Orreaga Ibarra

I-014

  • Grabaketa data: 1990-1-24
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Ceferina Abarzuza
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: A: hizketa librea (txondor egitea, euskara, eritasuna).B: galdeketa (lexikoa, fonetika, aditza)
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Beuntza
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:03:27
Berak ere egiten zuen ikatza, Orokietako mendietan. Gerra garaian aitarentzat lanean ari zen jendea Gerrara joan zen eta bakarrik gelditu zenez, berak bederatzi eta anaiak zazpi urte zituela, han egon ziren hiru bat hilabetez, etxera joan gabe. Betagarria eta txondorra zer den. Orokietako jendea ezagutzen zuten baina ez ziren herrira joaten.
A03 00:04:25
00:07:55
Oskozko euskara berea baino hobea da. Ez dute hainbeste erdal hitzik erabiltzen. Muskizkoak beraien euskararekin antza du. Beratsain, Eritze, Eguaras, Auzan... beraiek bezala egiten dute euskara. Gerendiainen euskara gutxi egiten da. Eltson ere ez dute etxe guztietan euskaraz egiten. Beruetekoek hitzak jaten dituzte. Jauntsarasko euskara eta Arrarasko euskarak oso politak dira.
A02 00:03:27
00:04:25
Gerra garaian ez zen festarik egiten, gero hasi ziren berriz ere. Mendian zeudela ez ziren mezetara ere joaten.
A04 00:07:55
00:11:33
Bere ama Arraraskoa zen, Mara etxekoa. Familiako zenbait. Hamabi urte izan arte bizi izan zen Beuntzan, orduan Iruņera joan zen zerbitzatzera. Iruņean zegoela, igandeetan monja batzuengana joaten ziren ikastera; hori izan zen bere eskola guztia. Iruņean zerbitzuan zegoela hankako arazoekin hasi zen, lurra zepiluz garbitzearen ondorio. Ospitalean igeltsatuta denbora luzez egon zen. Sendatu zenean, herrira joan zen. Gero Almandozen egon zen zerbitzatzen.
A06 00:14:00
00:16:37
Bere seme-alabak. Alabetako bat musika irakaslea da.
A05 00:11:33
00:14:00
Almandozko euskarari buruz: oso itxia. Olagueko euskara politagoa da. Berak bere alabei jaio zirenean euskaraz egiten zien baina senarrak ez zekien eta azkenean gaztelaniara pasatu zen. Alaba zaharrenak zortzi urte zituela hil zitzaion senarra, baina orduan ez zuen gogorik izan euskara irakasten hasteko.
A07 00:16:37
00:24:05
Beraiek Iruñeko lehenengo liburu denda izan zuten, "Abarzuza". Gero semeak liburu zaharrak kendu eta materiala jarri zuen. "Bajada carnicerias" kalea denda zaharrez beteta zegoen. Kale horretan hasi zen bere senarra bere anaiarekin liburu zaharrak saltzen. Udaletxea berritzen hasi zirenean handik joan egin ziren. Anaia "Bibliofilo"-ra joan zen. Haren semeak dira "Xalbador" dendakoak, "Abarzuza" dendakoen lehengusuak. Berari liburu zaharrak gustatzen zaizkio, baina denak kendu zituzten, "Iratxe" liburu dendari eman zizkioten. Denentzat ez zegoen lanik, eta Martzelak utzi egin behar izan zuen.
A08 00:24:05
00:20:50
Zenbait pertsonari buruz.
A09 00:25:50
00:31:30
Eritasunak sendatzeko ohiko medikuntza edo naturista. Bronkitisa kentzeko: gauez esne beroa txerri manteka garbiarekin. Hankako mina kentzeko: parazina desegin eta hankan zabaldu; zenbat eta geruza gehiago eman orduan eta gehiago erretzen du. Gero zatar-paperez ongi estali eta hoztu arte utzi. Irratian badago mediku naturista baten saioa.
B02 00:01:57
00:20:30
Txistorra, tripotak: handia, txikia, zuria, beltza. Ogia, ostirala, goroldioa, pagoa, gurpila, kurtxila, guraizeak, pikorra, gonbidatu, kabia, korapiloa, xaboia, ehun, nehurtu, txertogia, bidali, bi gizon, tximinia, kostatu zait, gorrotoa, txostapurrak edo arbak, kamaņa, garia, ogia, sustopila, kuttuna, etxe bat, haize bat, fedea, hau luzea da, gosea, etxeak, semea, seme bat daukat, semeak, gose azkar (aunitz), urte bat, aste bat, beste bat, hau nirea da, hau zurea da, hau berea da, ogi bat, argi bat, gorosti bat, bazkari bat, belarri bat, herri bat, ate bat, belarria handia da, herria polita da, atea handia da, janaria ona da, argi asko dago, eman erdia, ogiak, argiak, janariak, belarriak, herriak, herrira noa, bota iezaiozu gatza ogiari, euria, euriak onak dira, pago bat, soro bat, beso bat, besoa, besoak handiak dira, pagoak handiak dira, soroak handiak dira, leihoa, astoa, esku bat, buru bat, porru bat, putzu bat, negua gogorra da, larrua iluna da, larruak garestiak dira, porruak garestiak dira, buruak politak dira, putzura noa.
B01 00:00:00
00:01:57
(I-14;A09 zatiaren jarraipena) Irratiko medikuari deituko dio galdetzeko.
B05 00:23:32
00:27:50
Nik ez beste guztiak, irabazten duzunaren arabera gastatzen duzu, nik neuk egingo dut hori, zuk zeuk egingo duzu hori, berak egingo du hori, guk geuk egingo dugu hori, hodeiak, abereak, aziendak, at(sehaska, saguzaharra, ostadarra.
B04 00:23:00
00:23:32
Emakumeek bai etxeko eta bai kanpoko lanak egin behar zituzten eta gizonek etxera ailegatu eta ez zuten ezer egiten.
B03 00:20:30
00:23:00
Herrian etxe gehienetan putzu bat zegoen. Bere etxean ez zuten. Beuntzan hogeita bost etxe daude. Baina orain asko hutsik daude eta hondatzen ari dira.
B07 00:29:20
00:31:35
Erran, joan. Neskak egin du, neskek egin dute, ardiak jan du, ardiek jan dute, neskaren ilea, nesken ilea, ardiaren begiak, ardien begiak, ardien begiak handiak dira, mutilaren begiak berdeak dira, mutilen begiak berdeak dira, neskarekin noa, neskekin noa.
B06 00:27:50
00:29:20
Hiketa senide edo lagun artean egiten zuten. Gurasoei beroriketan edo zuketan egiten zieten. Aiton-amonari eta apaizari beti beroriketan.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-014-B 31:38
Loading the player...
I-014-A 31:35
Loading the player...