Irulegi Irratia

II-095b

  • Fitxategia: II-095b
  • Zatia: A05
  • Iraupena: 00:26:35 - 00:37:00
  • Gaiak: inauteriak
  • Laburpena: (31:15") Bere haurtzaroan Baigorrin Inauteriak egiten ziren. Gazteak mozorratu egiten ziren, batzuetan ezagutu ere ez zituzten egiten. Beraiek ez ziren mozorratzen, haurrak ziren. Karrozak ere baziren, behiek tiratuta. Gainean gazteak joaten ziren mozorratuta. Musika ere bazegoen, baina armonikak eta akordeoiak ziren, ez orain bezala. Neskek ezin zuten dantzan egin, baina zenbait mozorratu egiten ziren eta dantzatzen ziren. Etxez-etxe ibiltzen ziren musikarekin eske. Gero denek elkarrekin jaten zuten. Inauteriko asteartean egiten zen. Mozorroak egiteaz gain, hauek erosteko aukera ere bazegoen.