Euskalkiak

Orri honetan eskualdeetako eta herrietako euskalkiak aurkituko dituzu, bi modutan sailkatuta: Louis Lucien Bonaparteren tradiziozko sailkapenaren eta Koldo Zuazoren egungo sailkapenaren arabera. Horietako bakoitzean klik eginez, euskalkiaren deskribapena eta dagozkion herriak aurkituko dituzu.

Behe Nafarrera

Luzaiden mintzatzen den hizkera da. Luzaide, izan ere, administrazioz Nafarroa Garaikoa bada ere, urez eta hizkuntzaz Nafarroa Behereko azken herria besterik ez da.

Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain , Luzaideko euskara ezaugarri hauetan aldentzen da batueratik:

Morfologia (aditza,izena)/Fonetika/Lexikoa/Sintaxia

 

MORFOLOGIA

 

Aditza

 

1- Luzaiden -a- agertzen da adizki sintetikoen lehenaldian: nakien, nauken, zakien, zagoen, zabilen... etb, (batua neukan, zebilen... etb.)

 

2- Aditza laguntzailez jokatzean ez dira sortzen iparraldeko goi nafarreran adina kontrakzio. Baina bai, berriz behar eta nahi + laguntzaile erakoetan:

plantatu behautelaikan

 

3- Euskalki honetan estandarraz kanpoko makina bat adizki aditzen dira. Batuazko bertsioak argitzen du kasuan kasuko baliokidea zein den:

subentzione azkarrak diuzte (=dituzte)

gure mendiak yaten dazkigute (=dizkigute) horien kabalek

(baina cf. también:

ta gaineat errain dizut gauza at

bana horren gainian denak elgar hartiak gira (=gara)

makur ukaiten ziena (=zutena) Luzaideko kabaladunek

 

4- -n akabera duten aditzetan (edan, egon, izan etb), geroaldiko forma egiteko -en erabiltzen da. Eskuarki -ain ebakitzen da:

ta gaineat errain dizut gauza at

 

5- Euskalki honetan asko erabiltzen dira -rik erantsitako partizipioak, iparraldeko goi nafarreran gutxi edo batere aditzen ez direnak:

enbreatuik edo gudronoztatuik

 

6- Euskalki honek -iten gisako aditz izenak (emaiten, erraiten) erabiltzen ditu, iparraldeko euskaran eta iparraldeko goi nafarreran bezala:

makur ukaiten ziena Luzaideko kabaladunek

 

IZENA

 

7- Pluralean beti bereizten dira nor eta nork (-ak eta -ek):

gure mendiak yaten dazkigute horien kabalek

makur ukaiten ziena Luzaideko kabaladunek

 

8- Genitibo singularraren kontrakzio ohikoa -ain da:

guhaunain eta hesten ai giela

 

9- Soziatibo atzizkia -ekilan da (batua -ekin):

pazientziaikilan

 

10- Nora kasuko atzizkia -rat da:

biziki untsa mendirat heltzeko

ta gaineat errain dizut gauza at

 

11- Erdarazko -ón bukaera -oin gisara moldatzen da Luzaiden (iparraldeko goi nafarreran eta hegoaldeko goi nafarreran -on; batuaz maizenik -oi):

eztut uste arrazoin haundik bauten hola hola agertzeko

 

12- Erdarazko -(c)ión atzizkia -zione gisara moldatu da (iparraldeko goi nafarreran -zio):

subentzione azkarrak diuzte

guk eztuu nehori esplikazione eman behar

 

13- Datibo pluralak -er hartzen du (batua -ei):

leheno┤re errana dut beste erreportero batzuer

 

14- Izenorde intentsiboak nihau, guhau etb. erakoak dira:

guhaunain eta hesten ai giela

 

FONETIKA

 

16- -ua taldea -ia ebakitzen da:

Mendi gain guzia elurrak hartia du

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

 

17- Ez dago i-ren ondoko asimilazio bustidurarik:

profitatu ute anitz mendi hori

orai guk hestian min iten du

makur ukaiten ziena Luzaideko kabaladunek

ta gaineat errain dizut gauza at

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

pazientziaikilan

 

18- Deklinabidean, -ea (etxea) -ia ebakitzen da maizenik:

orai guk hestian min iten du

orai ez dira artzen al lanian

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

Bana jeneralian ya...

 

19- Ez dago bokal harmoniarik (dirua>dirue, ogia>ogie):

Mendi gain guzia elurrak hartia du

gure mendiak yaten dazkigute horien kabalek

ta gaineat errain dizut gauza at

 

20- Aldizka gertatu da hitz (gehienbat aditz) baten hasierako bokala galtzea (aferesia), Nafarroa Garaiko hainbat herritan izaten den bezala:

kusten al da

 

21- Hitz barrenean ere badirudi bokal batzuk galdu izan direla (sinkopa), nahiz ez dirudien prozesu hedatua eta bizia denik:

orai ez dira artzen (=aritzen) al lanian

 

22- Joan, jarri, jende eta antzeko hitzetan hasierako soinua y- da:

elurrak eta yoan artio

gure mendiak yaten dazkigute horien kabalek

Gaztelerazko jota mailegu berrienetan baizik ez da aditzen:

Bana jeneralian ya...

 

23- Hasperena badago Luzaiden (hegoaldeko puntu bakarra da) baina badirudi ahultzen hasia dela, gure grabazioan informanteak ez baitu behin ere h-rik ebakitzen (mintzakidearen euskarara moldatu nahiagatik izan daiteke):

eztut uste arrazoin haundik bauten hola hola agertzeko

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

 

LEXIKOA

 

24- Luzaideko euskararen lexikoa, bide den bezala, erabat ekialdekoa da. Hemengo hitz eta aldaki asko Iparraldeko euskaran usatzen direnak dira: anitz `asko´; hetsi `itxi´; xerka `bila´; guzi `guzti´; orai `orain´; artio `arte´; azkar `sendo´; biziki `oso´; untsa `ongi´; kabala `azienda, ganadua´; fini izan `akabo izan´; nehor `inor´; ukan `izan, eduki´; elgar `elkar´; bana `baina´.

orai guk hestian min iten du

zeren xerka dailtzan

subentzione azkarrak diuzte

biziki untsa mendirat heltzeko

gure mendiak yaten dazkigute horien kabalek

makur ukaiten ziena Luzaideko kabaladunek

leheno┤re errana dut beste erreportero batzuer

Fini da hori

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

 

25- Bere kokaera dela medio, frantsesetiko mailegu franko ere erabiltzen ditu: profitatu `probetxatu´; gudronoztatu `pikea bota´ (<fr. goudron `pikea´); arranyatu `konpondu´ (<fr. arranger):

profitatu ute anitz mendi hori

enbreatuik edo gudronoztatuik

Ez, ez; eztugu forma hortan arranyatzen al

 

SINTAXIA

 

26-Euskalki honetan -larik(an) atzizkiak -nean lekutu du denbora funtzio guztietatik:

plantatu behautelaikan

 

27- Uste-ren menpeko konpletiboek zilegi dute -n eramatea -la-ren ordez:

eztut uste arrazoin haundik bauten hola hola agertzeko

 

28- -ten ahal perifrasia erabiltzen da ahalkerarako, bai eta ezezko esaldietan ere:

orai ez dira artzen al lanian

kusten al da

Ez, ez; eztugu forma hortan arraiñatzen al

 

29- -te/-tze erako aditz izenek (ikuste, hartze, etb...) zilegi dute objetoa genitiboan jartzea:

guhaunain eta hesten ai giela

gure gauzen defendiatzen

 

30- Maiz gertatzen da nori sintagma baten eta aditzaren artean komunztadurarik ez izatea:

leheno┤re errana dut beste erreportero batzuer

guk eztuu nehori esplikazione eman behar