Orreaga Ibarra

I-056

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Meltxor Bizkarrondo (Etulain). Mu˝oa (Olague). Pedro Salzeakoa (Olague).
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Olague
Etulain
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:22:25
00:23:10
Barrakoiak non zeuden eta nortzuk egoten ziren. Borrokak izaten zituzten eta horregatik ziegara eramaten zituzten.
B08 00:19:20
00:22:25
Orain istripuz jende asko hiltzen da. Auto istripuak. Olagueko errepidea. Zenbait errepideri buruz.
B07 00:15:15
00:19:25
Zuraren makinarekin izan zuen istripua. Ospitalera eraman eta han egon zen hilabete batez hitz egin gabe, konortea galdurik.
B06 00:11:10
00:15:15
Juanito Zandiori buruz hitz egiten dute. Bere adina eta etxeko lanak. Herriko neskak. Herriko gazteak eta zaharrak.
B05 00:10:20
00:11:10
Asteko egunak.
B04 00:07:20
00:10:20
Etulainen hamabost bat etxe berri egiten ari dira. Etxe bat egiten ari den familia bati buruz. Jende asko egoten da herrian. Jaiak irailean dira.
B03 00:03:23
00:07:20
Ez litzateke berriz Ameriketara joango. Dirua irabaztera joaten ziren baina ordaintzen zietena merezita zuten. Hango jendeak ez du ardirik zaindu nahi, behi edo zaldi taldeak nahiago dituzte. Bost egunetan behin ikusten zuten kanperoa eta hori zen ikusten zuten pertsona bakarra, erabat bakarrik egoten ziren. Neguan hotz handia eta udan bero handia egiten zuen. Ekaitzak izugarriak ziren.
B02 00:01:15
00:03:23
Suge asko eta handiak daude eta hil egiten dituzte. Ameriketan Kriskitin-sugeei izugarrizko beldurra zien. Zaldiek ere beldurra zieten; ardiek, berriz, ez.
B01 00:00:00
00:01:15
Lizarrak, haritzak, pagoak, festak, guraizak, sugeak.
A18 00:46:40
00:47:40
Zenbakiak esaten hasten da.
A17 00:43:47
00:46:40
Herrian bi haur daude eta Atarrabiara eramaten dituzte. Ez dago orain eskolarik herrian, eskola zena orain elkartea da. Astean zehar jende gutxi dago baina asteburuetan jende asko joaten da herrira.
A16 00:42:15
00:43:47
Orreaga lehenago Olaguen egon da eta norekin egon den esaten die. Badaude euskaldunak Olaguen baina euskara asko galdu da.
A15 00:38:33
00:42:15
Belarretako lana nola egiten duten. Behiak eta idi bat dituzte. Nola esaten duen "euria ari du". Lurra oso lehorra dago eta euriaren beharra dago. Belarren inguruan aritzen dira. Aurten aurreko urtean baino fardel gutxiago egin dituzte.
A14 00:37:35
00:38:33
Katarro txar bat hartu du. Bere izena Meltxor Bizkarrondo da Lopitxenea etxekoa.
A13 00:34:45
00:37:35
Inguruko euskara berdinak eta desberdinak. Orain hogeita bost bat bizi dira herrian eta zenbaitek badakite euskaraz. Ulertu denek egiten dute. Beraiek hanka sartzearen beldur dira euskara hitz egiterakoan.
A12 00:33:45
00:34:45
Ameriketan egon baino lehen Frantzian egon zen sei hilabetez oihanetan. Nagusia Oronozkoa zen. Haren bizimodua eta haziendak.
A11 00:30:35
00:33:45
Ameriketan egon zen artzain zazpi urtez. Jabea amerikarra zen baina andrea bizkaitarra. Oso jende ona zen. Maiordomoa iparraldekoa zen. Beste bi behirekin ibiltzen ziren zaldien gainean.
A09 00:29:20
00:29:35
Frantzian bezala esaten dituzte gauza batzuk.
A07 00:19:50
00:28:30
Gerra garaian bere kamioia anbulantziatzat hartu zuten. Iruñera ospital militarrera eraman zituen zaurituak. Zenbait jenderi buruz. Nola errekisatu zioten kamioia: telefonoz deitu zuten Iruñean kamioiarekin agertzeko eta herriko beste kamiolariei abisatzeko esanez. Orduan jende gutxik zuen gidatzeko baimena. Lehenengo Behobian, gero Jacan soldadu, Guadalajaran, Madrilen, Leridan, Balaguerren, Bartzelonan, eta azkenik Madrilen egon zen. Permisoak ematen zizkieten etxera joateko. Huesca eta Teruel pare bat aldiz galdu ziren. Etxean emakumeek egiten zituzten lanak, frontekoentzat jertseak egiteaz gain. Olagueko zazpi bat hil ziren.
A06 00:17:50
00:19:50
Bi arreba ditu baina kanpoan daude biak eta euskara galdu dute. Euskararik zailena Basaburukoa da, ingurukoen artean desberdinena.
A05 00:11:46
00:17:50
Festa, pagoa, guraizak, bizkarra, haserretu, gurutzea, atera, liburua, animaliak. Sugea, lehendabizikoa, aurkitu, txekorrak, hau,hori, hura, deus ere. Belarra ekartzen dut, ebaki, ikusi, eman, eraman, okakatu, ortzadarra, euria, euskara, ultzitzen ari dira, ultzia.
A04 00:09:50
00:11:46
Ultzaman hitz egiten diren hizkerek antza dute baina Basaburukoa desberdina da. Eugi aldean gazteek jadanik ez dute euskaraz hitz egiten. Gazte zirenean Ultzama aldera joaten ziren gehiago, aita hangoa baitzen.
A01 00:00:00
00:02:40
(00:25") Besteak etorri dira, sugea, sugandila, esnea. (01:40") Jeitzi, bost, hainbeste denbora daukat, hazienda, behiak ekartzera joan naiz.
A03 00:03:20
00:09:50
Hau semearentzat da, denbora gutxi dut, denbora aunitz dut, euri tantaren bat erori da, oihanetik nator, antzina, gibelera, etxe hauetan bero handia egiten du, etxe hauetara noa, gizon hauek onak dira, gizon hauek egurra egin dute, zuek ardo aunitz edan duzue, bihar euria eginen duela uste dut, auto berri bat erosi behar dugula uste dut, apaizak meza oso goiz eman duela uste dut, heldua naizenean kezkarik gabe biziko naiz, oihanera joaten naizenean oso ongi pasatzen dut, nire anaia ikustera noa ospitalera, apaizari egia esango diot, hau oso ongi egingo dut, ardoa botilatik edanen dut, guk hau egin dezakegu, asko jan dezakezu janari asko dago eta, utz iezaiozu nahi duena egiten, ez iezaiozu hori egiten utzi, nahi zuena jaten utzi diot, eman iezaiozu behiari edatez, nahi nuen guztia jaten eman didate.
A02 00:02:40
00:03:20
Ardiak ere badituzte eta esnea saltzen dute.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-056-B 23:13
Loading the player...
I-056-A 47:48
Loading the player...