Irulegi Irratia

II-111a

  • Grabaketa data: 1998-02-09
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Angel Aintziburu
  • Gai nagusia: Luzaide dantza. Kontrabandoa.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Luzaide
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:42:07
00:46:56
Bertsoa. Bordelek eginak. Agurra.
A08 00:26:20
00:42:07
Nekazaritza eta abeltzantzatik bizi ziren. Gero merkataritza hasi zen eta horrek eman dio bizia mugari. Muga 1530.ean jarri zen. Eta lekuko jendeari galdetu gabe egin zenez hala jokatu zuen bertako jendeak, kontrabandoan aritu ziren, ordura arteko eraman-ekarriei jarraituz. Merkeago zen lekura joaten ziren erostera. Gerra ondoren urte askoz Frantziatik Espainara pasatzen zen gehienbat. Denetarik pasatzen zen: espartinak, oihala, txokolatea, zukrea, irina... Guda karlisten denborak. Haiek ematen zieten tratua. Beraiek ez zuten horrelakorik sufritu. Ez zuten herritik joan behar izan. Beraientzat abantaila izan da kontrabandoa. Karabineroekin istiluak izan dituzte. Kontakizuna. Orain ez da horrenbesteko mugimendurik. Orain droga pasatzen da. Bertakoak atxilotu beharrean kanpotarrak gelditzen dituzte orain.
A07 00:21:35
00:26:20
Leku eta aldi askotan dantzatzu izan da "Bolant dantza". Normalean plazan dantzatzen zen. Berak gehien maite duena martxa da.
A06 00:18:27
00:21:35
Eske joaten ziren: "azeriak" arrautzak biltzen zituen etxeetan eske joaten zirenean. Oraindik ibiltzen dira eskean eta gero afaria egiten dute. Kontakizuna: apaizak elizan ere abestu beharko luketeela esatean erantzun ziotena. Maskak aurpegia tapaturik edo itsusi jantzita ateratzen ziren.
A05 00:16:25
00:18:27
Soinua jotzeagatik apaizak ez zien komunioa ematen.
A04 00:11:47
00:16:25
Garaziko bost dantzari hoberenetarikoetatik hiru Luzaidekoak ziren. Kontakizuna Kanterori buruz. Beti jarraitu zaio dantzari Luzaiden. Luzaideko jaietan "Dantza Luze" zen lehenengo dantza. Orduan gazte gehienak aritzen ziren. Berak lagunekin ikasi zuen dantzan. Luzaideko dantza taldea leku askotara mugitu izan da. 1925.ean Iruñera joan ziren eta badaude abestiak.
A03 00:10:18
00:11:47
Bertsoa. Bordelek idatzi eta Erramun Martikorenak abestua.
A02 00:05:00
00:10:18
Bertsolariak, Xalbador, Xanpun, Zubikoa, Alkat, Esponda eta Mixel ezagutu zituen. Larramendi ezagutu ez badu ere, badakizki bere kantuak. Aita arratsean kantuz aritzen zen su bazterrean eta horrela ikasi zituen berak. Zenbait kantari buruz: amodiozkoa (Xalbadorrena), Gerrakoa (Bordelena).
A01 00:00:00
00:05:00
(00.45") Aurkezpena: Anjelen aurkezpena. Beti bizi izan da bertan eta beti maite izan ditu bertako joko eta ohiturak. Bost urtetik hamabi urteak arte egon zen eskolan. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituen bertan eta asko gustatzen zitzaion eskolara joatea. Eskolan, kateziman eta pilotan aritzen ziren. Eskolara joan baino lehen eta ilunabarrean egiten zituzten etxeko lanak. 1200 bat pertsona bizi ziren Luzaiden 1925 inguruan. Gero gerra izan zen eta gauza asko galdu ziren orduan.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-111a-A 46:56
Loading the player...