Satrustegi

SM-011

  • Grabaketa data: 1982-08-16
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Joakina Irulegi
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Aita ttunttuneroa. Hezur konpotzale. Gau onak. Subilero. Ihaute. San Juan. Intza hartzera mendira. Apeza kendu dantzagatik. Tifus: kastigua!. Viruela, nabarreria. Kontrabandua.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Lintzoain
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:18:15
00:22:04
"Maiatza paratzea": mutilak basora joaten ziren zuhaitz hoberenaren bila. San Joan bezpera gauean idiak hartuta joaten ziren bere bila. Bidean azala kendu eta gero, pertsona baten neurriko zulo batean sartzen zuten. Gero alanbre baten laguntzaz igotzen ziren makila puntaraino. Herrikoei buruz hitz egiten dute. Bere garaian galdu zen maiatza jartzea.
A08 00:16:40
00:18:15
Abereak gaiztotasunetik babesteko eta osasun ona edukitzeko egiten ziren gauzak: objektuak, mezak. Sorginen aurkako belar bila eta ezkila joka.
A07 00:13:23
00:16:40
Artegiak: buelta guztian egiten zitzaion pareta lehorra harriekin, metro erdi bat baino pixka bat gehiagoko alturakoa. Atzetik eta aurretik altuagoa zen gailurra egiteko. Haizea sartzeko zirrikitu bat uzten zitzaion. Aurrean ataria egiten zen. Saihetsak jartzen ziren eta horien gainean adarrak, trabeska hobe, eta "zuzturrak" (zuztarrak?). Gainetik egurrak jartzen ziren, gailurrean ere bai. Kontakizuna: Gau batean erabat bukatu gabe utzi zuten artegi bat haizeak eraman zuen.
A06 00:11:00
00:13:23
Zotolak: zuhaitzari zulo bat egiten zitzaion gailurra sartzeko. Zuhaitzetik sardera goileria jartzen zen. Ezker-eskuin jartzen ziren egurrak saihetsak ziren. Horiei zohiak jartzen zitzaizkien lurrera. Gainean sasiak jartzen ziren. Denbora batean zenbait artzainen etxolak ziren. Ikazkinek ere egiten zituzten eta barruan sua egiten zuten.
A05 00:08:16
00:11:00
Gazta eta zenberena egiteko burdina. "Bala" izeneko tresna. Prentsa. Egurrezko ontziak: oporra (txikia, edateko), kotxua, kaikua (jeztekoa).
A04 00:05:40
00:08:16
Bere aita jaiotzean amona gaixorik gelditu zen. Aitak hamalau urte zituenean, bere amak esan zion, bazuela oraindik Lukingo Erremedioetako Ama Birjinari egin zion promesa bat bete gabe eta berak egin beharko zuela bere ordez. Hemezortzi urte bete zituen eta Lukingo festak noiz ziren enteratu zen eta orduan egin zuen bidaia. Amak esandakoa egin zuen eta gero plazara joan zen. Izugarrizko egarria zuen eta iturri bat ikusi zuen, baina ura oso bero zegoen. Azkenean batere edan gabe buelta egin zuen, festak ere ikusi gabe.
A33 01:02:55
01:03:10
Ogia etxean egiten zuten.
A32 01:00:20
01:02:55
Gauaz argiak pizturik etortzen ziren karabineroek ikus zitzaten. Norbait aurretik joaten zen egoera aurreikusteko. Hontz oihua egiten zuten seinale gisa. Etxe batean kontrabandoa eta bestean kontrabandista ezkutatzen ziren. Horrela ez zuten inoiz ezer aurkitzen. Idazkariaren papera behar zuten eta idazkaria etxera joan orduko kontrabandoa zegoen etxera mezularia heldu eta lekuz aldatzen zuten.
A31 00:59:55
01:00:20
Eskalapoiekin joaten ziren Alduderaino kontrabandoan. Mezkiritzen bazegoen eskalapoi egile bat.
A30 00:58:05
00:59:55
Kontrabandoan kafea, nylona eta zaldiak ekartzen zituzten. Kontakizuna: berrogeita hamar mando pasatu zituzten eguna.
A03 00:03:20
00:05:40
Lau edo bost ahizpa ziren. Beraiek aritzen ziren laian. Lihoa egiten zuten, maiatzean erein eta urrian bildu. Hilabete batean belarretan eduki eta gero labean sartzen zuten. Muinoa bezala gelditzen zen eta gero bere ama ibiltzen zen errokan. Bere listua ematen zion, beti heze egoteko. Gero Garraldan egiten zuten oihala.
A29 00:57:32
00:58:05
Lehen herrian zuten eta bota zuten apaiza, PÚrez de Obanos, Iberokoa zen. Arraiozkoa Juan Etxenike zen. JosÚ Luis Elcano zen beste bat.
A28 00:56:00
00:57:32
Tifusa tokatu zitzaien bitartean, eta etorri zen apezak zigor bat zela esaten zien. Nabarreria ere izan zuten eta andre bat hil zen, abandonaturik. Bere adina eta gertaera haien data.
A27 00:54:05
00:56:00
Kontakizuna: Apaiza dantzatzeagatik kendu zieten.
A26 00:52:10
00:54:05
San Antonen animaliek eliza inguruan hiru buelta eman behar zituzten: zaldi, asto, mando, behorrak. Herri guztiko kontuak egiten ziren egun hartan eta sardina zaharrak eta ardoa ematen zuten.
A25 00:50:23
00:52:10
Gurutze Sainduan, maiatzak 3an, alorra ur bedeinkatuarekin bedeinkatzen zen. Elorria ur bedeinkatuan busti eta harekin bedeinkatzen zen. Erramu egunean erramuak bedeinkatzen dituzte. Ur bedeinkatua Larunbata Saindukoa zen. Atarietan jartzen ziren gurutze txikiak bedeinkatutako erramuetakoak ziren.
A24 00:45:05
00:50:23
Sanjoanak: gauaz animaliak jetzi eta neska eta mutikoak bildu eta bezko bat esne zopekin egiten zuten. Gainerako esnearekin gazta bat egiten zuten eta San Joan egunean jaten zen. Dibertitzeko bere moduan abesten zuten eta Zubiriko iturrira joaten ziren ura edatera. Burdindogira ere joaten ziren, Iragiko ermitara, bera minez beteta zegoen eta hark sendatu zuen. Bertan Gurutze Sainduko bedeinkazioa ematen zuten. Erromerian joaten ziren ingurutik. Gazteek buelta bat ematen zioten ermitari. San Joan bezperan mendira joaten ziren, sua egiten zuten, lasterka ibiltzen ziren eta eguzkia atera baino lehen lurrean inbuluzketan ibiltzen ziren sarna kentzeko. San Joan egunean lizarra eta iratzea biltzen zen eta elizan bedeinkatzen ziren. Gero atarietan jartzen ziren aire gaiztoentzako. Koroiak: Ezpela, "lisunzi".
A23 00:44:14
00:45:05
Uharten egiten zuten arto irina. Oso irin fina zen hura. Astero joaten ziren bila. Beti jaten zituzten taloak.
A22 00:42:55
00:44:14
inauterietan mutil txikiak atez-ate joaten ziren "Garait eta garait, txinger pixket emanez nahi". Handiak ere ateratzen ziren. Zenbaitetan andrez janzten ziren gizonezkoak.
A21 00:42:04
00:42:55
Errege eguna Lintzoainen: kartak botatzen ziren errege nor izango zen jakiteko eta errege arrosa tokatzen zitzaionari izango zen gau hartan errege. Gau erdi ondoren herri guztikoak leihora irten eta "holako izenekoa da errege" esaten zuten eta joareak jo. Errege zena hurrengo egunean txokolate eta bizkotxoak eman behar zituen.
A20 00:40:25
00:42:04
Gabonak: subilaroan egur handiena jartzen zen sutan. Gauez meza zegoen. Afaria: esnea zuenak, ez zuenari emateko ohitura zegoen. Talo eta esnea, gaztainak, pikuak jaten zituzten.
A02 00:02:00
00:03:20
Uharteko feria. Auritzen maiatza eta urrian izaten ziren. Orreagako prozesioa Mendekosten.
A19 00:39:48
00:40:25
Bera gazte zenean bizitza orain baino gogorragoa zen. Eta beraiei, denak emakumeak izanik, lan guztiak egitea tokatu zitzaion.
A18 00:38:33
00:39:48
Aitak bera noiz hilko zen esan eta asmatu egin zuen. Eri egon zen hamalau hilabetez ohean, eta zein egunean hilko zen esan zuen eta egun hartan hil zen. Bere bi ahizpa mezara zihoazen eta joan aurretik agurtu zituen gero ez zituelako berriz ikusiko.
A17 00:34:30
00:38:33
Bere aitak egiten zuen eta berak ere ikasi: hezurrak sendatzen zituen. Eskuz ikusten zuen berak non zegoen apurturik. Arrautzaren zuringoa zedarriarekin nahastuta ematen zuen. Hura kolatu egiten zen eta horrek mina leuntzen zuen. Gero bendatu egiten zuen edozein trapu luzerekin. Bere aitak mandoak ere sendatzen zituen.
A16 00:34:10
00:34:30
Lintzoainen euskaraz hitz egiten zen erabat, baina gaur egun dena erdaraz egiten da.
A15 00:30:07
00:34:10
Aurkezpena: izena, non jaioa, adina. Gaur bere urtebetetzea da (abuztuak 14). Bera jaio zen egunean bere aita Frantzian zegoen musika jotzen, ttun-ttuneroa zen. Aldudera joaten zen musika jotzera. Berez, nekazaria zen. Abereak zituzten etxean. Bera etxeko lanetan aritu da. Bere etxearen izena: Ttun-ttunenea. Baina lehenagoko izena Ernautena zen.
A14 00:29:11
00:30:07
Kontakizuna: Txabola erre zuen.
A13 00:27:28
00:29:11
Oinetakoak: oinetakoen gainean jartzen ziren behor larruz eginiko zapata txikiak. Artilezko galtzerdiak erabiltzen zituzten, amak eginak, bai haria bai galtzerdiak. Ardi edo ahuntz larrua jartzen zuten aurrealdean eguraldi txarra zegoenean. Bizkarrean ere beste larru bat janzten zuten. Manta zahar bat kapa bezala jantzita euria egiten zuenean.
A12 00:26:00
00:27:28
Burunda ibarreko herrien sailak non zeuden. Herrietako txabolen artean desberdintasunik ba ote zegoen: denak antzekoak ziren, hasieran txar-txarrak, gero hobetuz joan ziren.
A11 00:24:25
00:26:00
Maiatza jartzean, bi talde zeuden mutilak banatuta baitzeuden. Bi talde egiten zituzten plazan eta Don Julianen taldekoek ekarri zuten zuhaitzik handiena.
A10 00:22:04
00:24:25
Herria bi taldetan zatituta zegoen. Don Julianek herrian argia jarri nahi zuen. Baina beste taldeak ez zuen nahi, haserre baitzeuden. Botuetan zer egin behar izan zuen Don Julianek irabazle suertatzeko.
A01 00:00:00
00:02:00
Aurkezpena. Zortzi liberako (hiru kiloko) bederatzi ogi egiten zituzten egun batean. Beraiek egiten zuten irina. Mazea irinarentzat, bahea gariarentzat eta pasadera oloarentzako. Lekentzat ahozbahea erabiltzen da. Garia uretan edukitzen zuten.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-011-A 63:30
Loading the player...