Orreaga Ibarra

I-001

  • Grabaketa data: 1987-11-28
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Maria Zubieta
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Tema : Arrarats, familia, usadio zaharrak (artoa, Eguberriak, eskola, txerria, jokoak), gertakari zaharrak...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Arrarats
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:17:42
00:21:26
Arropa eskuz garbitzen zuten. Latsarrian garbitzen zuten. Hautsa erabiliz arropa garbiago gelditzen zen. Ura berotzen zuten etengabe, epeletik hasi geroz eta beroago irakin arte, gero hoditik botatzeko. Goiko muturrean maindire bat jartzen zuten, hautsa bera pasa ez zedin eta gainetik ura botatzeari ekiten zioten, hoditik behera, arropa zegoen harrizko baldera erortzen zelarik. Arropa zuria eta gero urdina edo koloreko arropa sartzen zen ur berean.
B08 00:17:00
00:17:42
Baratzean: letxuak, tipulak, baratxuriak, eskarola, patatak, lekak.
B07 00:14:15
00:17:00
Kaikuak egurrezko ontziak ziren ardiak jezteko erabiltzen zituztenak. Esne horrekin gazta egiten zuten. Hangoa zen gaztarik onena.
B06 00:11:30
00:14:15
Artilea saldu egiten zuten. Ganbaran jartzen zuten lehortzen. Beraiek ez zuten galtzerdirik eta horrelakorik egiten, beste batzuek egiten baitzituzten. Artilea harturik haria egiten zuten, goruarekin. Baina berak ia ez du egiten ikusi.
B05 00:10:12
00:11:30
Elurra egiten zuenean emakumeek etxea garbitzen zuten, josi, plantxatu ... Gizonek aziendentzat jana ekarri behar zuten.
B04 00:06:25
00:10:12
Irainak: Kakamukizu, kakazu hori! Hogeita hamaikan, koxkin (diruarekin), tortoloxak, harriekin jolasten zuten.
B03 00:04:25
00:06:25
Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko. Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ...
B02 00:02:40
00:04:25
Bere ama Berueten jaio zen. Amaren eta bere familiaren izen abizenak.
B16 00:45:40
00:46:36
Erretzearen kontuaz adarra jotzen diote elkarri Mariak eta gizonak.
B15 00:44:40
00:45:40
"Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen" esaeraren inguruan aritzen da MarÝa gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du?
B14 00:42:30
00:44:40
Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke. Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten.
B13 00:33:33
00:42:30
Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute. Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan. Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen. Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira.
B12 00:32:18
00:33:33
Laurogeita sei urte zituenean kotxe batek harrapatu zuela kontatzen du.
B11 00:23:30
00:32:18
Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute.
B10 00:21:26
00:23:30
Gerra garaian etxean egiten zuten xaboia. Harategian erosten zuten seboa eta oroitzen ez zen beste zerbaitekin nahasten zuten eta eltzean urtzen zuten.
B01 00:00:00
00:02:40
Aita nola hil zen. Gripea zuela zioten baina beste gaixotasun bat izan zuen, pleura, eta asmatu zutenerako berandu zen. Bere anaiak, Gerran zegoela, izugarrizko sukarra zuen eta gripea zuela esaten zuen medikuak. Baina berak esan zion aitarena eta ospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hilabete askoz eta azkenean bi sahiets kendu zizkioten.
A09 00:23:13
00:24:24
Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean.
A08 00:21:00
00:23:13
inauteriek hiru egun irauten zuten. Laugarrrenean puskak eskatzen zituzten etxez-etxe afari bat egiteko. Neskek ezin zuten ezer egin. Maiordomo mutilak zeuden bakarrik. Beraiek ziren antolatzaileak, beraiek eskatzen zuten musika eta ordaintzen zuten dena. Musika txistua zen.
A07 00:17:20
00:21:00
Sagardoa egiten zuten etxean. Sagar "motel" soroa zuten eta jateko zozoak zirenez, mailuz zapaltzen zituzten sagardoa egiteko. Egurrezko kupelak zituzten, bertan ura eta sagarrak bota eta denbora batez uzten zuten, gaztainekin jateko gero.
A06 00:15:50
00:17:20
Piperropilak bakarrik Inauterietan egiten ziren. Eguberrietan axuria edo jaten zuten, baina ez zegoen turroi eta xanpainik.
A05 00:12:25
00:15:50
Taloak arto irinez egiten ziren. Errotariak egiten zuen irina. Gero ur epela eta gatzarekin nahastu eta sua piztuta han egiten zen. Esnegain eta txerrikiekin jaten zuten. Baina berari ez zitzaion gustatzen.
A04 00:11:10
00:12:25
Bazkaria: babak, garbantzuak, noizean behin haragia, urdai azpikoa tomatearekin, entsalada, txistorra. Ogia ere etxean egiten zuten.
A03 00:09:00
00:11:10
Zituzten soroak. Berdin mutilek zein neskek egiten zuten belar lana. Etxeko lanak amak eta berak egiten zituzten.
A20 00:46:15
00:46:52
Gurasoek kontaturiko konturik badakien.
A02 00:03:45
00:09:00
Egur ikatza ikazkinek egin eta saltzen zuten herrian. Hauek herriko mutilak ziren. Martxo aldera joan eta azaroan bueltatzen ziren. Orduan ez zuten asko irabazten. Diru asko egin zuten batzuei buruz ari dira.
A19 00:44:20
00:46:15
Mendiko txoriak: belea, zozoa.
A18 00:41:45
00:44:20
Bere etxetik gertu ez zegoen otsorik, baina Aralar aldean bai. Ardiak galtzen zirenean mendi batetik bestera oihu eta txistu egiten zieten gainontzeko artzainei.
A17 00:37:47
00:41:45
Hiru anaia horiek beste behin dirua lapurtzeko mutil bat hil eta leize batera bota zuten. Harrapatu zituzten eta Iru˝ean espetxeratu eta hil egin zituzten.
A16 00:37:03
00:37:47
Egun batean hiru ardi falta zitzaizkion. Beste gizon batekin bilatzen ibili zen, baina hiru anaiek hartuak zituzten.
A15 00:32:50
00:37:03
Orain bakarrik behiak daude, ez dago jada ardirik. Amak gazta egiten zuenean beraiei gaztanbera gustatzen zitzaien gehiago. Bera ardiekin ere ibili zen. Gaineko Bordan biltzen zituzten gauean. Ardi guztien izenak zekizkien.
A14 00:31:30
00:32:50
Txerri hilketa neguan egiten zen. Txerria nahikoa gizenduta bazegoen pentsu eta arto irinaz, eta jateko ezer ez bazegoen hil egiten zen. Txorizo, txistorra, solomo, saihetsak... egiten zituzten eta herriko jendeari ere ematen zioten.
A13 00:28:45
00:31:30
Maistra Iruñekoa zen, erdalduna eta ez zien euskaraz egiten uzten. Eraztunen sistema.
A12 00:27:29
00:28:45
Eskolan bera eta bere lagunei egiten zizkieten bihurrikeriak.
A11 00:25:24
00:27:29
Arraratsen zegoen eskola eta hara joan behar zuten Igoakoek. Beraz denak elkarrekin ibiltzen ziren eta ongi konpontzen ziren.
A10 00:24:24
00:25:24
Basaburu Nagusia eta Basaburu Txikiko herriak.
A01 00:00:00
00:03:45
Etxeko lanak: udakoak (belarrak, lurra jorratu) eta negukoak: emakumeek etxeko lanak egiten zituzten: garbitu, josi, plantxa. Ukuilua anaiek garbitzen zuten. Plantxatzeko lurrinezko plantxak erabiltzen zituzten, egur ikatzarekin.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-001-B 46:44
Loading the player...
I-001-A 46:57
Loading the player...