Orreaga Ibarra

I-043

  • Grabaketa data: 1995
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gregorio Errea, Fani Errea.
  • Ikertzailea: Edurne Elkanok
  • Gai nagusia: Hizketa librea: mendiko lana, ehiza, zerria, jaiak, ihoteetako kanta, talo erretzea...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Eugi
Zatia Iraupena Laburpena
A03 00:02:00
00:05:35
Ogia labean egiten zuten. Arrebak kontatzen du bederatzi haurride zirela eta bat Gerran hil zela. Taloak eta txingerra jaten zuten. Pantanoa egin baino lehen bordetan bizi ziren eta gero herrira jaitsi ziren bizitzera. Emakumeek orduan etxeko lanak eta kanpokoak ere egiten zituzten. Artoa, patata etab. ereiten zuten.
A02 00:01:05
00:02:00
Ehizetara joaten ziren elurra zelarik. Basurdeak hiltzen zituzten.
A01 00:00:00
00:01:05
Ikatza eta mendiko lanak nola egiten zituzten.
A04 00:05:35
00:06:50
Festa onak egiten ziren. Denak zuriz jantzita eta zintzarriekin etxez-etxe eskatzen zuten jatekoa eta gero bazkaria egiten zuten denen artean. Gero dantzaldia zuten.
A05 00:06:50
00:07:05
Inauterietan etxez-etxe joaten ziren eskean "Inaute koxkote, txerri txar bat hil dute, txinger pixka bat eman digute" esanez.
A06 00:07:05
00:08:40
Fanik bere burua aurkezten du. Burdindogiko ermitara joaten ziren eta bertan meza entzun ondoren bazkaldu eta dantza egiten zuten.
A07 00:08:40
00:10:45
Txerri hilketa: lau-bost gizon elkartzen ziren eta txerria labanaz hil ondoren, su eman, ongi garbitu eta tripak atera ondoren, txerria zintzilik uzten zuten. Arratsaldean txerria jaitsi eta zatiak egiten zituzten. Urte guztian jaten dute hortik. Tripotak adoboan jarri eta hurrengo egunean bete eta zintzilik uzten zituzten lehortzeko. Hankak gatzetan uzten ziren.
A09 00:11:18
00:13:30
Bi anaietako bat beti falta zen lanean buruko mina zuelako. Beraiek bazuten artoa eta beti zituzten taloak. Bazegoen familia bat artorik ez zuena baina ez zuten nahi ezer ematerik. Bazuten esnea eta harekin gazta ere egiten zuten. "Marrakuka": taloak esnearekin.
A08 00:10:45
00:11:18
Egunero joaten zen apaiza berarekin euskaraz hitz egitera. (11.05") Dantzariak plazara jaisten ziren beraiekin trago egitera.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-043-B 13:35
Loading the player...