Orreaga Ibarra

I-042

  • Grabaketa data: 1995-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Graciosa Villanueva Labaien
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: familia, herria, euskara, sukaldaritza.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Aritzu
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:11:25
00:13:50
Herrian, orain berrogei eta berrogeita hamar urte dituztenak txikiak zirenean euskara galdu egin zuten, Frankoren garaia zen. Eskolan Cadreitako maisu bat zegoen eta euskaraz hitz egiteagatik jo egiten zituen. Berak hamabi urtetan ikasi zuen erdara. Orain haurrak ikastolara joaten dira, bai Larraintzar bai Burlatara. Baina umeek euskara batua egiten dute.
A07 00:10:15
00:00:00
Herrian bizitzea gustatuko litzaioke bere familia bertan bizi baita. Aurreko urtean etxe bat egin zuten. Oporrak dituzten aldiro joaten dira herrira.
A06 00:09:30
00:10:15
Ultzamako euskara Leitzako euskara baino argiagoa dela uste du.
A05 00:08:20
00:09:30
Aritzun ez dira inauteriak ospatzen. Olaguera, Anueko herririk handienera, joaten dira. Han ez dago bertako dantza berezirik.
A04 00:04:35
00:08:20
Herria Iru˝etik hogei kilometrotara dago. Herri txikia da hamabost bat etxe daude eta asteburuan joaten direnen etxeak ere badira. Jaiak irailaren zortziaren inguruko asteburuan dira. Ostiralean afaria egiten dute denek elkarrekin eta orkestra egoten da. Larunbata eta igandean bakoitzak familiarekin ospatzen du. Emakumeentzako lan handia. Bertako jendea normalean abeltzantzan aritzen da eta esnea saldu egiten du. Gurelesara eramaten zuten lehen eta orain Copelechera Iru˝era eramaten dute esnea.
A03 00:03:25
00:04:35
Gazte zenean Eguberritan elur asko egiten zuen. Babarrun gorriak, oilaskoa, natilak, "leche frita"... jaten zuten.
A02 00:02:20
00:03:25
Herrian arrunt ongi bizi dira. Behi eta ardi asko dago. Besteek fabriketan egiten dute lan. Danone zena itxi zuten eta orain beste batzuek hartu dute beste izen bat emanez.
A01 00:00:00
00:02:20
Bera eta bere familiaren aurkezpena, gurasoak eta senideak. Etxean asko ziren eta lanera atera behar izan zuten. Bera Aritzun bederatzi urte zerbitzen egon eta gero Burlatara ezkondu zen.
A09 00:13:50
00:18:50
Berari beti gustatu izan zaio sukaldea. Herrian bada ohitura "rellenoak" egiteko. Bildots tripak dira, ongi garbitu gatza eta ozpinez. Egosi eta gero xehatu tipula, urdai pixka batekin eta arrautzekin. Bildotsaren esteak bete eta egosi. Odola ere egosi egiten da. Odolkiak txerriarekin egiten dira. Txerria hiltzen denean odola nahastu egiten da ez gatzatzeko. Gantza, arroza, tipula, baratxuriak etab. nahastu. Lehen txerria hiltzen zenean ospakizuna egiten zen. Txistorra nola egiten den. Txerri hankak sekatzeko kilo bakoitzeko egun eta erdi egon behar du gatzetan. Gero atera eta pimentoia ematen zaio.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-042-A 18:58
Loading the player...