Xorroxin Irratia

X-021a

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Juan Antonio
  • Gai nagusia: inauteriak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Herria zehaztu gabekoak
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:19:54
Bera antropologoa da eta hauek Inauterien inguruan ari dira ikertzen. Lan zaila da herri bakoitzak bere pertsonaia bereziak baititu. Euskal Herriko hirietan ohiturak asko galdu dira. Baina Inauteria Europako herrialdeetan orokorra izan dela esan beharra dago. Garizumaren aintzindari baino, lurrarekin lotuta dagoen ohitura gisa ulertzen du berak Inauteria. "inauteri" eta "aratuste" hitz bikote bat da. Garai honetako berezitasuna inaustea da. Bestalde, mozorro eta zomorro hitz parea, disfraza ez ezik "intsektizatu" ere bada. Gazteak mozorrotuta joaten dira baserriz-baserri gabonsaria jasotzera eta kasu honetan, gabonsaria "diezmo" edo hamarra da. Honekin arao bat egiten dute: udan ez da zomorrorik etorriko otsailean bere gabonsaria jaso dute eta. Gizarteak ardurak plazaratu zituen. Gaur egun festa izugarria bezala ikusten bada ere, ardoak eta alkoholak zentzu konjuratorioa zuten. Mozorroak beti hiltzen ziren alkoholaren barruan eta, beraz, izurriteak ekiditzeko asmoz ardoa edaten zuten. Eltxoak eta matxinsaltoak Europa osoan zehar intsektu arketipoak izan dira. Batetik, matxinsaltoen izurriteak oso txarrak zirelako eta bestetik, eltxoek malaria ekartzen zutelako. Gaur egun Alemanian ere badago "tribunal de la peste" delakoa. Erraldoiak gosearen irudia dira, bere sabela betezina baita. Zenbait dantza ere badira, inausi zentzua dutenak, hala nola, jorrai dantza. Beraz, garai batean lanarekin lotura zuten ohiturak ziren. Esan beharra dago bestalde, sinesmenekin nahastu egiten zirela gero. Ituren eta Zubietako pertsonaiek eskuetan zaldi-isats eta joareak eramaten dituzte. Tresna hauek animaliek intsektuen kontra erabiltzen dituzte. Kristautasunean, Belzebuk duen esanahi etimologikoa "eulien nagusia" (se˝or de las moscas) da, hau da, Deabrua euliekin lotuta dago. (13:16") Hartza: beti ateratzen da otsailean, neguaren bukaera eta udaberriaren hasieraren irudia da. Bere inguruan beti datoz ijitoak. Hau ere, oso elementu zaharra da. Kontzilioek Inauterien kontra egin bazuten ere, herriek bere ohiturak mantendu zituzten. Gauzak aldatu baziren ere, ideia batzuk oso argi mantendu zituzten: maskarak, errain behar, zaldikoak (Europa osoan), mairuak, judutar edo ijitoak. Hauek lirateke Inauterietako mozorrorik garrantzitsuenak. Otsaileko Inauteriekin simetrikoki Donibaneko jaiak daude. Gizartea Inauterietan mozorrotu (intsektizatu) egiten da eta Donibane bezperan suan intsektuak erretzen dira. Bi festa hauek konplementatu egiten dira. inauteriak ilberriarekin batera mugitzen dira egutegian. Liburuki bat plazaratuko du. (19:10") Agurra.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
X-021a-A 19:54
Loading the player...