Orreaga Ibarra

N-052

  • Grabaketa data: 1996-11-14
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Isabel Inda
  • Ikertzailea: Diego Jorajuria Elizondo
  • Gai nagusia: Hizketa librea: alorreko lana, azienda, ikazkintza, zerri-hiltzea, gaztagintza, arto opila, pitar egitea...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Sunbilla
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:12:35
00:13:56
Medikuak gaixoak etxeetan ikusten zituen. Oso urrutitik etorri behar bazuen ere, ez zuen asko kobratzen. Bertako sendabelarretan ez zuten konfiantzarik. Kamomila eta berbena-belarra katarroentzat erabiltzen zen, baina ez gehiagorik.
A08 00:11:45
00:12:35
Sagardoa nola egiten zen: sagarrak mailuarekin txikitu eta kupelean sartzen ziren. Bertan bostetik hamar egun bitartean eduki eta ura bota. Ura bota eta ongi tapatuta hilabete batez uzten zen. Hura neguan gaztaina erreekin jaten zen. Paderan, lurreko suan egunero erretzen ziren gaztainak.
A07 00:10:42
00:11:45
Artopila edo taloak esne eta gaztarekin jaten zuten asko. Ogia bazuten pertzarekin eta txingarrarekin hartzen zuten bazkaltzeko. Sagarren bat bazegoen, hura zen postrea. Taloak ogia baino gehiago jaten zituzten, esnearekin. Haurrei irinez egindako ahia ematen zieten.
A06 00:09:15
00:10:42
Gazta egunero egiten zuten. Esnea epeldu, gatzagia eman, bi ordu eduki eta gero eskuz prentsatzen zen. Harriarekin gaztanbera egiten zen. Gaztak kontserbatzeko airean uzten ziren lehortzen.
A05 00:08:25
00:09:15
Ogia etxean egiten zuten. Garia erein, jaso eta errotara eramaten zuten irina egiteko. Gero zakua etxera eraman eta bertako labe handian egiten zen. Larunbatean aste guztirako egiten ziren bi kiloko ogiak.
A04 00:07:50
00:08:25
Haurrak zortzi urterekin hasten ziren eskola hamalau urte arte. Eta gero lanera, dirurik ez baitzegoen: mendian, mutil, eta asko Ameriketara joaten ziren artzain.
A03 00:07:20
00:07:50
Bere gazte denboran emakumeek opilak egiten zituzten eta gizonek animaliak jetzi eta bazkatu. Mendian ere gizona aritzen zen.
A02 00:05:40
00:07:20
Txerri hilketa: beti banatu izan dira etxeetan gehiegizko zatiak. Besta egiten zen. Jendea biltzen zen eta bazkaltzeko odolkiak egiten ziren. Orain aratxeak hiltzen dira gehiago. Lehen oiloak ere hiltzen ziren.
A18 00:28:09
00:29:00
Inauterietan etxez-etxe ibiltzen dira eskean. Orain lehen baino gehiago ospatzen dira.
A17 00:27:00
00:28:09
Eguberrian mezaz gain ez zen festa handiegirik egiten. Haurrak etxez-etxe ibiltzen ziren intxaurrak biltzen. Orain herrian gelditzen dira, baserrietara joan gabe. Baina koadrilak agertzen dira Eguberri bezperan edo Eguberri arratsaldean diru eta puska eske musikarekin.
A16 00:25:00
00:27:00
Ardi larruak erostera joaten zen gizona. Merke erosi eta gero Iru˝ean saltzen zituen. Lehen arraina saltzera joaten ziren herrira. Gero herrian jarri zituzten arrandegiak. Arrantza garaian izokinak, amuarrainak eta morenak hartzen zituzten. Baina orain gutxiago daude. Arrainak abenduan joaten dira errekan gora arrautzak errutera.
A15 00:24:15
00:25:00
Onddo bila asko joaten zen. Orain jende gehiegi joaten da eta ez dira hainbeste ateratzen. Lehen botetan sartu eta saldu ere egiten zituzten dirua behar zuten gazteek.
A14 00:23:09
00:24:15
Azeriak oraindik ere oiloak eramaten dituzte. Duela hogeita hamabost urte, hamasei oilo hil zituzten azeriek. Basakatuak ere badaude. Azeriek bildots asko hiltzen zituzten.
A13 00:22:15
00:23:09
Berrogeita hamar urte lehenago uholde handiak egon ziren. Abereak eraman zituen, herri guztian sartu zen ura, trenbideraino. Lehorte handirik ez da inoiz egon.
A12 00:20:51
00:22:15
Etxea bere aitonak egin zuen. Behiekin bildu zuen harria eta zura. Beste bi gizonekin egin zuen etxea duela ehun eta hogei urte. Etxearen izena Latxa zen. Errekaren izen bera darama etxeak.
A11 00:16:30
00:20:42
Orain gauza asko daude lehen baino hobeak direnak. Lehen urtean behin izaten ziren herriko jaiak, baina beste egun batzuetan ere musika egoten zen plazan. Baina lehen ere baziren orain baino gauza hobeak: errespetu handiagoa zegoen besteenganako. Lehenago etxeratzen ziren, baina bezperatara lehenago ere ateratzen ziren. Ikasketa eta lan munduko aldaketak.
A10 00:13:56
00:16:30
Baserria herritik hiru kilometrotara dago: herrira noiz jaisten ziren: goizeko bostetan jaikita, zazpietako mezatara joaten ziren. Behar zutena hartu eta berriz igotzen ziren oinez. Gero bizikletan ibiltzen hasi ziren. Bertan gelditzen zen trena Elizondotik Irunera joaten zen eta pertsonentzat zen. Bazegoen tren handi bat erremolke batekin, egurra garraiatzen zuena. Geltokian egon eta seinalea eginez gelditu egiten zen trena. Autobusak beranduago hasi ziren. Berak lehenengo autoa duela berrogeita hamabost urte erosi zuen.
A01 00:00:00
00:05:40
Bizimodua: txikitatik ardiekin ibiltzen ziren. Arkume eta bildotsak etxeratu eta esnea biltzen zuten. Bi edo hiru gazta egiten zuten, beste bi edo hiru hilabetez lehortzen utzi eta saldu egiten zituzten. Oso merke saltzen zen. Taloarekin jaten zuten. Txerri bat hil eta urte guztirako zuten. Oiloak eta arrautzak zituzten. Artoa ereiten zuten, jaso eta errotara eramaten zuten opilak egiteko. Bere senarra ikazkina zen. Ganbaran artoa, ilarrak, patatak eta abarrak gordetzen ziren. Txerriak gizendu eta Doneztebeko merkatura eramaten zituzten saltzera oinez.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
N-052-A 29:10
Loading the player...