Irati Irratia

IR-023f

  • Grabaketa data: 1993
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Vitoriano Zelai, Emilia Bidondo Adot
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurregaina
Zatia Iraupena Laburpena
B07 00:12:10
00:14:25
Beraien gazte denboran oraingo gazteek baino hobeki pasatzen zuten. Poztasun gehiagoz, txistuka, abestuz aziendekin lanean ari zirenean ere. Agurra eta eskerrak.
B06 00:10:15
00:12:10
Zukua, garbantzuak, haragi egosia, axuria txilindronen, axuri errea jaten zuten jaietan. Igandeetan hobeki jaten bazuten ere, astean zehar bestela jaten zuten. Eguberrietan ardo zorrotada bat. Txerriak hiltzen zirenean, txerria jaten zuten.
B05 00:09:13
00:10:15
Dantza aske eta lotuak ere egiten zituzten. Kriskitin txikiak ematen zizkieten jotak dantzatzeko orduan. Apaizak ez zuen ezer esaten elkarrekin dantzatzeagatik.
B04 00:05:12
00:09:13
Lehen herriko musikariak ziren. Gero Zarrakaztelutik eta geroago Irunberritik eramaten zituzten. Udaletxeak hamar duro ematen zituen musikarako. Beste herrietako festetan ere ongi pasatzen zuten. Emakumeek elkar laguntzen zuten herrietako jaietan. Jaietan senideak joaten ziren etxera egun batzuetarako. Egiten zutena.
B03 00:04:42
00:05:15
Beste herrietako jaietara ere joaten ziren. Jaurrietan sanmartinetan ziren jaiak.
B02 00:03:48
00:04:42
inauterietan aste osoa egoten ziren jaietan. Etxez-etxe joaten ziren puskak biltzen: lukainka eta arrautzak biltzen zituzten.
B01 00:00:00
00:03:48
Bien izena eta etxeen izenak. Festak: Igokunde eguna, sanpedroak, Santiago, Ama Birjinaren egunak. Abaurregainako jaiak lehen hiru egunez izaten ziren: Sanpedrotan. Festa ederrak, nahiz eta musika gitarra eta klarinete bat izan. Emakumeek janaria prestatzen zuten. Orain baino lan gehiago zegoen. Behin ezkonduta, emakumeak ia ez ziren ateratzen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-023f-B 14:24
Loading the player...