Inaki Camino

IC-002b

  • Grabaketa data: 1982-08-20
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: I˝aki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Otsagabia
Zatia Iraupena Laburpena
A04 00:15:01
00:16:18
Urteko hilabeteak.
A03 00:13:31
00:15:00
Gazteak zirelarik ez ziren ateratzen herritik oraingo gazteak bezala. Igande arratsaldeetan paseoa egiten zuten. Musika eta dantzaldia Inauterietan, Santiagoetan eta jaietan bakarrik zegoen.
A02 00:05:01
00:13:30
Puntua egiten du, eta lehen ardatzarekin eta urkilarekin iruten zuen, dena etxerako. Hamalau urte zituen arte eskolara joan zen. Han idazten eta irakurtzen baizik ez zuen ikasi. Alorretan eta aziendekin lan egiten zuen. Gero ezkondu eta seme-alabak zaindu zituen. Oso gutxitan atera da Otsagabiatik. Negua Iru˝ean ematen du semeekin, eta uda Otsagabian. Oso gustokoa du herria. Oriko txoria Orira. Apaizak gogorrak ziren dotrinarekin. Orain errespetu gutxi diete apaizei. Orain karrikara ateratzen da puntua egitera eta lagunekin hitz egitera, erdaraz, inork ez baitaki euskaraz. Bere adinekoek soilik zekiten euskaraz eta gehienak hil dira. Orain lehen baino azienda gutxiago dago. Orain patatak ereiten dituzte.
A01 00:00:00
00:05:00
Behiak zaintzen ari zen mutiko bati Ama Birjina agertu zitzaion, eta han, Abaurrepeko barrutian, kapera txiki bat egin zuten. Gero Otsagabian, Muskildan, berriro agertu zen eta ermita txiki bat egin zuten, eta ermitaren ondoan etxeak. Erromeria egiten dute hara. Dantzariak Ama Birjianaren aitzinean dantzatzen dira.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-002b-A 16:22
Loading the player...