Orreaga Ibarra

N-030

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Roman Mihura Ezkurra
  • Ikertzailea: Arantxa Echßvarri
  • Gai nagusia: Hizketa librea: borda / baserria, bordako lanak, gasna egitea, zenderena, Baztango okinak, familia... hilabete izenak
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Elizondo
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:30:24
00:32:07
Emakume bat sartzen da solasaldian. Hilabeteen izenak euskaraz: ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, eriaroa, uztua, abuztua, buruila, urria, azaroa eta abendua.
A08 00:27:30
00:30:24
Jaunartzea. Lehen bi jaunartze egiten ziren, bata 7 urtetan, "ttarra" esaten zutena, eta bestea 12 urtetan, "handia". Jaunartze "handi" hori ez da sendotza hiztunaren ustez. Ezpeletara bizitzera joan zenean hango apaizak bi urtez komekatu gabe utzi zuen doktrina , "katexima", ongi ikasi arte.
A07 00:26:15
00:27:29
Urteko hilabeteak: ekainaren eta uztailaren izenez ez da gogoratzen.
A05 00:16:19
00:19:40
Etxebertzeko bordan igande arratsaldeetan osabak akordeoia jotzen zuen. Bertsotan ere aritzen ziren. Inauteriak ospatzen zituzten igandetik errauste asteazkeneko arratsaldera arte.
A06 00:19:41
00:26:14
(Grabaketak mozketak ditu askotan eta esaldiak burutu gabe gelditzen dira). Senar-emazteen arteko tirabirak. "Egunez haserre, arratsetako bake". Baztandar batek alaba bat Donostian zuen, eta bisitatzera joan zen behin. Alaba non bizi zen galdetu zuen eta Donostian beheitiago bizi zela erantzun zioten. Galdetzen zuen aldioro "beheitiago" erantzuten zioten. Horrela hondartzara ailegatu zen, eta galdetu zion bere buruari: "pu˝eta, Donostiatik beheitiago bada herririk?"
A03 00:03:21
00:09:35
Etxean sutopilak egiten zituzten, baina ezin ziren denbora luzez gorde eta urdintzen ziren, horregatik zortzi egunetan behin jaisten ziren Elizondora ogi bila. Elizondoko Txokoton zegoen okindegia. Elizondoko okinak.
A02 00:01:23
00:03:20
Gazurarekin zenbera egiten zuten: zer den eta nola egiten den.
A04 00:09:36
00:16:18
Sortzez Etxebertzeko bordakoa da. Anaia zaharraren heriotza: Bordan kukuso asko zeuden eta horregatik anaia kanpoan egiten zuen lo. Han nonbait hoztu zen eta birika minak jota hil zen. Gaixorik egon arren ez zen arrenkuratzen, lotsatzen bide zelako. Hiztunak urrezko ezteiak ospatu ditu berriki.
A01 00:00:00
00:01:22
Aurkezpena. Bordan bizi izan da beti. Borda hitza erabili dute beti mendiko etxebizitza adierazteko. Baserri gipuzkoarren hitza da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
N-030-A 32:07
Loading the player...