Orreaga Ibarra

I-062

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: I˝aki Gaminde
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Egozkue
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:09:00
Aitak horri ez dio ezer esan, aitak horri giltza ekarri dio, guk apaizari egia esan diogu, zuek apaizari egia esan diozue, horiek anaiari bazkaria eman diote, horiek lagunari liburua erosi diote, lagunek nire amari ogia eman diote, alabak gazta ekarri digu, horiek gezurra esan digute, zuek egia esan diozue, niri ogia gustatzen zait, hiri ardoa gustatzen zaik, zuri ardoa gustatzen zaizu, apaizari ardoa gustatzen zaio, guri etxea erre zaigu, hauei ardia hil zaie, zuei ama joan zaizue, aitak ikusi nau, amak ikusi nau, horiek ezagutzen naute, horiek gaur goizean ikusi naute, zuk ez nauzu ezagutzen, nik umeei esnea eman diet, aitak horiei esnea saldu die, guk horiei ura eskatu diegu, hauek umeei janaria egin diete, zuek behia saldu diezue, alabak sagarrak ekarri dizkigu, horiek udareak ekarri dizkidate, zuk sagarrak ekarri dizkidazu, nik zuri sagarrak ekarri dizkizut, aitak autoa ekarri dit, nik etxe bat erosi dut, semeak dena jan du, guk idia saldu dugu, zuk idia saldu duzu, zuek idia saldu duzue, horiek haragia ebaki dute, hark ikusi gaitu, zuek ikusi gaituzue, haiek ikusi gaituzte.
A02 00:09:00
00:13:15
Ni hemen pozik biziko nintzateke, hori gurekin egongo litzateke, gu eseriko ginateke, zuek eseriko zinatekete, horiek mendian galduko lirateke, horiek mendian egongo lirateke, nik arraina erosiko nuke, hik ardoa edango huke, zuk ardoa edango zenuke, guk janaria ekarriko genuke, liburu bat erosiko genuke, orain tortila jango genuke, horiek etxea salduko lukete, horrek etxea salduko luke, nik horri dirua emango nioke, amak horri afaria emango lioke, janaria eramango lioke, amak umeari orain dirua emango lioke, guk aitari ogia eramango genioke, guk dirua emango genioke, zuek aitari dirua emango zeniokete.
A03 00:13:15
00:19:00
Ikatza nola egiten zuten: Lurra prestatu eta lau mustrika (hesola) jartzen ziren. Gainean pago adarrak jarri eta haien gainean adar handienak. Hori zen lehenengo sarea. Hiru sare egiten zituzten eta adarrak gero eta txikiagoak ziren. Tximinia bat egiten zen. Orbelaz dena tapatzen zen eta haren gainean lurra jartzen zen. Sua tximiniatik behera botatzen zen palaz. Zulo batzuk egiten ziren airea hartzeko. Barrukoa erretzen zen heinean egunero elikatzen zuten txondorra. Hiru egunez edo hozten utzi eta ikatza gurdiz Iruñera eramaten zuten. Gerra bukatzean autoetarako ere erabiltzen zen.
A04 00:19:00
00:20:50
Ni ongi nago, atea itxita dago, gu eserita gaude, zuek eserita zaudete, haurrak lo daude, zu lo zaude, etxera noa, ama kalera doa, gu mendira goaz, haurrak sukaldera doaz, horiek bazkaltzera doaz, zuek mendira zoazte, zu mendira zoaz.
A06 00:23:18
00:28:08
Atzo ardoa erosi nuen, horrek saski bat ekarri zuen, guk etxea saldu genuen, zuek etxea saldu zenuten, zuk etxea saldu zenuen, hik etxea saldu huen, horiek txerria hil zuten, horrek txerria hil zuen, amari lan bat egin nion, horiei dirua eman nien, zuk horiei dirua eman zenien, zuek horiei dirua eman zenieten, arrebak ogia eman zidan, anaiak lan bat egin zidan udan, aitak horri ardoa eman zion, horrek egia esan zigun, horrek umeei esnea eman zien, nire ahizpak egia esan zizuen, ahizpak egia esan zizun, ahizpak egia esan zinan.
A05 00:20:50
00:23:18
Nik piperrak ekarri ditut, horrek udareak ekarri ditu, guk marrubiak jan ditugu, zuek marrubiak jan dituzue, horiek ardiak eraman dituzte, zuk ardiak eraman dituzu, hik ardiak eraman ditun/dituk, giltzek erori zaizkit, horri intxaurrak gustatzen zaizkio, guri lagunak etorri zaizkigu, zuei lagunak etorri zaizkizue, zuri lagunak etorri zaizkizu, hiri lagunak etorri zaizkik/zaizkin.
B01 00:00:00
00:10:15
Arrebak ogia eman zidan, aitak horri ardoa eman zion, horrek egia esan zigun, horrek umeei esnea eman zien, guk amari giltza eman genion, guk ura eman genien, guk zuei ura eman genizuen, aurreko udan zaku bat ekarri genizuen, atzo berandu etorri nintzen, haurra garaiz iritsi zen, gu kanpoan bizi ginen, gurasoak joan ziren, gu joan ginen, zuek joan zineten, zu joan zinen, hi joan hintzen, niri aitona etorri zitzaidan, horri etxea erre zitzaion, guri dirua galdu zitzaigun, zuei dirua galdu zitzaizuen, horiei behia hil zitzaien, zuri behia hil zitzaizun, hiri behia hil zitzaian/zitzainan, horiek giltza eman zidaten, amari dirua eman zioten, guri zezena etorri zitzaigun, zuei zezena ekarri zizueten, zuri zezena ekarri zizuten, anaiei esnea ekarri zieten, aitak jaietan ikusi gintuen, mutil horrek ezagutu gintuen, horiek etxean eduki gintuzten, amak bota ninduen, horiek ezagutu ninduten, atzo sagarrak ekarri nituen, neskak aranak erosi zituen, aitak autoa erosi zuen, guk arrautzak ekarri genituen, zuek oilaskoak ekarri zenizkiguten, horiek ahuntzak ekarri zituzten, zuek liburuak erosi zenituzten, hik liburuak erosi hintuen, zuk liburuak erosi zenituen, nik horri bildotsak eman nizkion, nik bizilagunei baratxuriak eman nizkien, nik zuei baratxuriak eman nizkizuen, nik zuri baratxuriak eman nizkizun.
B02 00:10:15
00:15:00
Nik badakit euskara, nire anaiak badaki frantsesa, zuk badakizu frantsesa, zuek frantsesa badakizue, horiek badakite zerbait, guk gutxi dakigu, giltza gordeta daukat, horrek ogia du, guk ogia dugu, zuek ura duzue, giltza sakelean daukat, horiek dirua dute, guk eskutitzak armairuan dauzkagu, zuek eskutitzak armairuan dauzkazue, zuk eskutitzak armairuan dauzkazu, hik eskutitzak armairuan dauzkak, nik txakurra daramat, horrek behia darama, guk ogia daramagu, hauek ogia daramate, zuek ogia daramazue, zuk ogia daramazu, hik ogia daraman/daramak, zer daramate horiek, hemen dakart janaria, aitak euritakoa dakar, guk ogia dakargu, zuek ogia dakarzue, zuk ogia dakarzu, hik ogia dakarrak.
B03 00:15:00
00:16:00
Niri giltzak erori zitzaizkidan, horri lehengusuak etorri zitzaizkion, guri aitonak etorri zitzaizkigun, zuei aitonak etorri zitzaizkizuen, zuri aitonak etorri zitzaizkizun, horiei zuhaitzak erre zitzaizkien.
B04 00:16:00
00:21:27
Ni hemen ibil naiteke, hori eser daiteke, gu etxera bagoazke, hemendik joan naiteke, gu eser gaitezke, zuek eser zaitezkete, zu eser zaitezke, hi eser haiteke, horiek etor daitezke, nik lan hori egin dezaket, horrek ogia eros dezake, guk bazkaria ekar dezakegu, zuk bazkaria ekar dezakezu, hik bazkaria ekar dezaken, horiek etxea eros dezakete, nik horri bazkaria egin diezaioket, honek amari dirua eman diezaioke, guk horri egia esan diezaiokegu, zuek horri egia esan diezaiokezue, hauek anaiari zerbait eska diezaiokete, nik honi dirua eska diezaioket, zuk anaiari eska diezaiokezu dirua.
B05 00:21:27
00:25:20
Nik badakizkit hitz horiek, honek zenbakiak badakizki, honek frantsesa eta ingelesa daki, guk gauza batzuk dakizkigu, horiek izen batzuk dakizkite, zuek dakizkizue, zuk dakizkizu, nik giltzak daramatzat, horrek ardiak daramatza, guk udareak daramatzagu, zuek daramatzazue, zuk daramatzazu, horiek ahuntzak daramatzate, nik usoak dakartzat, horrek gerizak dakartza, guk intxaurrak dakartzagu, horiek untxiak dakartzate, ni etxetik nator, ama elizatik dator.
B06 00:25:20
00:26:55
Alaba, alabak, semea, semeak, ogia, ogiak, astoa, astoak, alabei liburu bat eman diet, alabari liburu bat eman diot, alabengana joan naiz, alabarengana joan naiz, hau alabarena da, hau alabena da.
B07 00:26:55
00:27:30
Ahalerazko forma trinkoak aditz batzuekin bakarrik erabiltzen dituzte.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-062-A 28:30
Loading the player...
I-062-B 27:40
Loading the player...