gutxi zuten. Bost anaia-arreba ziren. Beti bizi izan da herrian.
I-041 A01 eskola Eskolan euskaraz berrogeita hamalau haur zeuden matrikulaturik sei eta hamalau urte bitartekoak. Denak gela berean zeuden. Beraiek ez ziren Frantzia aldera joaten gaztetan. Beraien bizimodua aziendak ziren.
IC-015b A02 Bertako gazteak fabrikan aritzen dira lanean. Beraiek zenbait behi eta ardi zaintzen dituzte eta besterik ez dago. Patata zenbait ere badute eta baratza bat.
IC-015b A10 Behiak ditu. Esnea saltzen dute, baina ez diete ongi ordaintzen. Pentsua 22 pezeta eta erdi kostatzen zaie eta litro esne batengatik hogeita sei pezeta ordaintzen diete. Iñakiren ikasketak. Gizona andrea eta semearekin bizi da. Herrian ez dago dendarik baina kamioneta zenbait joaten da herrira. Semeak bertan egiten du lan alorretan.
IC-015b A13 Arratsaldeko bere eginbeharrak. Gazteak ateratzen dira herritik Iruñera edo Iparraldera, baina beraiek zerbait egitera joan behar ez badute, jadanik ez dira ateratzen. Herriko haurrak Errora joaten dira eskolara. Gero pilotan edo aritzen dira.
IC-015b A14 Bera gaztea zenean ez zegoen ez telebista ez irratirik. Irratia gerra ondoren agertu zen etxe batzutan. Hala nola telebista edo autoa. Gauzak aldatu dira. Orduan senide asko ziren eta ez zegoen lanik denontzat. Orain familiak txikiagoak dira.
II-111a A01 eskola (00.45") Aurkezpena: Anjelen aurkezpena. Beti bizi izan da bertan eta beti maite izan ditu bertako joko eta ohiturak. Bost urtetik hamabi urteak arte egon zen eskolan. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituen bertan eta asko gustatzen zitzaion eskolara joatea. Eskolan, kateziman eta pilotan aritzen ziren. Eskolara joan baino lehen eta ilunabarrean egiten zituzten etxeko lanak. 1200 bat pertsona bizi ziren Luzaiden 1925 inguruan. Gero gerra izan zen eta gauza asko galdu ziren orduan.
N-017 A01 abeltzantza Bere aitona morroi joan zen Balentzixa baserrira eta bertako alabarekin ezkondu zen gero. Bost bat hektarea lur dituzte: arto, baba eta erbia dute. Lehen garia ere bazuten, baina orain ez. Intxaurrondo asko daude, ez dute lanik ematen eta fruitu asko ematen dituzte. Usurbilgo Ilunpe sagardotegiari saltzen dizkiote. Esnea ere saltzen dute. Baserri berria egin zuten, orain bertan bizi dira. Inguruan, baserriko gauzetan aritzen diren oso baserri gutxi daude. Bera gaztea zelarik atera zen kalera lanera, diru bila. Gehienak ezkondu da eta kanpora joan dira. Etxeak, bertan denbora gehien irauten duen seme edo alabarentzat izan beharko lukeela iruditzen zaio, eta ez zaharrenarentzat. Goizean bera ez bada, andreak jaisten ditu behiak. Berak etxetik kanpo lan egiten badu ere, gauean etxera heldu eta etxeko lanak egiten ditu. Bere egunik lasaienak soldadu egon zenekoak izan ziren. Geroztik ez du oporrik izan. Tokia ordea, zoragarria da. Behiak modu zaharrean tratatzen dituzte. Egunean hiru alditan ematen diete jaten eta jaisten dituzte. Behiek birritan egiten ohitzeko arazorik izango ez luketen arren, aitak bai.
N-042 A01 Eskolan baserriko seme-alabak ziren denak, ez zegoen kalekorik. Bertan bazkaltzen zuten. Eskolatik atera eta baserriko lanak egiten zituzten. Bederatzi urte zituela jaunartzea hartu eta neskame joan zen. Berak nahi izan zuelako joan zen, ez gurasoek bidali zutelako. Bi urtez egon zen etxe batean eta beste etxe batera joan zen. Donostiara joan zen eta bertan geratu zen. Gero ahizpa ezkondu eta Urnietara joan zen. Beraiekin egon zen eta han mutil-laguna ezagutu zuen. Ez zitzaizkion jaiak gustatzen. Dantzan ere ez zuen ikasi. Bezperan ateratzen ziren buelta bat ematera eta gero etxera. Gero ezkondu eta Hernanira joan zen eta berrogeita hamabost urte daramatza bertan. Orduan hamaika ziren eta orain bakarrik bizi da.
X-011a A02 denetarik Manuel hogeita hamasei urtez egon zen baserrian. Baserri txarra zen eta Doneztebera joan zen lanera. Agustin, hogei urterekin soldadu joan zen arte, baserrian bizi izan zen. Santanderren egon zen soldadutza egiten, ongi pasatu zuen. Itzulitakoan aizkora hartuta Iratira eta gero Frantziara joan zen lanera. Gero fabrikan sartu zen. Ezkongabea da. Margarita hamalau urterekin atera zen neskame lanera, Donezteben. Gero hara joan zen bizitzera. Felipe hogeita zortzi urtez egon zen etxean. Orduan ezkondu zen eta Donezteben denda ireki zuten. Ezkondu arte, mendian egon zen lanean.
PP-033 A02 kontakizuna Oso xelebrea zen gizon baten zenbait kontaera. Gazte garaiko kontuak. Garai haietako familiak handiagoak ziren. Kontakizunak. Etxeko teilatuaren konponketa. Ikazkina zen bere aitaren beste zenbait kontakizun. (18:30") Gerra garaiko gertaerak.
D-012 A06 Egurra saltzen zuten, baina ikatzik ez.
SM-006a A02 egurra - lana: egurketa Perpetuaren aita eta neba, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iruņera bidaltzen zuten.
SK-001b A02 eskola Luhusonen jaio zen guraso euskaldunen semea. Aita Baigorrin eta ama Uztaritzen jaio ziren. Berak txikitan ikasi zuen euskara. Ez zen bere gurasoekin hazi ama gaixorik baitzegoen eta medikuak ez zuen nahi berarekin egoterik. Baigorrira bidali zuten eta han familia batean hazi zen. Gero bere aiton-amonarekin egon zen, Uztaritzen. Bertan joan zen eskolara. Aiton-amonek ez zuten inoiz frantsesez hitz egiten. Gurasoak berak zazpi urte zituela hil ziren eta osabarekin bizi izan zen. Hau emakume bearnes batekin ezkondu zen eta etxean Bearnesa besterik ez zuten hitz egiten, euskara ahaztu zuelarik. Gero seminariora joan zen eta han ez zen batere euskararik hitz egiten.
II-129b A01 denetarik Aurkezpena. (03:10") Ostatuan beti zegoen jendea. Orduan ardoa eta limonada besterik ez zegoen. Gazteak kantatzen aritzen ziren.
II-146a A01 denetarik Sarako Ametsa etxean bizi da Manex. Kantu eta bertso asko idatzi izan ditu. (01:48") Saran bertan jaio zen 1917an. Lau anaia eta arreba bat ziren eta bera bakarrik bizi da. Aita zurgina zen eta ama etxekoandrea. Sarako eskolan egon zen hamabi urtetan utzi zuen arte. Ziurtagiria jaso zuen eta Donibanera eraman zuen amak. Han lanean utzi zuen. Gogorra zen baina euskaldunak horretara ohituta zeuden. Hemezortzi urte zituela marinan sartu zen hiru urtetarako. (05:50") Parisen bizi zen eta bertako gazte batekin ezkondu zen. Hori du pena. Semeak ez daki euskara eta hori barkaezina da euskaldun baten semea izanik.
II-168a A01 Gerra Aurkezpena. Barkoxen jaio zen 1920an, Coyos etxean. Bi anaia eta bi ahizpa ziren. Zazpi urtez egon zen eskolan, hamalau urte izan arte. Gero laborantzan hasi zen lanean etxean. Arrebek josten eta sukaldaritza ikasi zuten. (06:00")Gerra hasi zen gero. Zuberoako beste gazte batzuk ere bazeuden. Euskaldunen artean euskaraz hitz egiten zuten. Etxera itzuli zenean laborantzan aritu zen. 1945 arte iraun zuen Gerrak: Janari eskasa, ogi beltza... Gerrako alemanak. (12:55") Gerra garaian ez zegoen herriko jairik. 1945ean Gerra bukatu zenean festa handia egin zen. Berak hogeita bost urte zituen. Gero ere laborantzan eman du bere bizitza osoa eta bilakaera ikusi du. Ardiak ere bazituen eta udan portura igotzen zituen. 1954ean ezkondu zen hogeita hamalau urte zituela. Bost seme izan ditu.
IC-016a A06 euskara - lana Donostian hobeki bizi dira industriak daudelako. Herriko jendea hara joan da lanera. Gazteek kotxea dute eta Iruņera joaten dira. Aurtengo lehortea urtetan handiena da. Artoa ereinen balute azkonarrek janen lukete. Gaur eskolan euskaraz ikasten dute. Haien garaian maisua euskalduna zen, hala ere ez zien uzten euskaraz mintzatzen. Soldaduskan "hablad en cristiano" esaten zieten. Eskola utzitakoan peoi ibili ziren diputaziorako. Herrilanetarako lehenagoko eta oraingo makineria. Lehen ez zegoen lan egiteko ordutegirik, egun osoan egiten zuten lan. Igita eta eultzia. Ardorik ia ez zegoen, igandetan eta ostatuan baizik ez zuten edaten. Urdaia eta bakailao lehorra jaten zuten, esne gutxi eta ia ardorik ez.
IC-016a A07 jaiak Jaiak Sanmartinetan dira. Soinujole bat ekartzen zuten eta orduan jaten zuten ongi, gazteak etxez etxe joaten ziren gosaltzera eta afaltzera. Mus "ilustrauan" aritzen ziren (dirua jokatuz). Asko dantzatzen ziren. Ahaideak etortzen ziren eta haiek ere ahaideen herrietara joaten ziren jaiak zirelarik. Gaur egun bizio gehiago daude. Lehen, igandetan neskak ilun-ezkilak jo ondoren etxeratzen ziren, orain berriz orduan ateratzen dira.
IR-014a A04 gramatika: lexikoa Zenbat otordu egiten ziren egunean. Lauretan jaikitzen ziren eta gosaldutakoan Berrendiko bordara joaten ziren mandoen bila, gero hamarretakoa egiten zuten lan egiteko. Gero bazkaria. Arratsaldean askaria eta arratsean afaldu.
IR-023d A04 lihoa - ogibideak: ehungilea Larrean emakumeak gizonak bezala ibiltzen ziren, atxurrarekin jorratzen, ereiten... Patatak, babak eta denetarik ereiten zuten. Lihoa ez dute erein sekula. Ilearekin soilik ehuntzen zuten. Kanpotik ekarritako hariekin gakorratza egiten zuen. Aezkoako herrietan ez zen lihorik ereiten. Orain ez dute egiten horrelako lanik. Lehen denetarik egiten zuten. Hiriberrira joan zenean berak egindako puntuzko soinekoak eraman zituen. Haria ehundu eta gero egin. Emakumeek garai hartan orain baino lan gehiago egiten zuten
IR-020 A04 Neguan metro bat elur zegoelarik aziendak etxeetan egoten ziren eta bertan zaintzen zituzten. Igande arratsaldeetan soinujolearekin dantzaldia egiten zuten ilun-ezkilak jo arte, orduan gurasoak bila etorri baino lehen lasterka joaten ziren etxera. Orain aldiz gazteak haiek etxeratzen ziren orduan ateratzen dira.
IR-020 A06 lana: baserriko lanak Gazteak lehen kanpora ateratzen ziren lan egitera, orain berriz, baserriko lanetara itzultzen ari dira. Bera bakarrik arduratzen da baserriaz. Asteburuetan nebak eta senarrak laguntzen diote. Zortzietan jaikitzen da, sua pizten du eta gosaria prestatu, behiei jaten eman eta alorrera eraman; artegia garbitzen du eta txekorrei eta txerriei jaten eman. Etxea garbitzen du, lixiba egin, arropa lisatu, erosketak, haurrak Garraldatik ekarri eta behiak sartu. Hamabietan edo ohera. Tresneria modernoa daukate baserriko lanak egiteko. Hogeitabi behi dauzkate eta gehiago nahi du, eta nabe bat eraiki. Semeek baserrian segitu nahi dute. Berari semeek kanpoan ikastea gustatuko litzaioke. Bera ile-apainketa ikasten hasi zen eta gustatzen zitzaion, baina aita gogor jarri zen etxean gera zedin.
IC-002b A02 euskara: galera Puntua egiten du, eta lehen ardatzarekin eta urkilarekin iruten zuen, dena etxerako. Hamalau urte zituen arte eskolara joan zen. Han idazten eta irakurtzen baizik ez zuen ikasi. Alorretan eta aziendekin lan egiten zuen. Gero ezkondu eta seme-alabak zaindu zituen. Oso gutxitan atera da Otsagabiatik. Negua Iruņean ematen du semeekin, eta uda Otsagabian. Oso gustokoa du herria. Oriko txoria Orira. Apaizak gogorrak ziren dotrinarekin. Orain errespetu gutxi diete apaizei. Orain karrikara ateratzen da puntua egitera eta lagunekin hitz egitera, erdaraz, inork ez baitaki euskaraz. Bere adinekoek soilik zekiten euskaraz eta gehienak hil dira. Orain lehen baino azienda gutxiago dago. Orain patatak ereiten dituzte.
IC-003a A03 Gutxitan joaten dira Iruņera: erosketak egitera eta medikuarenera. Gazteak zirenean sanferminetara joaten ziren. Harrobia. Zubirirekiko harremanak.
IC-012 A09 Gazteak zirenean ez ziren beste herrietara joaten. Aita-amek ez zieten neskei ateratzen uzten. Orain, berriz, amek ez dakite non dauden alabak. Seme-alabak etxera etorri arte esna daude.
IC-006a A04 Gaztea zelarik aziendak zaintzen zituen. Orain ez da ateratzen ez mezatara ezta tabernara ere. Bere adinakoak ez dira ateratzen, gazteak aldiz ia gauero ateratzen dira. Ondoko etxean bizi den arrebak arropa garbitzen dio, baina jana berak prestatzen du. Orkatzak badira. Auzokidearen ehiza-txakurrak zaintzen ditu.
IC-001 A01 Alorretan eta oihanean behiekin lan egiten zuen. Aita ere behiekin oihanean zebilen zura egiten etxeetarako. Almadiak zubipetik igarotzen ziren.
IC-001 A12 Seme-alabak urtean behin etortzen dira udan. Udan eta aste santuan jende asko etortzen da herrira. Telebistako meza ikusten du. Orain emakumeak ez dira patata lantzera joaten. Ez du ezagutu meza euskaraz, apaizak beti erdaldunak izan baitira. Jatekorik ez zaie faltatu, miseriarik ez dute pasatu. Hamahiru urte zituen arte joan zen eskolara.
IC-001 A14 Doktrina eta egunkariko letra larria irakurtzen ditu bakarrik. Orain etxe guztiak konponduta daude eta komuna dute, baina berandu arte ez dute izan. Lehenago etxe batean bakarrik saltzen zen ardoa, eta han, gutxitan, gizonak biltzen ziren eta musean jokatzen ziren. Otsagabian guardia zibil asko dago. Ez dute haiekin arazorik izan. Gurasoak beti euskaraz mintzatzen ziren. Hiztunaren izena eta adina.
IC-002c A04 Lehen gizonek laiatzen zuten egun bakoitzeko lau pezeta kobratzen zituzten. Gero brabana etorri zen eta geroago traktorea. Bera ez da laiekin ibili, baina senarra bai. Senarra paseatzen, dantzaldian eta elizan ezagutu zuen. Seme bat gelditu da etxean, besteek joan behar izan dute herrian bizimodurik ez zegoelako. Jaietan biltzen da familia. Neguan Iruņara joaten da. Lehen txerrikia jaten zuten. Herrian baziren hiru edo lau txerri-hiltzaile. Azaroan hiltzen zituzten txerriak.
IC-003c A04 Bost urte zituenetik beti artzain ibili da mendian. Herrian gutxitan ibili da. Jaietan lau bost dantzaldi eta besterik ez. Ongi jan du eta ardo gutxi edan du beti. Neskatoekin gutxi ibili da.
IC-004a A02 Usu joaten ziren Frantziara, senarra zenak han baitzuen dirua. Etxeko gauzak Frantzian erosten zituzten. Guardiek baxera uzten zuten pasatzen baina arropa ez, horregatik kontrabandoz ekartzen zuten. Senarra zendu zenean bere konfiantzako gizonak senarraren dirurik gabe utzi zuen eta egoera ekonomiko txarrean gelditu zen. Etxeko irina kontrabandoz ekartzen zuen berak. Taberna izan du.
IC-016b A01 (Oso baxu mintzo dira) Azienda eta etxeko lanak. Aziendatik bizi dira. Ardigazta egiten dute. Seme-alabekin euskaraz egiten dute beti. Orain belarretan ari dira. Baruautsi hitza. Baratzea eta esnea etxerako dira. Iruņara edo Uhartera ateratzen dira aste guztiko enkarguak egitera. Etxean bildotsen edo ardiren bat hiltzen dute. Erdara eskolan ikasi dute. Hobeki moldatzen dira euskaraz. Ikatza egiten zuten eta Iruņara eramaten zuten mandoz. Emakumeek zakuak karriketan deskargatzen laguntzen zuten, eta horregatik kobratzen zutena beren gastuetarako zen. Iragin euskara estimatzen da baina Eugin ez. Etxean beti euskaraz hitz egiten dute. Esteribarren euskara galdua da. Iruņean ikasten duten euskara zaila da. Nafarroako euskara hoberena da. Lehen Eugin dena euskaraz hitz egiten zuten eta orain deus ez. Ondoko herrietan gutxitan mintzatzen dira euskaraz.
IC-017a A05 Hainbat ogibide izan ditu. Marinela izan da, itsasoratu eta bi hilabetetara mina hartu zuen. Larogei egun eman zituen atzerriko ospitale batean. Herrian nekazaritza eta abeltzantza lanak egiten zituzten: behorrak, txerriak, behiak, ardiak zaindu; eta artoa eta garia erein. Lana gogorra zen baina gustura egiten zuten. Dena eskuz egiten zuten. Neskekin lotsatzen ziren. Baso-lanak ere egin ditu: egurra egin eta ongarria egiteko orbela bildu. Ikazkintza ezagutu du baina ez da aritu.
N-001 A01 Bere izena eta nongoa den. Laborantza eta abelzaintzatik bizi ziren. Txikia zenean eskolatik ateratzean frontoira joaten ziren puntuan jolastera. Mutikoekin lehia zuten nork hartu lehenbizi frontoia, eta beti neskek irabazten zuten. Gero etxean laguntzen zuten eta arrosariora joaten ziren. Handik jolastera ateratzen ziren, eta gero afaltzera etxera. Handituz joan heinean alorretara laguntzera edo aziendak zaintzera eramaten zituzten. Igandean mezatara joaten ziren eta arratsaldean errepidetik paseoa egiten zuten.
N-001 A03 Handitzen zirenean alorretan eta aziendekin laguntzen zuten. Arratsaldea arrosariora joaten ziren eta handik ateratzen zirenean neskak eta mutikoak biltzen ziren. Hori zen haien olgeta.
I-054b A01 Hiztunaren anaia batek Bidasoako trenbideko obretan lan egin zuen. Hiztunaren anai-ahizpak hil dira. Senide bat hiztunak Ameriketan zuen ahizpa ikustera joan zen, eta emozioaz bihotzekoak eman zion ahizpari eta handik gutxira hil zen. Hiztuna jostuna izan da. Mojen eskolara joan zen. Eskola horretan ez zegoen mutilik, neskak bakarrik. Jostundegian pezeta bat eguneko ematen zioten, eta gainera gosaria, bazkaria eta askaria. Hamar senide ziren gurasoen etxean, maizterrak ziren. Hogeita hamar urterekin ezkondu zen, lau ume izan zituen eta haietariko bat hil zen.
N-004 A03 Arantzak Nafarroako herrietan baserri gehien biltzen dituen herria da. Garai batean jende asko ateratzen zen kanpora, Frantziara, Parisa, Iparraldera edo Landetara lan egitera. "Laminaciones" fabrika egin zutenean jendea horra sartu zen lan egitera eta ez zuen kanpora atera beharrik. Ia guztiak euskaldunak dira Arantzan eta euskaraz egiten dute.
N-008 A01 Aurkezpena. Etxean gazta egiten dute. Gurasoak kanpoan izan ditu beti, amak gazta saltzen zuelako Gipuzkoan eta aita kamioilaria zelako. Txikitan amonak zaindu du. Eskolan beti erdaraz egiten zuten, baina kalean euskaraz apaiza euskara ez galtzeko ahalegintzen baitzen, horregatik mantendu da ongi euskara Arbizun. Hamahiru urterekin joan zen Iruņara ikastera eta geroztik han bizi da. Udal azokan gazta saltzen du. Ezkonduta dago baina senarra ez da euskalduna. Dituzten bi alabak ikastolara joaten dira. Senarraren herrian, Ihabarren, etxe bat dute eta han uda igarotzen dute. Ihabarren euskara urte gutxitan galdu zen, baina orain Irurtzungo ikastexean umeek euskaraz ikasten dute.
N-041a A01 Baserriko bizitza. Haurretan eskolara oinez joan behar zuen hiru edo lau kilometroz. Eskolatik itzulitakoan etxean laguntzen zuen aziendei jaten emanez. Igandeetan mezatara joaten zen oinetako txarrekin elizako atariraino, eta han onak janzten zituen.
N-048 A01 Eskola gustatzen zitzaion baina gutxi joan zen etxean lagundu behar zuelako. Nahiz eta gauza gutxi izan pozik bizi ziren. Dibertitzeko unea arrosarioaren ondorengoa zen, han neskak eta mutilak biltzen ziren. Garai hartan orain baino alaitasun handiagoa zegoen eta gehiago baloratzen ziren gauzak. Ongi janztea eta apaintzea gustatu zaio beti. Oso eskerdun dago amarekin asko exijitzen ziolako etxea garbitzeko orduan. Jaietara joatea asko gustatzen zitzaion, baina lehenbizi etxeko lanak eta alor lanak bukatu behar zituen.
N-058 A01 Sei urterekin eskolan hasi zen eta hamalaurekin joateari utzi zion etxean lagundu behar zuelako. Eguneroko lanak: jaiki, etxea moldatu, aitari aziendekin edo alorrean lagundu. Gurasoak oso zorrotzak ziren eta beti obeditu behar zitzaien. Leitzako elizan ezkondu zen lau urtez ezkongai ibili ondoren. Ezkonbidaian Iruņara joan ziren hiru egunez. Sei seme-alaba izan zituzten eta hamaika biloba.
N-062 A01 Aurkezpena: izena eta jaioterria. Lizarraga non dagoen. Lizarraga Ergoienako hiribura da. Eskolan bost urterekin hasi zen. Batxilergoa ikastera Iruņara joan zen. Iruņean estutasuna sentitzen zuen pisuak txikiak iruditzen zitzaizkiolako eta ezin zelako kalean jolastu. Herrian zegoelarik pilotalekuan edo basoan jolasten ziren.
SM-012a A02 Abaurrepean patata, garia, garagarra eta belar asko ereiten dute. Behi asko daude baina ez dute saltzen esnea, zekorrak hazi baizik. Jende gutxi bizi da herrian. Familia osoak Iruņara joan dira, eta ez dago neskarik ez dutelako herrian gelditu nahi.
SN-002a A05 Eskolatik etorritakoan errekara joaten ziren arropa garbitzera. Ez zuten jolasteko denborarik. Igandeetan ilundu baino lehen itzultzen ziren etxera.
I-051 A01 (Baxu entzuten da). Ezkurrakoa da eta bertan bizi da. Zurgintza lanak egiten ditu etxegintzan. Etxe zaharrak zaharberritzen ditu. Aitak eta lau anaiek osatzen dute lan taldea. Asteburuetan eta udan etxeko baratzean eta belarretan laguntzen du. Herria husten ari da, gazte jendea kanpora doa bizitzera, ez dago dendarik. Ehizean ibiltzea asko gustatzen zaio. Uso gutxi pasatzen dira haize errotak paratu zituztenetik.
I-045 A01 Aita gazte hil zitzaion tifusak jota. Denda txar bat zuten eta aitak arbitrioak kobratzen zituen. Eskolara joan zen. Etxera ezkondu zen amarekin egoteko. Anai-arreben sakabanaketa handitu zirenean. Eskolan dena erdaraz zen.
N-077 A01 Aurkezpena. Iruņean jaio izan arren, hemezortzi urte inguru eman zituen Elbeten. Han belarretan, jorraketan eta artoan aritzen zen, aziendak ere zaintzen zituen. Hasieran arrotzat hartzen zuten herrian, eta gero 22-23 urterekin Iruņera itzulitakoan baserritartzat jotzen zuten. Eguzkitan luzaro egoteagatik beltza zelako ijitoa esaten zioten Iruņean, eta Elbeten berriz belarrimotza. Denbora-pasarik ez zegoen, baina festetan oso ongi pasatzen zuten. Elbeteko festak nahiago ditu Iruņekoak baino. Herriko adiskideak mantentzen ditu, baina orain erdaraz egiten du haiekin. Eskolan adin guztietakoak ikasgela berean eta maistra berarekin izaten ziren. euskara batua ezberdina da eta ez du ulertzen, beharbada batua hobea da.
N-002 A01 Aurkezpena. Ama hil zitzaien erdialdi batean. Nekazariak ziren. (3´15"tik 6´35"ra arte zarata oso handia da). Herriko aberats batek ekarri zituen maisua eta maistra, ezkongaiak. Mutilak eskola batean ziren maisuarekin, eta neskak beste batean maistrarekin. Bi ezkongai izan zituen, berak hautatu zuena aitarengana joan zen bere burua aurkeztera. Inguruko herrietako jaietara joaten ziren, oinez, eta iluntzerako etxera itzultzen ziren. Jotak bakarrik dantzatzen zituzten.
II-176b A01 Aurkezpena. Hamahiru urte zituela Esnazura joan zen, eta 24 zituela Ameriketara. Han bizi da eta noizean behin sorterrira itzultzen da. Laborarien antzinako bizimodua: dena eskuz egiten zen ez baitzegoen traktorerik.
ATBO-001 A01 gaztaroa - haurtzaroa Haurtzaroko eta gaztaroko bizimodua baserrian. Oroitzapenak.
ATBO-001 A02 ura - higienea Komunik eta urik ez etxean.