Irulegi Irratia

II-062b

  • Grabaketa data: 1995-10-23
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Robert Duhart
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Lapurdi (behe nafarrera - nafar-lapurtarra)
Zatia Iraupena Laburpena
A03 00:33:30
00:46:14
Bi urtez bakarrik izan zen dantzari, taldea desegin zen, diru aski ateratzen ez zelako. Hogeita bi urterekin hasi eta hogeita lau urterekin utzi zuen. Oroitzapen oso onak ditu dantzaren inguruan. (43:55") Agurra.
A02 00:27:05
00:33:30
Igandero egiten zuten festa. Udan herrietako jaietan ibiltzen ziren dantzan. inauterietan sei behi askatzen zituzten eta tabernetan ere sartzen ziren. Zaurituak ere izan ziren. Jaiak desberdinak dira: ongi dantzatu behar zen, ardoa edaten zen, kantatu egiten zen... Kantu zaharrak abesten zituzten. Oraingo gazteek ia ez dakizkite kanta haiek. Zapatak egiten ari zirelarik ere, aita-semeek abestu ohi zuten. Bizitzeko modua goxoagoa zen lehen orain baino. Herrietan jende gehiago zegoen.
A01 00:00:00
00:27:05
Aurkezpena: Kaxkarot izandakoa da Robert eta dantzaren inguruan aritzen dira. Aita zapatagilea zen eta bera ere laborantzarekin batera horretan aritu da. Kontabilitatea ikasi zuen. Hamasei urte izan arte eman zuen eskolan, gerra zela eta utzi zuen arte. Ez zen gerran egon, izkutaturik egon zelako. Aita ere dantzaria zen baina osabak erakutsi zien dantzan, aitak lanean bai baina dantzan ez ziela erakutsiko esan baitzien. Gerra aurretik ere baziren dantzariak, Inauterietan dantzatzen zutenak. Etxez-etxe joaten ziren. (12:50") "Bandelari" eta "agintariek" boneta gorria eta besteek txuria zeramaten. Arropa eta espartinak zuriak ziren, zinta gorriz hornituak. "Kaxkarot" izena nondik datorren. Jadanik ez da izen hori erabiltzen bertako dantzariak izendatzeko. Hamalau dantzari ziren eta musikariak ere baziren: atabala, baxua, pistona (balbula edo tronboia) eta klarinetea. Herriko orkestra zen eta beraiei prezio ona egiten zieten. Jantziak nola lortzen zituzten. inauterietan ateratzeaz gain, Baionara joan ziren dantzari jai batean. Bukatzean egin zen fandango txapelketa irabazi zuten. Beste behin Inauterietan dantzan ikusi zituen gizon batek bere herrira eraman zituen jaietan. (21:25") Fandango, arin-arin, kaxkarot martxa... dantzak ematen zituzten. Jauziak ez zituzten egiten jendeari ez zitzaielako asko gustatzen eta ez zegoen ohiturarik. Orduan neskek ez zuten dantzatzen. Beranduago hasi ziren. Gero bestelako dantzak ikasi zituen. Ohitura duenak beste dantzak ere erraz ikasten ditu.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-062b-B 46:14
Loading the player...