Satrustegi

SN-007b

  • Grabaketa data: 1979-11-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Camila Iriarte.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Sorginak. Urgoiena. Errege eguna. San Juanetan. Sendagarriak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Latasa (Imotz)
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:05:35
Latasakoa da eta senarra hil ondoren haziendak hiltzen hasi zitzaizkion eta dena saldu zuen arte, bertan bizi izan zen. Etxarrenera joan zen Marzeloren etxera, bere zerbitzura. Duela bost urte Lekunberrira joan zen, eta orduztik hemendik han ibili da. Izena eta adina. Bere familiaren nondik norakoak. Bera nekazaritzan aritu da beti. Ameriketatik itzuli berri zen mutil batekin ezkondu zen. Istripu batez hil zen.
A02 00:05:35
00:09:00
Gaztainak biltzen ari zela erori zen baina adar batek gelditu zuen. Gurdiz eraman zuten etxera, baina azken kilometroa oinez egin zuen. Ez zirudien larria zenik baina errekonozimendua egitera Iruñera eraman zuten. Gutxi iraun zuen gero.
A03 00:09:00
00:13:35
Herrian bazegoen sorginak zeudelako zurrumurrua. Amak kontatzen zien borda bateko apaizgai bat joaten zela taberna batera eta bertan esaten ziotela sorginak bazirela baina berak ez zuen sinisten. Behin izugarrizko burrunba batean "Sorginak ez garela baina bere imagina bagarela" esan omen zioten. Ez zen gehiago gauez joan. Bere amak erroka hartzen zuen eta kontu kontari aritzen zen. Beste batean norbait joan zen haziendekin eta orraziak aurkitu omen zituen. Norbaitek ahaztu zituelakoan orraziak hartu zituen eta hauek hitz egiten ziotela gertatu zen. Beste kontakizun batean, hiru zarata egiten omen zituen sorginak gelako leihoan. Ez zegoen sorginkerietarako erremediorik. Baina sorginek ez zuten gauza txarrik egiten. Ez zegoen lamiarik edo gaueko beste izakirik (Inguma).
A07 00:18:25
00:19:25
Inauterietan limosna biltzen zuten mutilek. Gero jendea gutxituz joan zen eta ia ez da limosnarik biltzen.
A06 00:17:20
00:18:25
Araitzen intxaurrak emateko ohitura zuten eta Errege egunean abesteko ohitura gehiago zuten. Bere herrian kartak botatzen zituzten errege nor izango zen jakiteko. Errege suertatzen zenak txokolatea eman behar zuen. Errege egun iluntzean zintzarriekin ateratzen ziren.
A05 00:15:10
00:17:20
Urte zahar egunean abestuz eske joaten ziren. Urgoienaren abestia. Mutilek ardoa ekartzen zuten. Limosna ere ematen zieten. Eguberriko abestiak.
A08 00:19:25
00:20:50
Batzuk iturrira joaten ziren goizean: "Mañanita de San Juan, cuando la zorra madruga, el que mucho vino bebe con agua se desayuna" (San Juan goiza, azeria goiz jeikitzen denean, ardo asko edaten duenak ura hartzen du gosarian). San Joan bezpera gauean sua egiten zen eta hau esaten zen sua saltatzen zen bitartean: "Sarna fuera San Juan bezpera ogi eta ardo Nafarrora (...) Urritzako emakume guztiak ipurdiz gora". Belarrak bildu eta bedeinkatzen ziren hurrengo urtean erretzeko.
A09 00:20:50
00:30:46
Begietako mina kentzeko arrosa ura. Haginetako minerako Santa Apoloniari errezatu. Buruko minarako errezatu Santa Feliziari. Sabeleko mina kentzeko kamomila. Karraskila udaberriko katarrorako. Azido urikorako limoi garratz zukua baratxuriekin hartzeko esan zion Lekunberriko moja batek. Baina hori ez da ona denentzako. Eta monje batek eman zion gero beste erremedio bat: usinak eskuetan pasa, minutua eta gero eskuak garbitu. Hurrengo egunean eskuak garbitu bakarrik. Lau aldiz errepikatu eta egun batez deskantsatu. Zizareen aurka kedar ura. Hura irakiten jarri eta goilaratxo bat kedar bota.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SN-007b-B 35:50
Loading the player...