Irulegi Irratia

II-095b

  • Grabaketa data: 1997-02-17
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Gai nagusia: Inauteriak lehen.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Herria zehaztu gabekoak
Zatia Iraupena Laburpena
A06 00:37:00
00:47:31
(40:05") Libertimenduak ere egiten ziren: igande bakoitzean herri batera joaten ziren. Ehieralarren eta Uharte-Garazin asko egin ziren garai batez. Herriko zenbait gazte joaten ziren etxez-etxe puxkak biltzen. Libertimenduak prestatzeko denbora pixka bat behar zuten, entseatzeko behar zuten denbora. Zazpi-zortzi urtez segidan egin zen igandero Inauterietan. Jantzia: ator zuria, bizkarrean koloretako zintak, fular ederrak, galonez hornituriko galtza zuriak, puntatan kaskabiloak zituen makiltxoa eskuan eta espartinak. (46:20") Agurra.
A05 00:26:35
00:37:00
(31:15") Bere haurtzaroan Baigorrin Inauteriak egiten ziren. Gazteak mozorratu egiten ziren, batzuetan ezagutu ere ez zituzten egiten. Beraiek ez ziren mozorratzen, haurrak ziren. Karrozak ere baziren, behiek tiratuta. Gainean gazteak joaten ziren mozorratuta. Musika ere bazegoen, baina armonikak eta akordeoiak ziren, ez orain bezala. Neskek ezin zuten dantzan egin, baina zenbait mozorratu egiten ziren eta dantzatzen ziren. Etxez-etxe ibiltzen ziren musikarekin eske. Gero denek elkarrekin jaten zuten. Inauteriko asteartean egiten zen. Mozorroak egiteaz gain, hauek erosteko aukera ere bazegoen.
A04 00:22:45
00:26:35
Hausterre-egunean Garizuma hasten da. Gorputzaz gain, arimaz ere garbi izan behar da. Lehen mehe egiten zuten, ostiraletan ezin zen haragirik jan. Legatza eta amuarrainak jaten zituzten. Asteko beste egunetan ez zen gauza berezirik egin behar, otoitz gehiago egitea besterik ez.
A03 00:10:30
00:22:45
(19:45") Astearte Inauteria pasatuta, asteazkena hausterre-eguna zetorren, Garizuma hasten den eguna. Su bazterreko hautsa elizara eramaten da bedeinkatzera. Denek hautsarekin egiten dute gurutzea kopetan. Hau egitean lehen hau esaten zen: "Hauts haiz eta hauts bilakatuko haiz", orain, berriz, "Jinkoaren jauzi da eta heda zazu begi ona" esaten da. Berak beti egin izan du eta orain ere egiten du.
A02 00:06:05
00:10:30
Krepeak egin behar dira urte guztirako dirua edukitzeko. Esnea, arrautza, azukrea eta irinaz egiten zituzten. Zartagina bedeinkatu egiten zen. Haur bakoitzarentzat hiru bat krepe egoten ziren. Inauteri egunean jaten zituzten. Kauserak: pasta ongi erre egin behar zen. Ongi nahastu, pausatzen utzi eta olio ugarian erretzen ziren. Hauetatik hiru bat ere zeuden bakoitzarentzat.
A01 00:00:00
00:06:05
Aurkezpena: Garizumako eta Inauterietako ohiturak. Kandelak erosi, elizan bedeinkatu eta etxeko denei sorbaldan txorta batzuk ematen zitzaizkien Aitarena egiten. Kandelarekin elizara joaten zen eta txorta batzuk botaz bedeinkatzen zen. Berdin egiten zen oilategi, untxitegi eta denarekin. Gauza txarrik gerta ez zedin egiten zen. Gero kandela txikitu eta erre egiten zen. Etxean norbait hiltzen zenean, aste osoan zehar kandela bedeinkatuarekin joaten zen elizara. Meza osoan zehar edukitzen zen piztuta.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-095b-B 47:31
Loading the player...