Dialektologia

D-057

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Iosune, Maria, Valentin Arana.
  • Ikertzailea: Beatriz Otxotorena Villanueva
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Beruete
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:18:00
00:19:05
Mari Puri hasten da orain urteko festen berri ematen. Lehenengoa, urtezahar gaua zen gaupasa eginez pasatzen zutena.
A08 00:15:27
00:17:28
Olentzero egunean gazteek Olentzeroaren panpina egiten dute eta etxez-etxe joaten dira eskean abesten. Bestalde Gartzainen, gizon bat Olentzeroz janzten da eta aldez aurretik eramaten dizkioten opariak banatzen ditu eta gaztainak eta sagardoa banatzen dira. Urteberri eguna familiarekin ospatzen da.
A07 00:11:45
00:15:27
Berueteko jaiak. Urritik abuztura pasatu zituzten. Ostegunean ematen zaie hasiera afari batekin. Ostiral goizean meza nagusia, larunbatean mus txapelketa eta umeentzako jokuak daude. Igandean aizkolari eta bertsolariak egoten dira. Astelehenean etxez-etxe eske ibiltzen dira, eta gero ostatuan bazkaria egiten dute. Urrian afaria eta musika egoten da errekordatorio moduan.
A06 00:10:40
00:11:45
Eguraldi ona hasten zenean belarra moztu eta siloan gordetzen zuten. Orain gehienek pakak erabiltzen dituzte lehortu eta biltzeko modu bezala.
A05 00:08:50
00:10:40
Maiatzean menditik zuhaitz bat hartzen da eta elizatik kanpoko aldean landatzen da. Bedeinkatu egiten da. Gero hori ganbaran gordetzen da eta San Joan bezperan sua egiteko erabiltzen da, eta jendeak saltatu egiten du. Gero afari bat egiten da herriko etxean. Su handi bat egiten dute plazan eta musikarekin batera jendeak saltatu eta dantzatu egiten du.
A04 00:07:20
00:08:50
Aste Santuan mezara ura eta egurra eramaten da. Su handi bat egiten da elizatik kanpoan eta ura bedeinkatzen da. Bakoitzak su hauts eta ur pitxar bat eramaten du etxera. Su hautsa sura botatzen da eta ur bedeinkatuarekin arrosarioa errezatzen dute egunero. Egun batean gurutzeak harturik elizari bueltak ematen zaizkio errezatzen duten bitartean.
A03 00:06:30
00:07:20
San Jose egunean, martxoak 19, San Jose loreak eramaten dira elizara.
A26 00:42:50
00:47:57
Diru asko zeraman mutil bati lapurtzeko asmotan, buruan jo eta leize batera bota zuten. Azkenean mutila aurkitu zuten eta gaizkile haiek Iruñera eraman zituzten gartzelera eta bertan hil zituzten. Horren ondorioz Iruñean Beruete gaizkileen herria bezala zen ezaguna.
A25 00:41:22
00:42:50
Sorginek ehungilearen alaba ur bila joan zenean eraman eta ontzia tximinitik behera bota zutela kontatzen duen kondaira.
A24 00:40:15
00:41:22
Berueteko jaiak urriko lehenengo igandean ziren. Herri guztiak bezperan erronda batekin ematen zion hasiera. Senide guztiak biltzen ziren eta arratsaldero plazan dantza zegoen.
A23 00:38:19
00:40:15
Aste Santuan karrakak egiten ziren eta gazteak hiru egunez ibiltzen ziren bueltaka. (Karrakaren soinua) Mezan ere, mutilek bi minutuz karraka jotzen zuten.
A22 00:36:58
00:38:19
Errege bezpera egunean joareak hartuta egun guztian herritik bueltaka ibiltzen ziren. Hamarrak aldera ezkilak jotzen ziren eta tirokatzen saiatzen ziren.
A21 00:33:50
00:36:58
San Joan egunean hiru apaizek ematen zuten meza eta hortik aurrera festa handia. Bezperan zuhaitz baten bila joaten ziren. Aurretik mendietan lo egiten zuten artzainek bilatzen zuten non zegoen zuhaitz politena. Elorriak jartzen ziren ateetan. Eta suak ere egiten ziren eta gazteek salto egiten zuten.
A20 00:32:50
00:33:50
Inauterietan herriko gazteek etxe bat alokatzen zuten eta hiru egunez egoten ziren han. Sukaldaria zuten et bertan bazkaldu eta afaltzen zuten. Bi ahari hiltzen zituzten eta haiek jan.
A02 00:04:53
00:06:43
Inauteriak otsaileko lehenengo asteburuan izaten dira. Ostiral gauean afari batekin hasten da. Larunbat goizean denak elkarrekin gosaldu eta gero musikarekin eske joaten dira etxez-etxe, lortzen denarekin bazkaria egiteko. Aparte dauden baserrietara ere joaten dira.
A19 00:31:15
00:32:50
Valentinen aurkezpena. Herriko festek hiru egun irauten zuten. Zenbait mutil nesken etxera joaten ziren eta piperropilak ematen zizkieten.
A18 00:27:14
00:31:00
Mariaren aurkezpena. Errege eguna ez zen ospatzen. inauterietan afariak egiten ziren. Aste Santua egunero meza zegoen eta ez ziren afaririk egiten. San Jose loreak ez ziren eramaten elizara. Amabirjinari abestia (29.35"- 30.02"). Berueteko jaiak alaiagoak ziren ez baitzeuden jende artean istilurik.
A17 00:25:56
00:27:00
Txerria hiltzeko garaia urtarrila eta otsaila bitartekoa zen.
A16 00:25:23
00:25:56
Olentzeroa ez zen ospatzen. Ume taldeak elkartzen ziren eta herriko etxe guztietatik eskean joaten ziren eguberrietako jaiotzaren errepresentazioa egiten eta abesten.
A15 00:23:40
00:25:23
Berueteko jaiak. Lehen urrian ziren. Ama Birjina zen zaindaria eta aurreko larunbatean hasten ziren. Orkesta ekartzen zen musikarako, baino ekintzetako parte hartzaile gehienak herriko jendea ziren.
A14 00:22:55
00:23:40
Martxoak 19an ez ziren loreak eramaten. Maiatzean eta bezpera bakoitzean eramaten zituzten loreak eta abesten zuten.
A13 00:22:08
00:22:55
Hausterre-egunean egurrak eramaten dira elizara eta erre egiten dira. Lehen Aste Santuko larunbatean egiten zen.
A12 00:21:45
00:22:08
Santa Agata duela hiru urte besterik ez da ospatzen, euskara zerbitzuak bultzatua.
A11 00:20:48
00:21:45
Aste Santua ez zen modu berezian ospatzen. San Joan bezperan zuhaitz handi baten bila joaten ziren mendira eta gero landatzen da.
A10 00:19:05
00:20:48
Inauterietako hiru egunak bi mutil nagusik antolatzen dituzte. Ostiral gauean afaria, larunbatean eskean ateratzen ziren eta gauean afari eta dantza zegoen eta igandean bukatu egiten ziren. Gehien bat mutilek hartzen zuten parte.
A01 00:00:00
00:02:46
Aurkezpena. Bere burua aurkezten du Josunek. Urtarrilak 5ean, errege bezperan, gazteak zintzarriekin ibiltzen dira herrian barna eta meza egiten dute Erregeei ongi etorria emateko. Leihoetatik zarata egiten da ere helburu berarekin.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
D-057-A 48:20
Loading the player...
Fitxategia Tamainua Materiala
D-057 4.8 MB Transkripzioa