Orreaga Ibarra

I-091a

  • Grabaketa data: 1996-07-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Avelina Errea (1905).
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Mezkiritz
Zilbeti
Zatia Iraupena Laburpena
A13 00:30:33
00:32:20
Abestiak.
A12 00:29:30
00:30:33
Marraskiloa. Araba-zozo, birigarroa, usoa, bizarra.
A11 00:28:40
00:29:30
Inozenziok suge bat hil zuen segaz.
A10 00:25:20
00:28:40
Haurrak asko jolasten dira, alabek etxea garbitzen dute, emakumearen semea ona da, behiaren aratzea jaio da, soroa (sagoia edo pentzia), alorra, baratza.
A09 00:24:10
00:25:20
Beraiek ez zuten garirik. Kolixiaren etxean egiten zuten ogia, beraiek egiten zutenean. Bestela erosi egiten zuten.
A08 00:20:55
00:24:10
Mezkirizko Moña etxea. Julianak kontatzen zuen hor neska jator bat bizi zela. Eta norbaitek esan omen zuela: "hori neska moña (moñoña?)". Beste etxeak: Kolixenea, Kondea, Arteria, Apesui, Modestoren etxea, Nikolasenea, Errota.
A07 00:19:33
00:20:55
Inozenziok euskaraz erdaraz baino hobeki hitz egiten zuen, baina berari dena erderaz hitz egiten zion. Bere ilobak ikastolara joaten dira.
A06 00:16:23
00:19:33
Herriko jaiak San Cristobal egunean ziren. Goizean meza eta arratsaldean eta arratsean musika izaten zen. Neskek ere dantzatzen zuten. Hurrengo egunean goizean emaztekiek gosaria prestatzen zuten. Arratsaldean eta arratsean musika zuten berriz ere. Lau egun ziren. Apaiza asko haserretzen zen dantzan ikusten zituenean. Zopa, txitxirioak, bildotsa eta oilaskoa jaten zuten.
A05 00:09:50
00:16:23
Idia, behia, aratzea, oilarra, mutila, mutil bat, badut seme bat, badut alaba bat, herri honetan ez dago apaizarik, neska hau polita da, gizon hori oso handia da, gizon honek lan handia egiten du, itxi atea, sagua, begia, belarria, sudurra, ezpainak, hatzak, eskuak, gauean, arratsaldean, bihar, etzi, goizean, eguerdian.
A03 00:06:00
00:07:30
Euskara txikitan ikasi zuen, gurasoak euskaldunak ziren eta. Zilbeti oso euskalduna zen. Gero Iruņeko maistra bat izan zuten urte askotan eta ez zuen euskara kutsurik zuen ezer ere entzun nahi. Beraz, asko galdu zen. Bere anaia-arrebek ez zuten euskararik ikasi. Juan Cruz etxekoak ziren.
A02 00:03:25
00:06:00
Bere senarra nola ezagutu zuen: bera Mezkirizkoa zen, baina Zilbetira neskame joan zen etxe batera. Inozenzio ere etxe hartan ibiltzen zen lanean. Inozenzioren bi arrebak ezkondu eta Felipe, anaia, Ameriketara joan zenez bakarrik gelditu zen gurasoen etxean. Burlatan ezkondu ziren. Inozenzioren arreba han bizi zen eta bertan egin zuten bazkaria ere bai. Autobusean joan ziren Iruņera. Eztei-bidaian Donostiara joan ziren.
A01 00:00:00
00:03:25
Bere senarrak Inozenzio zuen izena eta bertakoa zen. Etxeak Moņa izena du. Inozenziok eta Felipek kutxetak egiten zituzten. Gero Felipe Ameriketara joan zen. Ezpela astoarekin eramaten zuten Sakarte eta Aurizberri aldetik. Markosek ere egiten zituen kutxetak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-091a- 32:22
Loading the player...