Irulegi Irratia

II-132b

  • Fitxategia: II-132b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:14:43
  • Gaiak: inauteriak , erlijioa: Garizuma
  • Laburpena: Aurkezpena: Gerra aurreko Inauteriak. Mutil gazteentzat asko gozatzeko momentua. (02:30") Mozorratu egiten ziren eta akordeoi batekin asto baten gainean jarrita etxez-etxe joaten ziren puxkak biltzen gero afaria egin ahal izateko. Bere adineko neskak beraiek ezagutzen saiatzen ziren eta irri egiten zieten. Astoarekin sartzen zen etxeetan. (06:25") Mutilak ziren jaia egiten zutenak, neska gazteek ez zuten parte hartzen. Neskak sukaldean kauserak egiten zituzten. Errezeta. (09:30") Orduan jaunartzea egin eta gazte asko joaten ziren neskame edo morroi lanera. Etxean gelditzen zirenak ere, oraingoa ez bezalako modu ezberdinean dibertitzen ziren: mezak, bezperak, serorenean josten... Mutilak pilotan aritzen ziren eta zazpietan etxean egon behar zuten. inauteriak asteartean bukatzen ziren. Hausterre-egunean baraua hasten zen garizuma osorako.