Orreaga Ibarra

I-006

  • Grabaketa data: 1989-9-8
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: MarÝa Zubieta
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Arrarats
Zatia Iraupena Laburpena
B2 00:01:58
00:13:42
Medikua zen lehengusua, Andres Labaien, bat-batean hil zen. Bere heriotzaz nola jakin zuen, lagun batek egunkarian ikusi eta berak bera ez zela uste izan zuen. Hiletan jende asko eta asko zegoen, jendeak asko maite zuen gizon ona baitzen. Euskalduna zen eta beti egiten zion euskaraz. Iruñean topatu ziren aldi batean nola agurtu zuen. Oso gizon arrunta zen, ez zen batere harroa. Zaragozako andrea zuen, han ikasi zuen eta. Beste bikote batekin zebiltzala, besteak ongi-ongi jantzita eta bera arrunt-arrunt zihoan. Hiletan jende asko zegoen. Horrelako pertsonak hiltzeak pena ematen du. Baina, "zaharrek eskaporik ez eta gazteek ordu ziurrik ez".
A6 00:22:11
00:26:20
/j/ grafiaren ahoskeraren muga Larraun eta Arraratsen eta Itsasoren artean dago. Luzea, semea, besoa, ukondoa, ni banoa, behorrak, eskuak, eskua, ahatea, txekorrak, txahalak, mingaina, lodia, mehea, isildu, esan, ikusi, ekarri, ebaki, eman, ezagutu, aberatsa, abereak.
A5 00:19:55
00:22:11
Ultzaman badago orain ikastola bat eta arro daude orain euskaldun izateaz, baina orain arte erdarara jotzen zuten. Iruñetik etorritako jende gehiago dago Ultzaman Basaburuan baino. Mediku eta abarrak ere, erdaldunak ziren.
A3 00:13:42
00:14:31
Jenovia Oskotzi buruz hitz egiten dute. Grabaketa egin zion eta haria, ohe gainekoak eta artilezko xalak nola egiten dituen erakutsi zien. Bakarrik bizi da.
A1 00:00:00
00:04:45
Lehen jende gehiago hiltzen zen orain baino, edozein gaixotasun hartuta ez baitzegoen sendatzeko biderik. Hil zen anaia baten bizitza. Hil ziren beste bi anaiaren istorioa. Lau anaia hil zitzaizkion, eta hamar gelditu ziren. Orain hiru besterik ez dira gelditzen.
B4 00:14:31
00:19:55
Erresidentzian dagoen emakume batek laurogeita hamabost urte ditu. Janariarekin arazoak ditu. Hanka batetik operatu zuten. Gizona hil zitzaion. Frantsesa zen eta itsasontzi batean ezagutu zuten elkar. Ez zuten seme-alabarik. Arren pisu bat zuten. Diru asko du, baina miserikordiarako geldituko da. Eta orain arte kasurik egin ez dioten ilobak joaten zaizkio orain bisitatzera. Diruak galtzen du jendea.
B5 00:19:30
00:26:03
Zigarroak erretzeaz ari zirela, emakumea zein ongi dagoen esatera pasatzen da. Bartzelonari (han bizi da) buruzko iritzia. Garraiobideak. Adineko jendearentzat dena debalde da han. Laurogeita hiru urte ditu, Abenduaren zortzian egingo ditu laurogeita lau urteak. Medikuak gazte bailitzan dagoela esan zion. Erretzea zer zen ez zekiten lehen. Bere familiako nork erretzen duen. Zer egiten duten bere ilobek, ikasketak eta lanak.
B6 00:26:03
00:32:01
Lehen ezer ezin egin eta orain askatasun gehiegi. Lan egin eta etxean egon behar, besterik ez. Orain, noiz etxeratu zain. Kontakizuna: Inauterietan ateratzeko baimenak direla eta.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-006-B 32:07
Loading the player...
I-006-A 32:05
Loading the player...